YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 10

10
10. (9.) SALMOA
Gaizkileez Jainkoarekin elkarrizketa#10,1 9—10 Salmoak elkarturik, salmo bakarra osatuz, ematen dira grekozko eta latinezko antzinako itzulpenetan. Hortik sortzen da ondorengo salmoen zenbaki-diferentzia. Parentesi arteko zenbakia itzulpenei dagokiena da.
1Jauna, zergatik gelditzen zara urrun?
Zergatik ezkutatzen larrialdian?#Zergatik? 22,2; 74,1.
2Gaiztoak harrokeriaz erasotzen dio errukarriari,
asmatzen dituen azpikeriez dauka harrapatua.
3Nahi zuena lortu duela eta, harro dabil;
bidegabez irabazten du
eta Jauna bedeinkatu ustean mespretxatu#10,3 bedeinkatu ustean mespretxatu: Hebreerazkoak bedeinkatu, mespretxatu dio. Zenbaitek uste du bedeinkatu zuzenketa dela, madarikatu ordez sartua, 1 Erg 21,10.13an bezala, eta honela itzultzen du: madarikatu eta mespretxatu egiten. egiten.#Jauna mespretxatu 10,13; 74,10.18.
4Bekokia altxaturik, ez da arduratzen:
«Ez da Jainkorik#10,4 Ez da Jainkorik: Segur aski, hau esan nahi da: Jainkoak ez du munduan eraginik (ik. 11-13 tx.ak).», pentsatzen du.#Ez da Jainkorik 14,1; 36,2; 73,11; Jr 5,12; So 1,12.
5Egiten duen guztiak arrakasta du;
Jainkoaren erabakiak altuegi daude harentzat;
etsaiak ez zaizkio axola.#gaiztoek arrakasta 73,4-12.
6«Ez dut koloka egingo —dio bere baitan—;
zoriontsu izango naiz beti, ezbeharrik gabe».
7Betea du ahoa madarikazioz, maltzurkeriaz eta gogorkeriaz;
okerra eta gaiztakeria ditu mihian gordeak.#ahoa madarikazioz betea Erm 3,14.
8Hiri-inguruetan zelatan egoten da,
ezkutuan errugabea hiltzen du,
gizagaixoari begirik kentzen ez.#zelatan 17,12; 59,4; Jr 5,26; Os 6,9.
9Zelatan dago ezkutuan, lehoia bere zuloan bezala,
zelatan, dohakabea harrapatzeko:
bere sarera erakarriz harrapatzen du.
10Kuzkurturik, narraska joan
eta gizagaixoaren gainera erortzen da.
11Honela dio bere baitan:
«Jainkoa ez da ohartzen, begiak ixten ditu,
ez du inoiz ezer ikusten».#Jainkoak ez du ikusten 44,25; 73,11; 94,7; Ez 9,9; Jb 22,13.
12Jaiki, Jainko Jauna! Ekin! Ez ahaztu errukarriez!#Jaiki, Jauna 3,8+.
13Nolatan du gaiztoak Jainkoa mespretxatzen?
Konturik eskatzen ez duzulakoan dago.
14Ikusten dituzu, bai, neke eta nahigabeak,
ikusi eta zeure gain hartzen.
Zuregan uzten du gizagaixoak bere zoria,
zu zaitu umezurtzak laguntzaile.#Ikusten dituzu nekeak 31,8; Ir 3,7.
15Hautsi gaiztoaren indarra,
eskatu hari gaiztakeriaren kontu,
ez utzi ezer aztertzeke.
16Jauna errege da betidanik betidaino!
Desager bitez sinesgabeak haren lurraldetik!#Jauna errege 9,8+.
17Entzun, Jauna, errukarrien desioak,
emaiezu adore,
adi izan belarria haiengana,
18umezurtz eta zapalduaren eskubideak babesteko.
Ez beza gehiago beldurrik eman
buztinez eginiko gizakiak!#zapalduen eskubideak babestu 72,4; 82,3; 103,6; 140,13; 146,7-9; Ir 22,20-21+; Dt 10,18.

Currently Selected:

SALMOAK 10: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy