1
APOKALIPSIA 16:15
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Jaunak dio: «Hara, lapurra bezala nator. Zorionekoa erne eta jantzirik dagokeena! Ez du biluzik ibili beharrik izango eta ez dizkio inork lotsariak ikusiko».
Compare
Explore APOKALIPSIA 16:15
2
APOKALIPSIA 16:12
Seigarrenak Eufrates ibai handiaren gainera isuri zuen bere ontzia, eta urak agortu egin ziren, horrela ekialdeko erregeentzat bidea prest utziz.
Explore APOKALIPSIA 16:12
3
APOKALIPSIA 16:14
Espirituak mirariak egiten zituzten deabruak ziren, eta mundu osoko erregeengana jo zuten, Jainko ahalguztidunaren egun handiko borrokara biltzeko.
Explore APOKALIPSIA 16:14
4
APOKALIPSIA 16:13
Orduan, herensugearen, piztiaren eta sasiprofetaren ahotik zapo antzeko hiru espiritu higuingarri ateratzen ikusi nituen.
Explore APOKALIPSIA 16:13
5
APOKALIPSIA 16:9
Eguzkiaren bero izugarriz erre egin ziren gizon-emakumeak; baina, halere, zigor hauen gain agintea zuen Jainkoaren izena madarikatu zuten, damutu eta Jainkoak arrazoi zuela aitortu beharrean.
Explore APOKALIPSIA 16:9
6
APOKALIPSIA 16:2
Joan zen lehen aingerua eta isuri zuen lurraren gainera bere ontzia: zauri gaizto eta mingarria sortu zitzaien piztiaren marka zeukatenei eta haren irudia gurtzen zutenei.
Explore APOKALIPSIA 16:2
7
APOKALIPSIA 16:16
Hebreeraz Harmagedon deritzan tokian bildu zituzten munduko erregeak.
Explore APOKALIPSIA 16:16
Home
Bible
Plans
Videos