APOKALIPSIA 18
18
Babilonia erori
1Ondoren, beste aingeru bat ikusi nuen zerutik jaisten; ahalmen handia zuen eta haren distirak lurra argitu zuen. 2Ahots indartsuz egin zuen oihu:
«Erori da erori Babilonia handia!
Deabruen bizileku bihurtu da,
espiritu gaizto guztien zulo,
piztia kutsatu
eta nazkagarri guztien zulo.#Erori da Babilonia 14,8+. espiritu gaiztoen eta piztien zulo Is 13,21; 34,11; Jr 50,39; Ba 4,35.
3Herri guztiek edan dute
haren prostituzio sutsuaren ardotik;
munduko erregeak
prostituzioan ibili dira berarekin
eta lurreko merkatariak
aberastu egin dira
haren neurrigabeko luxuari esker».#haren prostituzio sutsuaren ardotik edan 14,8+.
4Beste ahots bat entzun nuen zerutik esaten:
«Irten Babiloniatik, ene herri,
haren bekatuekin
bat egin ez dezazun,
eta beraren zigorrak
harrapa ez zaitzan;#Irten Babiloniatik, ene herri Is 48,20; 52,11; Jr 50,8; 51,6.9.45; 2 Ko 6,17.
5haren bekatu-pila
zeruraino iritsi baita
eta Jainkoak gogoan ditu
haren gaiztakeriak.#bekatu-pila zeruraino Has 18,20-21; Jr 51,9.
6Eman berari
berak besteei emandako tratua,
ordaindu berari berak egin halako bi;
emaiozue edaten ontzian,
berak besteei edanarazi halako bi.#Eman berari berak besteei emandako tratua Jr 50,15.29; Sal 137,8; 2 Ts 1,6.
7Zenbatekoak izan diren
haren ospea eta luxua,
emazkiozue hainbateko
oinazea eta negarra,
honela baitio bere baitan:
“Erregina bezala
nago tronuan eseria,
ez naiz alargun,
ezta dolutan izango ere”.#Babiloniaren harrokeria zigortua Is 47,7-9.
8Horregatik, egun berean
etorriko zaizkio gainera
merezitako zigorrak:
heriotza, dolua eta gosea,
eta kiskali egingo da sutan;
ahaltsua baita
bera epaitu duen Jainko Jauna».#kiskali sutan 17,16+.
Babiloniagatik negar-kanta
9Babiloniarekin prostituzioan eta atseginkerian ibiliak diren munduko erregeek negar eta dolu egingo dute, haren sutearen ke-mordoa ikustean.#negar eta dolu Ez 26,16-17; 27,30-35. 10Haren oinazearen izu-ikaraz urruti geldituko dira, esanez:
«Ai zu, ai hiri handia,
Babilonia, hiri ahaltsua!
Une batean burutu da zure zigorra!»
11Lurreko merkatariek ere negar eta aiene egingo dute harengatik, ez baitizkie aurrerantzean inork erosiko beren salgaiak:#merkatariek ere negar Ez 27,36. 12urre, zilar, harribitxi, perla; liho, purpura, zeta, eskarlata; era guztietako zur usaintsu, boli eta zur baliotsuzko tresna, brontze, burdina eta marmolezko tresna;#salgaiak Ez 27,12-24. 13kanela, iltze-kanela, lurringai, mirra eta intsentsu; ardo, olio, irin eta gari; abere handi eta txiki, zaldi eta gurdi, eta giza esklabo#18,13 giza esklabo: H.h., gorputzak eta giza arimak. Esanahi zehatza ez da segurua. Zenbaitek esklaboak eta giza merkantzia itzultzen du..
14«Hainbeste irrikatzen zenuen
fruitua
urrundu egin zaizu;
galdu dituzu zeure luxua eta ospea,
sekula ez berreskuratzeko».
15Merkatariak, haren kontura aberastu direnak, haren oinazearen izu-ikaraz urruti geldituko dira, negarrez eta aiene bizian, 16esanez:
«Ai zu, ai hiri handia,
liho, purpuraz eta eskarlataz jantzia,
urrez, harribitxiz
eta perlaz apaindua!#Babiloniaren apaindura 17,4+.
17Une bat aski izan da
hainbesteko aberastasuna
errausteko!»
Itsasontzietako kapitan-pilotu guztiek, marinelek eta itsasoa lanbide duten guztiek, urruti gelditu#Itsasontzietako guztiak aieneka Ez 27,29-34. 18eta, haren sutearen ke-mordoa ikustean, honela egin zuten oihu: «Hiri handi horrek ez zuen parekorik!» 19Eta, nork bere burura hautsa botaz, oihu egiten zuen negarrez eta aieneka:
«Ai zu, ai hiri handia!
Zure aberastasunei esker
aberastu ziren
itsasontziak zituzten guztiak.
Horra orain une batean erraustua!»
20Poztu, oi zeru, horren zoriaz,
eta zuek ere bai,
fededun, apostolu eta profetak,
hori kondenatzean
justizia egin baitizue Jainkoak.#Poztu, oi zeru 12,12; Is 44,23; 49,13; Jr 51,48; Sal 96,11.
21Orduan, aingeru ahaltsu batek harri bat, errotarri handi baten antzekoa, jaso eta itsasora jaurti zuen, esanez:
«Honelaxe jaurtiko dute
Babilonia, hiri handia,
eta betiko desagertuko da.#betiko desagertuko da Jr 51,63-64; Ez 26,21.
22Ez da sekula entzungo
zitara-soinu edo kanturik,
ez txirula edo turutarik zure baitan;
ez da sekula artisaurik izango,
ezta errota-hotsik entzungo ere
zure baitan;#musika-tresnak mutu Is 24,8; Ez 26,13.
23ez da sekula kriseilu-argirik izango,
ezta entzungo senar-emaztegaien
kanturik ere zure baitan;
zeren eta zure merkatariak
lurreko ahaltsuenak baitziren,
eta zeure sorginkeriez
herri guztiak engainatu baitituzu.#senar-emaztegaien kanturik ez Jr 7,34+. zure merkatariak lurreko ahaltsuenak Is 23,8. zeure sorginkeriaz Is 47,9.
24Zikindua zaude
profeta, fededun eta lurrean hilak
izan diren guztien odolaz».#profeta, fededunen odola 16,6+.
Currently Selected:
APOKALIPSIA 18: EAB
Highlight
Share
Copy

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso