APOKALIPSIA 19
19
Garaipen-kanta eta Bildotsaren ezteiak
1Ondoren, jendetza handiarena bezalako zarata-hotsa entzun nuen zeruan, esanez:
«Aleluia#19,1 Aleluia: Hebreerazko hitza, Gora Jauna esan nahi duena.!
Salbamena, aintza eta indarra
gure Jainkoarenak,
2haren epaiak egiazkoak
eta zuzenak baitira.
Kondenatu du emagaldu handia,
bere prostituzioaz
mundua usteltzen zuena,
eta beraren bizkar mendekatu du
bere zerbitzarien heriotza».#epaiak egiazkoak eta zuzenak 16,7; Sal 19,10; 119,137. zerbitzarien heriotza mendekatua 6,10+.
3Berriro esan zuten:
«Aleluia! Haren sutearen kea
menderen mendetan gorantz doa».#Haren kea gorantz 14,11; Is 34,10.
4Orduan, hogeita lau zaharrek eta lau izaki bizidunek ahuspeztu eta tronuan eseria dagoen Jainkoa gurtu zuten, esanez: «Amen! Aleluia!»#zaharrak 7,11+. lau izakiak 4,6-7+. tronuan eseria 4,2+.
5Eta tronutik ahotsa atera zen:
«Goretsazue gure Jainkoa,
begirune diozuen zerbitzari guztiok,
txiki eta handi».#Goretsi gure Jainkoa Sal 113,1+. txiki eta handi 11,18; Sal 115,13.
6Eta jendetza handiarena bezalako zarata-hotsa, ur handien eta trumoi indartsuen burrunba zirudiena, entzun nuen esaten:
«Aleluia!
Errege izaten hasia da Jauna,
gure Jainko ahalguztiduna.#ur handien… burrunba 1,15+. Errege izaten hasia da Jauna 11,15+. Jainko ahalguztiduna 1,8+.
7Poz gaitezen eta egin festa,
eman diezaiogun aintza,
heldu baitira Bildotsaren ezteiak#19,7 Bildotsaren ezteiak: Ap-an Kristori jartzen zaizkion izenetarik erabiliena (29 bider) Bildotsa da. Izen honekin, Pazko-bildotsaren teologia aplikatzen zaio, eta Is 53. kap.ko Jaunaren zerbitzariarena. Bildotsaren (Jesus hil eta piztuaren) eta emaztegaiaren (Elizaren) arteko ezteiekin, I.Z.n hasitako salbamen-historiaren hari garrantzizkoenetako bat burutzen da. I.Z.ean, Jainkoa da Israelen senarra (ik. Is 54,1-8; Os 2,16-18); I.B.an, Jesus da Elizaren senarra (ik. Ef 5,23.25.32)..
Apaindurik dago
beraren emaztegaia:
8jantzi zoragarria eman diote,
liho garbiz eta distiratsuz egina
—lihoa, fededunen egintza onak dira—».#jantzia liho garbiz eta distiratsuz egina Is 61,10.
9Gero, aingeruak esan zidan: «Idatzi: Zorionekoak Bildotsaren eztei-otordura deituak!» Eta erantsi zuen: «Jainkoaren hitzak dira hauek, egiazko hitzak».#Bildotsaren eztei-otordura deituak Mt 22,2-3; Lk 14,15.
10Orduan, aingeruaren oinetara ahuspeztu nintzen bera gurtzeko; baina esan zidan: «Kontuz, ez egin horrelakorik; ni ere zerbitzari naiz, zu eta Jesusen testigu leial diren zure senideak bezala. Jainkoa gurtu behar duzu».
Izan ere, Jesusen testigu izatea eta profetagintzarako espiritua edukitzea gauza bera dira.#Jainkoa gurtu behar duzu 22,8-9; Eg 10,25-26.
Kristoren agerpena eta piztiaren hondamena
11Gero, zerua irekia ikusi nuen, eta zaldi zuri bat agertu zen. Zaldizkoari «Leial» eta «Egiazko» deritza, justiziaz epaitzen eta borrokatzen baitu.#zerua irekia 4,1; Ez 1,1. zaldi zuria 6,2. Zaldizkoari Leial 1,5+. justiziaz epaitzen Is 11,4; Sal 96,13. 12Haren begiak sugarra bezain distiratsu ziren, buruan diadema asko zituen eta berak beste inork ez zekien izena zeraman idatzia.#begiak sugarra bezain distiratsu 1,14-15+. berak beste inork ez zekien izena 2,17+. 13Odolez gorrituriko jantzia zeraman, eta izena «Jainkoaren hitza» zuen.#Odolez gorrituriko jantzia Is 63,1-3. Jainkoaren hitza du izen Jn 1,1.14. 14Zeruko gudarosteek, liho zuri garbiz jantzirik, zaldi gainean jarraitzen zioten. 15Zaldizkoaren ahotik ezpata zorrotza ateratzen zen, herriak zauritzeko: burdinazko makilaz gobernatuko ditu. Hark dolarea zapaldu eta Jainko ahalguztidunaren haserre biziaren zigor-ardoa aterako du.#ezpata zorrotza 1,16+. burdinazko makilaz 12,5+. dolarea zapaldu 14,19+. 16Izen bat darama bere jantzian eta bere izterrean idatzia: «erregeen Errege eta jaunen Jaun».#erregeen Errege eta jaunen Jaun 17,14+.
17Gero, aingeru bat ikusi nuen, eguzki gainean zutik, zeru goian zebiltzan hegazti guztiei ahots handiz oihuka: «Zatozte, bildu Jainkoaren otordu handirako;#Jainkoaren otordu handirako Ez 39,17-20. 18jan errege, gudalburu eta gudari indartsuen haragia, zaldi eta zaldizkoen haragia, era guztietako jendearen, libre nahiz esklaboen, txiki nahiz handien, haragia».
19Orduan, piztia ikusi nuen eta munduko erregeak beren gudarosteekin, zaldizkoaren eta honen gudarostearen aurka gudu egiteko bilduak.#erregeak gudu egiteko bilduak 16,14-16; 17,14. 20Baina piztia harrapatua izan zen eta honekin batera sasiprofeta, piztiaren aurrean mirarizko seinaleak eginez, piztiaren marka hartu eta haren irudia gurtu zutenak liluratu zituena; biok, piztia eta sasiprofeta, sufrez sutan dagoen aintzirara jaurti zituzten bizirik.#piztiaren marka hartu 13,17+. aintzirara jaurti 20,10.15; 21,8; Is 30,33; Mt 25,41. 21Gainerakoak, zaldi gainean eseriaren ahotik ateratzen zen ezpatak hil zituen, eta hegaztiak haien haragiz ase ziren.#hegaztiak ase Ez 39,17.20.
Currently Selected:
APOKALIPSIA 19: EAB
Highlight
Share
Copy
![None](/_next/image?url=https%3A%2F%2Fimageproxy.youversionapi.com%2F58%2Fhttps%3A%2F%2Fweb-assets.youversion.com%2Fapp-icons%2Fen.png&w=128&q=75)
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso