YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 7

7
7. SALMOA
Jaunari, epaile zuzenari, deika
1 Erosta-doinuan. Davidena. Kux # 7,1 Kux: Pertsonaia hau ezezaguna da. benjamindarra zela eta, Jaunari abestu ziona.
2Jauna, ene Jainkoa, zuregan babesten naiz.
Salba nazazu erasotzen didatenengandik, libra nazazu!#Jainkoarengan babesa/babeslekua 11,1; 17,7; 31,2-4.20; 34,9.23; 37,40; 46,2; 61,4; 71,1-3; 91,2.9; 141,8; 142,6.
3Bestela, lehoiak bezala harrapatu
eta zati-zati egingo naute,
eta ezin izango nau inork libratu.#ezin inork libratu 50,22; 71,11.
4Jauna, ene Jainkoa, zerbaitetan huts egin badut,
neure eskuz bidegabekeriarik egin badut,#ez dut huts egin 17,3; 26,4-5.
5lagunari ordain txarra eman
eta etsai zuzengabeari barkatu badiot,
6pertsegitu eta harrapa nazala etsaiak,
zanpa nazala bizirik lurraren kontra
eta barreia nire erraiak hautsetan!
7Jaiki zaitez haserre, Jauna!
Altxa nire etsaien amorruaren aurka!
Ekin, ene Jainko, antolatu epaiketa!
8Bil bitez herri guztiak zure inguruan,
eta jar zaitez, Goi-goiko hori, haien batzarburu.
9Jauna da herrien epaile!
Aitortu, Jauna, zuzen eta errugabe naizela.#Jauna herrien epaile 9.9+.
10Bukarazi gaiztoen gaiztakeria, eutsi sendo zintzoari,
bihotz-barruak aztertzen dituzun Jainko zuzen horrek.#bihotz-barrua aztertzen duena 17,3; 26,2; 44,22; 64,7; 139; Jr 11,20+; Jb 7,18. Ik. 11,4-5.
11Jainkoa dut babeski, bihotz zuzenekoen salbatzaile dena.#Jainkoa babeski 3,4+.
12Epaile zuzena da Jainkoa,
gaizkilea zigorrik gabe uzten ez duena.#Epaile zuzena 9,5; Jr 11,20. Ik. 82,1-4.
13Onbideratzen ez badira, ezpata zorrozten du,
uztaia tenkatu eta botatzeko prestatzen;
14hiltzeko tresnak gertatzen ditu, suzko geziak pizten#7,13-14 Honela ere itzul daiteke: Berriro ere etsaiek ezpata zorrozten dute, uztaia tenkatu eta botatzeko prestatzen; 14 hiltzeko tresnak prestatzen dituzte, suzko geziak pizten; jatorrizkoak ez du subjektua zehazten..
15Horra, gaiztakeriaz beteak daude:
okerra sortzen dute barruan, iruzurra ematen argitara.#okerra sortzen barruan Is 59,4-5; Jb 15,25.
16Zuloa egin dute, sakon egin ere,
eta egindako zuloan erortzen dira.#egindako zuloan erori 9,16; 35,7-8; 57,7; 141,10; Es 26,27+.
17Buru gainera jausten zaie beren okerra,
kaskarrean jotzen ditu bidegabekeriak.#norberaren gainera jausi bidegabekeria 37,15; 94,23; Jr 2,19; Jb 4,8; Es 5,22; Si 27,25-27.
18Goretsiko dut Jauna, zuzena delako.
Kantatuko diot goi-goiko Jaunaren izenari.

Currently Selected:

SALMOAK 7: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in