YouVersion Logo
Search Icon

2 TIMOTEORI 3

3
Azken egunetako jendea nolakoa
1Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla.#azken egunetan 1 Tm 4,1+. une latzak 4,3-4. 2Izan ere, gizakiak berekoi, diruzale, harro eta handiputz izango dira; biraolari, gurasoentzat errebelde, esker txarreko eta erlijioaren aurkako;#gizakien jokabide gaiztoa Erm 1,29-31+. 3bihotz-gogor, anker, gaizki-esale, lizun, basati eta onaren etsai; 4traidore, ausartegi eta itsu, Jainkoaren baino atseginen maitaleago. 5Itxuraz erlijiozale agertuko dira, baina ukatu egingo dute erlijioaren benetako indarra. Alde egizu horrelakoengandik!#Itxuraz erlijiozale Mt 7,15.21; 24,24; Erm 2,20-21; Kol 2,23; Tt 1,16.
6-7Horien artean badira batzuk, etxeetan sarturik, bekatuz beteak eta era askotako grina txarren menpe dauden emakume kaskarinak liluratzen dituztenak; emakume horiek jakin-minez daude beti, baina ez dira inoiz egiaren ezagutzara iristeko gauza.#etxeetan sarturik Tt 1,11. egiaren ezagutzara iristeko gauza ez 4,4; 1 Tm 6,5; Tt 1,14. Ik. 1 Tm 2,4+. 8Janes eta Jambres#3,8 Janes eta Jambres: Izen horiek ematen zizkien judu-tradizioak Moisesen eta Aaronen aurka jardun zuten azti-taldeko buruei (ik. Ir 7,11-13.22, etab.). aztiak Moisesen aurka jarri ziren bezalaxe, liluratzaile hauek ere, buru usteleko jendea eta sinesmenean porrot egina baita, egiaren aurka jartzen dira.#buru usteleko jendea 1 Tm 6,5. sinesmenean porrot egina 1 Tm 4,1+. 9Baina ez dira urrutira helduko, argi ikusiko baitute denek horien zentzugabekeria, antzinako aztiekin gertatu zen bezala.
Tinko iraun
10Zuk, ordea, hurbiletik jarraitu diezu nire irakaspen eta bizierari; zeure egin dituzu nire asmo, sinesmen eta pazientzia, nire maitasun eta eroapena, 11Antiokian, Ikonion eta Listran jasan behar izan nituen bezalako erasoaldi eta sufrimenduak. Nolako erasoaldiak jasan ditudan, eta guztietatik atera nau Jaunak!#Pauloren erasoaldi eta sufrimenduak Antiokian Eg 13,50. Ikonion Eg 14,5. Listran Eg 14,19. Nolako erasoaldiak 2 Ko 11,23-27. 12Era berean, Kristo Jesusen jarraitzaile zintzo bezala bizi nahi duten guztiek ere izango dituzte, bai, erasoaldiak.#Kristo Jesusen jarraitzaileek ere bai Jn 15,20; 16,33; Eg 14,22. 13Gizaki gaizto eta gezurtiak, berriz, gero eta okerrago ibiliko dira, besteak eta beren buruak engainatuz.
14Zuk, ordea, iraun ezazu tinko ikasi eta egiatzat onartu duzun guztian; hartu gogoan norengandik ikasia duzun#3,14 norengandik ikasia duzun: Irakasle horiek Loide eta Eunize dira (1,5), eta Paulo bera batez ere (2,2). 15eta Liburu Santuak umetandik ezagunak dituzula. Liburu Santuek emango dizute Kristo Jesusenganako sinesmenaren bidez salbamenera daraman jakinduria.#Liburu Santuak salbamenerako jakinduria Jn 5,39. 16Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria#3,16 Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia: H.h., Idazki oro. Esaldi osoa honela ere antola daiteke: Jainkoak inspiraturiko idazki oro baliagarria da irakasteko… ;#Jainkoak inspiratua 2 P 1,20-21. irakasteko baliagarria Erm 15,4; 1 Ko 10,6. 17horrela, Jainkoaren gizona guztiz hornitua gertatzen da, edozein eginbehar onetarako prest.#edozein eginbehar onetarako prest 2,21.

Currently Selected:

2 TIMOTEORI 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy