YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 16

16
16. (15.) SALMOA
Jauna nire on guztia
1 Miktam # 16,1 Miktam: Hitz tekniko hau hemen eta 56—60 Salmoetan ageri da. Esanahia ezezaguna da. Zenbait itzulpen modernok Poema edo Ahots isilez itzultzen du. . Davidena
Gorde nazazu, Jauna, zuregan baitut babesa.#zuregan babesa 7,2+.
2Hau diot: «Oi Jauna, zu zaitut ene Jaun,
zuregan baizik ez dut zorionik».
3Lurralde honetako jainkoak,
«ahalmen» deitu horiek, nituen behinola atsegin#16,3 Tx. osoko testua iluna da; jainkoak jatorrizkoan santuak da, kanaandar jainkoen deitura..
4Ugal bitez ezbeharrak
horien atzetik lehiatzen direnen gainera!
Nik ez diet sakrifizioen odolik eskainiko,
ez ezpainetan haien izenik hartuko.#idoloen izenak aipatu Ir 23,13; Os 2,19; Za 13,2.
5Zu zaitut, Jauna, neure on guztia,
neure kopa, bedeinkapenez betea;
zure esku nire zoria!#Jauna on guztia (nire ondarea) 73,26; 142,6; Zen 18,20; Dt 10,9; Nk 3,24. Ik. Si 45,20-22.
6Zoragarria suertatu zaidan alorra,
ezin ederragoa nire ondarea!
7Bedeinkatu nahi dut Jauna, berak baitit aholku ematen,
gauez ere ene barrua berak hezten.
8Begi aurrean dut Jauna etengabe;
bera ondoan dudala, ez dezaket koloka egin.#Eg 2,25-28an aipatua.#Jauna ondoan 109,31; 121,5. Ik. 110,5.
9Horregatik, alai daukat bihotza,
pozez jauzika erraiak, atsedenean lasai gorputza.
10Ez bainauzu Herio Leizera botako,
zure fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko.#Eg 13,35ean aipatua.
11Bizirako bidea erakutsiko didazu:
alaitasun betea zure aurrean, betiko zoriona zure ondoan.#Bizirako bidea Es 6,23+.

Currently Selected:

SALMOAK 16: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in