HASIERA 9

9
Jainkoak ituna egin Noerekin
1Jainkoak Noe eta beronen semeak bedeinkatu zituen, esanez: «Sortu umeak, ugaldu eta bete lurra.#Sortu umeak 1,28+. 2Zuen beldur-ikara izango dute abereek eta zeruko hegaztiek; lurreko narrastiak eta itsasoko arrainak zuen esku uzten ditut.#zuen esku uzten 1,28+. 3Bizi eta mugitzen den guztitik jan dezakezue; lehenago landareak bezala, den-dena ematen dizuet.#lehenago landareak bezala 1,29. 4Baina ez duzue haragia odolarekin jango, odolean baitago bizia.#ez haragia odolarekin jan Lb 7,26; 17,10-14; Dt 12,15-16.23; Eg 15,20.29. 5Horregatik, zuen odolaren, hau da, zuen biziaren, kontu eskatuko diet abereei, eta bere lagun hurkoaren biziaren kontu gizakiari.
6«“Giza odola isuriko duenari
giza eskuak isuriko dio berea,
Jainkoak bere irudiko
egin baitu gizakia.#Giza odola isuri Lb 24,17+. Ik. Ir 20,13+. Jainkoaren irudiko 1,26+.
7Zuek sortu umeak, ugaldu,
zabaldu munduan
eta bete ezazue jendez”».
8Jainkoak Noeri eta beronen semeei esan zien, gainera: 9«Ituna egiten dut zuekin eta zuen ondorengoekin,#Ituna zuekin 6,18+; Si 44,17-18. bizidun guztiekin Ez 34,35; Os 2,20; Jb 5,23. 10baita zuekin dituzuen bizidun guztiekin ere: hegazti, abere eta piztiekin, ontzitik atera diren guztiekin. 11Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua suntsituko duen uholderik izango».#ez gehiago uholderik Is 54,9-10.
Ostadarra
12Hau ere esan zien Jainkoak: «Hau da zuei eta zuen artean bizi diren bizidun guztiei belaunez belaun eta betiko ematen dizuedan itun-hitzaren ezaugarria: 13neure ostadarra ezartzen dut hodeien artean, eta nire eta munduaren arteko itunaren seinale izango da.#ostadarra hodeien artean Ez 1,28; Si 43,11-12; 50,7; Ap 4,3.
14«Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan; 15orduan, zuei eta bizidun guztiei emandako itun-hitz honetaz oroituko naiz: ez direla aurrerantzean urak uholde bihurtuko, bizidun oro suntsitzeko. 16Ostadarra hodeietan ikustean, bizidun guztiei betiko ematen diedan itun-hitz honetaz oroituko naiz».
17Jainkoak esan zion Noeri: «Hau da, bada, lurreko bizidun guztiekin egiten dudan itunaren ezaugarria».
Noerengandik Abrahamenganaino (9,18—11,32)
Noe eta beronen semeak
18Noerekin beronen semeok atera ziren ontzitik: Sem, Kam, Kanaanen aita, eta Jafet.#Sem, Kam eta Jafet 5,32+. 19Noeren hiru seme hauetatik sorturiko ondorengoak munduan barrena hedatu ziren.
20Noe nekazaria zen eta mahastia landatu zuen. 21Ardoa edan zuen batean, mozkortu egin zen eta bere oihal-etxolaren erdian biluzik zegoen etzana.#mozkortu egin zen Es 23,29-35; Jdt 13,2; Si 31,25-31; Ef 5,18. 22Kanaanen aita Kamek, bere aita biluzik ikusirik, kanpoan ziren beste bi anaiei jakinarazi zien. 23Sem eta Jafetek, soingaineko bat hartu, sorbaldan bien artean ipini eta, atzeraka joanez, aita biluzia estali egin zuten. Beste aldera begiratzen zutenez, ez zuten aita biluzik ikusi. 24Ardoaren lozorrotik esnatu zenean, jakin zuen Noek bere seme gazteenak egin ziona. 25Orduan, esan zuen:
«Madarikatua Kanaan: izan bedi
bere senideen esklaboen esklabo».#Madarikatua Kanaan Dt 27,16. esklabo Jos 16,10; Ep 1,28.
26Esan zuen, gainera:
«Bedeinkatua Jauna,
Semen Jainkoa!
Izan bedi Kanaan Semen esklabo!
27Jainkoak zabal egin#9,27 zabal egin: Hitz-jokoa egiten du hebreerazkoak Jafet izenaren eta zabal egin hitzaren artean. beza Jafet!
Bizi bedi Semen oihal-etxoletan!
Izan bedi Kanaan Jafeten esklabo!»
28Uholdearen ondoren, ehun eta berrogeita hamar urtez bizi izan zen Noe. 29Guztira bederatziehun eta berrogeita hamar urtez bizi ondoren, hil egin zen.

നിലവിൽ തിരഞ്ഞെടുത്തിരിക്കുന്നു:

HASIERA 9: EAB

ഹൈലൈറ്റ് ചെയ്യുക

പങ്ക് വെക്കു

പകർത്തുക

None

നിങ്ങളുടെ എല്ലാ ഉപകരണങ്ങളിലും ഹൈലൈറ്റുകൾ സംരക്ഷിക്കാൻ ആഗ്രഹിക്കുന്നുണ്ടോ? സൈൻ അപ്പ് ചെയ്യുക അല്ലെങ്കിൽ സൈൻ ഇൻ ചെയ്യുക