YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 14

14
14. (13.) SALMOA
Sinesgabearen burugabekeria
(Sal 53)
1 Koru-zuzendariarentzat. Davidena.
Hau dio eroak bere baitan: «Ez da Jainkorik#14,1 Ez da Jainkorik: Ik. 10,4 oh.».
Ustelduak daude, gauza higuingarriak egiten dituzte,
ez da inor on dagienik.#Ez da Jainkorik 10,4+.
2Baina Jauna gizakiei begira dago zerutik,
ba ote den zentzu onekorik,
Jainkoa bilatzen saiatzen denik.#Jauna zerutik begira 11,4+.
3Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian;
ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.#Denak okertu dira Erm 3,10-12.
4Ez ote dute ikasiko gaiztaginek,
nire herria ogia bezala irensten duten
eta Jaunaz arduratzen ez diren horiek?
5Ba, beldurrez dar-dar geldituko dira,
zintzoen elkartean baitago Jauna.#beldurrez dar-dar 48,6-7.
6Errukarriaren asmoez barre egiten duzue,
baina Jaunak du hura babesten.
7Ai baletor Siondik Israelen salbazioa!
Jaunak bere herriaren zoria aldatzean#14,7 herriaren zoria aldatzean: Honela ere itzul daiteke: herriko erbesteratuak itzularaztean.,
poztuko da Jakob, alaituko Israel.#Jaunak herriaren zoria aldatu 53,7; 85,2; 126,1-4.

Currently Selected:

SALMOAK 14: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in