APOKALIPSIA 20
20
Mila urteak
1Aingeru bat ikusi nuen zerutik jaisten; lur azpiko leizeko giltza eta kate handi bat zeramatzan eskuan. 2Atzeman zuen herensugea, antzinako sugea —hau da, deabrua edo Satanas—, eta mila urterako lotu zuen.#Atzeman zuen herensugea 12,9. 3Leizera bota, sarrera giltzaz itxi eta zigilatu egin zuen mila urteak#20,3 mila urte: Zaila da mila urte horien esanahia zehaztea. Dena den, ez daitezke h.h. har, historian zehar izan diren milenarismoek egin ohi dutenez. Askoren iritziz, mila urteek Kristoren etorreratik azkena arteko historia adierazten dute. bete arte, aurrerantzean herriak lilura ez zitzan; mila urteon ondoren, pixka baterako aske gelditu behar du.#Leizera bota 2 P 2,4; Ju 6.
4Tronu batzuk ere ikusi nituen; haietan eseri zirenei epaitzeko ahalmena eman zien Jainkoak. Ikusi nituen Jesusen testigantza egiteagatik eta Jainkoaren hitza hots egiteagatik lepo eginikoak ere, hau da, piztia eta beronen irudia gurtu ez zituztenak eta haren marka beren bekoki eta eskuetan hartu ez zutenak. Hauek bizira itzuli ziren eta Mesiasekin errege izan ziren mila urtez.#epaitzeko ahalmena Dn 7,9.22.27; Lk 22,30; 1 Ko 6,2. Jesusen testigantzagatik lepo eginak 16,6+. Ik. 1,6+. 5Gainerako hilak ez ziren bizira itzuli, harik eta mila urteak bete arte. Hau lehen piztuera da. 6Zorionekoak lehen piztuera honetan parte dutenak, Jainkoarenak baitira! Bigarren heriotzak ez du aginterik beraien gain, baizik eta Jainkoaren eta Mesiasen apaiz izango dira, eta beronekin errege mila urteetan.#apaiz, errege 1,6+.
Deabrua garaitua
7Mila urteak betetzean, aske geldituko da Satanas bere kartzelatik. 8Orduan, lurreko lau bazterretako herriak —Gog eta Magog#20,8 Gog eta Magog: Ik. Ez 38,2 oh. Ezekielengan Gog, Magog herrialdeko erregea azaltzen da. Hemen bi izenak Jainkoaren asmoaren etsaien adierazgarri dira: etsaigoak azkena arte iraungo du.— liluratzeko aterako da eta gudurako bilduko ditu, itsasoko hondarrak bezain ugari.#gudurako bildu 19,19+.
9Lur zabalean hedatu ziren eta fededunen kanpalekua eta hiri maitea#20,9 hiri maitea: Jerusalem, Elizaren sinbolo denez. inguratu zituzten. Jaitsi zen, ordea, zerutik sua eta irentsi egin zituen.#zerutik sua jaitsi 2 Erg 1,10; Ez 38,22; 39,6. 10Eta deabrua, haiek liluratu zituena, su eta sufrezko aintzirara jaurtia izan zen; hantxe daude piztia eta sasiprofeta ere. Gau eta egun oinazetuko dituzte han menderen mendetan.#su eta sufrezko aintzirara 19,20; 21,8. aintzirara jaurti 19,20+.
Hildako guztien epaia
11Tronu handi zuri bat ikusi nuen, baita bertan eseria zegoena ere; beronen aurretik ihes egin zuten lurrak eta zeruak eta aztarnarik utzi gabe desagertu.#tronuan eseria, epaia Dn 7,9-10; Mt 25,31-46. biziaren liburua 3,5+. egintzen arabera 2,23+. 12Eta hildakoak ikusi nituen, handi nahiz txiki, tronuaren aurrean zutik. Liburuak ireki zituzten; beste liburu bat ere ireki zuten, biziaren liburua; eta hildakoak liburuetan idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten, bakoitza bere egintzen arabera.
13Itsasoak bere baitan zeuzkan hilak itzuli zituen eta, orobat, Herioak eta Hildakoen Egoitzak, eta nor bere egintzen arabera epaitua izan zen. 14Herioa eta Hildakoen Egoitza suzko aintzirara bota zituzten#20,14 suzko aintzirara bota zituzten: Auzi-egunaren ondoren, Herioa eta Hildakoen Egoitza ere indargabeturik eta erabat garaituak gertatuko dira.; suzko aintzira bigarren heriotza da.#Herioa eta Hildakoen Egoitza suzko aintzirara bota 1 Ko 15,26.55. 15Izena biziaren liburuan idatzirik ez zutenak ere suzko aintzirara jaurti zituzten.#biziaren liburuan 3,5+. jaurti zituzten 19,20+.
Currently Selected:
APOKALIPSIA 20: EAB
Highlight
Share
Copy
![None](/_next/image?url=https%3A%2F%2Fimageproxy.youversionapi.com%2F58%2Fhttps%3A%2F%2Fweb-assets.youversion.com%2Fapp-icons%2Fen.png&w=128&q=75)
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso