YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 6

6
6. SALMOA
Erasotuaren negarra#6 Tradiziozko 7 penitentzi salmoetan lehenengoa; hona besteak: 32; 38; 51; 102; 130; 143.
1 Koru-zuzendariarentzat. Zortzi hariko musika-tresnaz. Daviden salmoa.
2Jauna, ez ni zigortu haserre, ez ni zentzatu sumindurik.#ez zigortu haserre 38,2; Jr 10,24. Ik. Es 3,11-12.
3Erruki zakizkit, Jauna, makaldua bainago;
senda nazazu, Jauna, hezur guztiak koloka baititut,#senda nazazu 41,5; Jr 17,14.
4ikara bizian barrua.
Eta zu, Jauna, noiz arte geldi?#noiz arte? 80,5; 90,13; 94,3; Hab 1,2; Za 1,12. Ik. 13,2; 89,47; Ap 6,10.
5Arren, Jauna, libra nazazu,
salba heriotzatik, onbera zara eta.
6Hilda gero, ez da inor oroitzen zutaz;
Hildakoen Egoitzan, nork goretsi zu?#Hildakoen Egoitzan gorespenik ez 30,10; 88,6.11-13; 115,17; Is 38,18.
7Akitua nago aieneka.
Gauero malkoz bustitzen dut ohea,
blai eginda uzten etzalekua.#Akitua nago 69,4; Jr 45,3.
8Begiak nahigabez lausotuak ditut,
horrenbeste zorigaitzez ahulduak.
9Alde niregandik, gaizkileok,
entzun baitu Jaunak nire zotina.#Alde niregandik 119,115; 139,19; Mt 7,23; Lk 13,27.
10Bai, entzun du nire erregua,
onartu du Jaunak nire otoitza.
11Lotsa bitez eta izutu nire etsaiak!
Egin bezate atzera, bat-batean lotsaturik!#etsaiak lotsaz 83,18.

Currently Selected:

SALMOAK 6: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in