APOKALIPSIA 17
17
Emagaldu handiaren gaitzespena
1Zazpi ontziak zituzten zazpi aingeruetako batek etorri eta esan zidan: «Zatoz hona eta ur handien gainean eseria dagoen emagaldu handiarentzat#17,1 emagaldu handia: Emagaldua askotan hiri idolatraren irudi da Biblian. Hemen Erroma adierazten du, hiri idolatra eta pertsegitzailea. erabakitako zigorra erakutsiko dizut;#ur handien gainean eseria dagoen emagaldua 17,15; Jr 51,13. 2berorrekin jardun zuten prostituzioan lurreko erregeek, eta lurreko bizilagunak berorren prostituzio-ardoz mozkortu ziren».#beronen prostituzio-ardoz mozkortu 14,8+. 3Espirituak hartu ninduen, eta aingeruak basamortura eraman; han emakume bat ikusi nuen piztia gorrimin baten gainean eseria; piztia Jainkoaren kontrako izen iraingarriz josia zegoen; zazpi buru zituen eta hamar adar#17,3 basamortua: 12,6an ez bezala, animalia lohien tokia da hemen basamortua. zazpi buru zituen eta hamar adar: 9. tx.ak dioenez, piztiaren 7 buruak Erromako 7 muinoak dira; 10 adarrak, berriz, menpeko 10 errege (ik. 12. tx.), emagaldua hondatuko dutenak (16. tx.)..#piztia 13,1; 17,7-12. 4Emakumea purpuraz eta gorriminez zegoen jantzia eta urrez, harribitxiz eta perlaz apaindua; eskuan urrezko edalontzi bat zuen bere prostituzio zikinaren fruitu higuingarriz betea;#emakumearen apaindurak 18,16; Ez 28,13. eskuan urrezko edalontzia Jr 51,7. 5bekokian izen misteriotsua zuen idatzia: «Babilonia handia#17,5 Babilonia handia: Ik. 14,8 oh., lurreko emagaldu eta higuingarritasunen ama». 6Emakumea Jainkoaren herriaren eta Jesusen fedeagatik hildakoen odolaz mozkorturik zegoela konturatu nintzen.
Erabat harriturik gelditu nintzen hura ikustean.#Jesusen fedeagatik hildakoen odolaz mozkorturik 16,6+. 7Baina aingeruak esan zidan: «Zergatik harritzen zara? Nik adieraziko dizut emakumearen eta berau gainean daraman eta zazpi buru eta hamar adar dituen piztiaren esanahia.
8«Ikusi duzun piztia lehen bazen, baina orain ez; lur azpiko leizetik igoko da, baina hondamendirantz doa. Beren izenak biziaren liburuan munduaren sorreratik idatzirik ez dituzten lurreko bizilagunak harritu egingo dira piztia ikustean, lehen bazen eta orain ez den piztia berriro agertzen ikustean.#piztia lur azpiko leizetik igoko da 11,7+. biziaren liburuan 3,5+. 9Buruargitasuna behar da hemen. Zazpi buruak, emakumea gainean eseria dagoen zazpi muinoak dira; zazpi errege ere esan nahi dute: 10bost erori dira, bat oraingoa da eta bestea oraindik ez da etorri; baina etorritakoan gutxi iraungo du. 11Bazen eta ez den piztia zortzigarren erregea da, nahiz eta era berean zazpi horietakoa izan; baina bere hondamendirantz doa.
12«Ikusi dituzun hamar adarrak, oraindik erregetza hartu ez duten hamar errege dira; piztiarekin batera hartuko dute errege-agintea, baina ordu baterako bakarrik.#hamar adarrak, hamar erregeak Dn 7,24. 13Denek asmo bera dute: beren ahalmen eta agintea piztiari ematea. 14Borroka egingo diote Bildotsari, baina honek garaitu egingo ditu, jaunen Jauna eta erregeen Erregea baita, eta berarekin batera garaile izango dira Jainkoak deitu eta aukeratu dituenak eta leial izan zaizkionak».#jaunen Jauna eta erregeen Erregea 19,16; Dt 10,17; Dn 2,47; 2 M 13,4; 1 Tm 6,15.
15Beste hau ere esan zidan: «Emagaldua ur gainean eseria ikusi duzu; ur horiek herri, jendetza, nazio eta hizkuntzak dira. 16Piztiak eta ikusi dituzun hamar adarrek gorroto izango diote emagalduari, biluzik eta ezer gabe utziko dute; haren haragia irentsi egingo dute eta hondarrak sutan erreko;#hondarrak sutan erreko 18,8; Lb 21,9. 17Jainkoak bere asmoa bete behar dutela sartu die buruan: elkar hartzera eragingo die, beren erregetza piztiari emateko, harik eta Jainkoaren esana erabat bete arte. 18Ikusi duzun emakumea, lurreko erregeen gain erregetza duen hiri handia da».
Currently Selected:
APOKALIPSIA 17: EAB
Highlight
Share
Copy

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso