YouVersion Logo
Search Icon

APOKALIPSIA 16

16
1Ahots handi bat entzun nuen, tenplutik zazpi aingeruei esaten: «Zoazte eta isuri lurraren gainera Jainkoaren haserre-zigorraren zazpi ontziak».#Ahots handi bat tenplutik 16,17; Is 66,6. isuri zazpi ontziak Jr 10,25; Ez 22,31; So 3,8; Sal 69,25.
2Joan zen lehen aingerua eta isuri zuen lurraren gainera bere ontzia: zauri gaizto eta mingarria sortu zitzaien piztiaren marka zeukatenei eta haren irudia gurtzen zutenei.#zauri gaizto eta mingarria Ir 9,10; Dt 28,35. piztiaren marka 13,17+. piztiaren irudia gurtu 14,9+.
3Bigarren aingeruak itsasoaren gainera isuri zuen bere ontzia: hildako baten odolaren antzeko bihurtu zen ura, eta itsasoko bizidun guztiak hil ziren.#ura odolaren antzeko bihurtu 8,8+.
4Hirugarrenak ibai eta iturburuetan isuri zuen bere ontzia: urak odol bihurtu ziren.
5Eta uretako aingeruari entzun nion esaten:
«Zuzena zara eta justizia egin duzu,
Santu horrek,
zaren eta zinen horrek:#Zuzena zara Dt 32,4; Sal 119,137; 145,17. zaren eta zinen 1,4+.
6fededun eta profeten odola
isuri zuten,
eta zuk odola eman diezu edaten.
Ez zuten besterik merezi!»#fededun eta profeten odola isuri 17,6; 18,24; 19,2; Mt 23,35-37. odola eman edaten Is 49,26.
7Orduan, aldaretik esaten entzun nuen:
«Bai, Jauna, Jainko ahalguztiduna,
zure epaiak
egiazkoak eta zuzenak dira!»#Jauna, Jainko ahalguztiduna 1,8+.
8Laugarren aingeruak eguzkiaren gainera isuri zuen bere ontzia, eta gizon-emakumeak suz kiskaltzeko ahalmena eman zion. 9Eguzkiaren bero izugarriz erre egin ziren gizon-emakumeak; baina, halere, zigor hauen gain agintea zuen Jainkoaren izena madarikatu zuten, damutu eta Jainkoak arrazoi zuela aitortu beharrean.#ez ziren damutu 9,20-21+.
10Bosgarrenak piztiaren tronura isuri zuen bere ontzia, eta haren erreinua ilunpetan gelditu zen; jendeak, oinazearen oinazez, nork bere mihiari hozka egiten zion,#piztiaren erreinua ilunpetan Ir 10,21; Is 8,21-22. 11eta oinaze eta zauriengatik zeruko Jainkoa madarikatzen hasi ziren, baina ez ziren beren egintzez damutu.#ez ziren beren egintzez damutu 9,20-21+.
12Seigarrenak Eufrates ibai handiaren gainera isuri zuen bere ontzia, eta urak agortu egin ziren, horrela ekialdeko erregeentzat bidea prest utziz.#urak agortu Is 11,15; 44,27; Jr 50,38; 51,36.
13Orduan, herensugearen, piztiaren eta sasiprofetaren ahotik zapo antzeko hiru espiritu higuingarri ateratzen ikusi nituen. 14Espirituak mirariak egiten zituzten deabruak ziren, eta mundu osoko erregeengana jo zuten, Jainko ahalguztidunaren egun handiko borrokara biltzeko.#egun handiko borrokara biltzeko 19,19.
15Jaunak dio: «Hara, lapurra bezala nator. Zorionekoa erne eta jantzirik dagokeena! Ez du biluzik ibili beharrik izango eta ez dizkio inork lotsariak ikusiko».#lapurra bezala 3,3+.
16Hebreeraz Harmagedon#16,16 Harmagedon: Megidoko mendia esan nahi du. Megido-n hondatu zuten Josias erregearen gudarostea eta erregea hil (2 Erg 23,29); hiria, beraz, bertan biltzen diren gudarosteentzat hondamen-sinbolo da (ik. Za 12,11). deritzan tokian bildu zituzten munduko erregeak.
17Zazpigarren aingeruak airean isuri zuen bere ontzia, eta zeruko tenpluko tronutik ahots handia atera zen esanez: «Egina dago».#ahots handia tenpluko tronutik 16,1+.
18Orduan, tximistak, danbatekoak eta trumoiak izan ziren, baita lurrikara izugarria ere, gizakia lurrean bizi denetik izan ez den bezalako lurrikara handia.#tximistak, danbatekoak… lurrikara 4,5+. sekula izan ez den bezalako lurrikara Dn 12,1. 19Hiri handia hiru zatitan lehertu zen eta munduko beste nazioetako hiriek lur jo zuten; orduan, Jainkoa Babilonia hiri handiaz oroitu zen, hari bere zigor-kopa, bere sumin-ardoz betea, edanarazteko.#Jainkoaren sumin-ardoz betetako zigor-kopa 14,10+.
20Uharte guztiek ihes egin zuten eta mendiak desagertu egin ziren.#Uharte eta mendiak desagertu 6,14; 20,11.
21Egundoko kazkabar-aleak erori ziren zerutik gizon-emakumeen gainera, eta hauek madarikatu egin zuten Jainkoa kazkabar-izurriagatik, benetan zigor ikaragarria izan baitzen.#kazkabar-aleak 11,19; Ir 9,24. Jainkoa madarikatu 16,9.11.

Currently Selected:

APOKALIPSIA 16: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in