SALMOAK 15
15
15. (14.) SALMOA
Tenpluan sartzeko baldintzak
1 Daviden salmoa.
Jauna, nor egon daiteke zure etxean?
Nor bizi zure mendi santuan#15,1 etxean: H.h., etxolan; Jerusalemgo tenplua, basamortuko santutegiari bezala deitzen zaiolarik; mendi santua tenplua eraikia zegoeneko mendia da.?#nor egon daiteke zure etxean? 24,3-6; Is 33,14-16; Mi 6,6-8.
2Jokaera prestua duena, justiziaren arabera ari dena,
bihotz barrutik egia dioena;#Jokaera prestua duena 119,1; Ez 18,5-9; Es 6,16-19.
3mihi-luze ez dena, lagun hurkoari kalterik egiten ez diona,
auzokoa iraintzen ez duena;
4mespretxagarria bere aurretik bota
eta jainkozaleak#15,4 jainkozaleak: H.h., Jainkoari beldur diotenak. Zintzoen deitura arrunta da salmoetan. Gehienetan, Jaunari begirune diotenak itzuli dugu. Jainkoarenganako beldur/begiruneari buruz, ik. Es 1,7 oh. ohoratzen dituena;
bere kaltetan izanik ere,
emandako hitzari eusten diona;
5mailegu-dirua lukurreriaz ematen ez
eta errugabearen kaltetan eskupekorik hartzen ez duena.
Horrela jokatzen duenak ez du sekula koloka egingo.#mailegu-dirua lukurreriaz Ir 22,24+. eskupekoa hartu Ir 23,8+. ez du koloka egingo 16,8; 112,6; 125,1; Es 10,25.30. Ik. 10,6; 30,7.
Currently Selected:
SALMOAK 15: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso