YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 9

9
9. SALMOA
Zapalduaren babesle den Jainkoari gorespen-kanta
1 Koru-zuzendariarentzat. Almut labben # 9,1 9—10 salmoak, beste hainbat bezala (25; 34; 37; 111; 112; 119; 145) alfabetikoak dira, hau da, tx. bakoitzeko lehen hitza alfabetoaren letra batez hasten da, alfabetoaren ordenan; hala ere, egitura hau ez da beti zorrotz gordetzen. Almut labben: Esanahia ezezaguna da. Hebreerazkoa Semearengatik hil itzul daiteke h.h. . Daviden salmoa.
2Jauna, bihotz-bihotzez nahi zaitut goretsi,
zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu,#bihotz-bihotzez goretsi 111,1; 138,1. egintza miragarriak kontatu 26,7; 75,2; 105,2; 107,22; 118,17.
3zure ohorez pozik dantzan egin,
zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu.
4Nire etsaiak, atzera egitean,
zure aurrean oztopatu eta galdu egin dira.
5Epaile zuzen horrek, epaimahaian eseririk,
nire eskubidea eta auzia defendatu dituzu.#Epaile zuzen 7,12+. nire auzia defendatu 35,23; 43,1; 119,154; 1 Sm 25,39; Mi 7,9.
6Nazioei mehatxu egin diezu,
gaiztoak hondatu, haien izena betiko ezereztu.
7Akabo etsaia, betiko hondaturik:
haien hiriak porrokatuak, oroitzapena ere galdua.
8Errege da Jauna betidanik,
sendo du aulkia auzitarako:#Jauna errege betidanik 10,16; 29,10; 102,13; 145,13; 146,10; Jr 10,10. Ik. 93,1+.
9justiziaz gobernatzen du mundua,
zuzenbidez epaitzen herriak.#justiziaz gobernatzen 67,5; 96,10-13; 98,9. Ik. 75,3.
10Jauna ihesleku da zapalduarentzat,
ihesleku larrialdian.#ihesleku larrialdian 37,39; 59,17. Ik. 77,3+.
11Uste on dute zuregan ezagutzen zaituztenek,
zuregana jotzen duenik
ez baituzu, Jauna, bazterrean uzten.#Uste on/konfiantza Jaunarengan 4,6; 21,8; 22,5-6; 25,2; 26,1; 31,7; 32,10; 37,3; 52,10; 55,24; 62,9; 86,2; 91,2; 115,9-11; 125,1; 143,8; Is 26,4; Jr 17,7.
12Egin kantu Jaunari, Siongo erregeari,
iragarri herrien artean haren egintza bikainak!#Siongo erregea 132,13-14. herrien artean 96,3; 105,1; Is 66,19.
13Hiltzailea zigor gabe uzten ez duenak
ez du ahazten errukarrien garrasia.
14Erruki nitaz, Jauna,
begira nola atsekabetzen nauten etsaiek.
Atera nazazu heriotzako sarreratik,
15zure goralpenak kontatu ahal ditzadan
Sion hiri ederreko#9,15 Sion hiri eder: H.h., Sion alaba, Jerusalem hiriaren pertsonifikazio poetikoa. sarreran,
alaitu ahal nadin zuk emaniko garaipenaz.
16Berek egin zulora jausi dira nazioak;
berek jarritako sarean trabatu zaie oina.#Berek egin zulora jausi 7,16+. sarea 10,9; 35,7; 57,7; 140,6; 141,9-10; Nk 1,13.
17Jauna agertu da, justizia ezarri du:
gaiztoa, berak egindako gaiztakeriak harrapatu.
18Bihoaz Herio Leizera gaiztoak,
Jainkoaz ahazten diren nazio guztiak.
19Ez, Jainkoak ez du ahazten behartsua;
errukarrien itxaropenak ezin huts egin.
20Jaiki, Jauna! Ez bedi harro gizakia!
Epaitu nazioak zeure aurrean!
21Bete itzazu beldur-ikaraz, Jauna;
kontura bitez nazioak gizaki huts direla.#gizaki huts 10,18; 56,5.12.

Currently Selected:

SALMOAK 9: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy