YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 8

8
8. SALMOA
Jainkoaren handitasuna eta gizakiaren duintasuna
1 Koru-zuzendariarentzat. «Dolareak» doinuan # 8,1 «Dolareak» doinuan: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoaren esanahia zalantzazkoa da. Daviden salmoa.
2Jauna, gure Jauna,
bai harrigarria zure izena mundu osoan!
Zeruak baino garaiago den zure ospea kantatuko dut#8,2 Zeruak… kantatuko dut: Testua ez da argia. Honela ere itzuli ohi da: Zeruak baino gorago altxatu duzu zeure ospea.#harrigarria zure izena mundu osoan 19,5; 104.
3umetxoen eta bularreko haurtxoen hizkeraz.
Sendo oinarritu duzu zeure gaztelua#8,3 umetxoen… gaztelua: Itzulpen hau ere eman ohi da: Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahoz finkatu duzu gaztelua. Azken esaldia gorespena prestatu duzu itzultzen du grekozkoak. etsaien aurka,
etsai mendekuzaleak isilarazteko.#umetxoen hizkeraz Jkd 10,21; Mt 21,16.
4Zeure behatzez eratu duzun ortzia
eta ezarri dituzun ilargi-izarrak ikusita,
5zer da gizona, zu hartaz oroitzeko?
Zer gizakia, zu hartaz arduratzeko?#zer da gizona? 144,3; Jb 7,17-18; Heb 2,6-9.
6Ia jainko baten pareko egin duzu,
ohorez eta aintzaz koroatu;#Ia jainko baten pareko Has 1,26-27; Jkd 2,23; Si 17,1-4.
7zeure eskulan guztien buru egin duzu,
denak haren menpean jarri:#kreazioko buru Has 1,28; Jkd 9,2-3. dena menpean jarri 1 Ko 15,27; Ef 1,22.
8ardi eta idiak, baita basapiztiak ere;
9zeruko hegaztiak eta itsasoko arrainak,
itsasoan zehar dabilen guztia.
10Jauna, gure Jauna,
bai harrigarria zure izena mundu osoan!

Currently Selected:

SALMOAK 8: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in