YouVersion Logo
Search Icon

2 TIMOTEORI 4

4
Berri ona zabaltzeari ekin
1Jainkoaren aurrean eta, errege bezala agertuz, biziak eta hilak epaitzera etorriko den Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut:#biziak eta hilak epaitzera Eg 10,42+. 2hots egin Jaunaren hitza, ekin garaia denean eta ez denean, eman arrazoiak, zentzarazi eta eman adore, zeure pazientzia guztia eta irakasteko gaitasuna erabiliz.#garaia denean eta ez denean Eg 20,20.31. 3Etorriko baita gizon-emakumeek irakaspen osasungarria jasango ez duten garaia: beren grinen eraginpean, maisuz inguratuko dira, berauei entzuteko irrikaz;#Etorriko da garaia 3,1; 1 Tm 4,1. irakaspen osasungarria 1 Tm 1,10+. 4egiatik saihestuko dituzte belarriak eta ipuinetara bihurtuko.#egiatik saihestu Ik. 3,6-7+. ipuinak 1 Tm 1,4+. 5Zu, ordea, izan neurritsu gauza guztietan, eraman sufrimenduak, ekin berri ona zabaltzeari, bete ongi zeure zerbitzua.
Paulo hiltzeko zorian
6Ni neu, neure bizia opari eskaintzeko zorian nago; gainean dut mundu honetatik abiatzeko ordua#4,6 ordua: Tx. honetan, hurbil sumatzen duen heriotza adierazteko bi irudi darabiltza Paulok, Filipoarrei gutunean erabiliak biak; lehena (opari eskaini) kultu-hiztegitik hartua (ik. Flp 2,17 oh.); bigarrena, abiatzearen irudia, ontziak portutik abiatzea adierazteko hitza zen (ik. Flp 1,23: hil, h.h., abiatu ).. 7Borroka ona egin dut, bukatu dut lasterketa, gorde dut sinesmena.#Borroka ona 1 Tm 1,18+. bukatu dut lasterketa Eg 20,24. Ik. Flp 3,14. 8Dagoeneko zain daukat garaipenaren koroa, Jaunak, epaile zuzenak, azken egunean emango didana; eta ez niri bakarrik, baita haren aintzazko etorrera maitasunez itxaro duten guztiei ere.#koroa 2,5; 1 Ko 9,25; St 1,12; 1 P 5,4; Ap 2,10.
Timoteorentzako aginduak
9Zatozkit lehenbailehen,#Zatozkit lehenbailehen 1,4; 4,21. 10Demasek utzi egin bainau: nahiago izan ditu mundu honetako gauzak, eta Tesalonikara joan da; Kreszente, berriz, Galaziara joan da eta Tito Dalmaziara#4,10 Demas: Paulok Erromako lehen presoaldian bere lankide izana (ik. Kol 4,14; Flm 24). Galazia: Zenbait eskuizkribuk Galia dio. Eta seguruen Galia da, Frantzia alegia; garai hartan, Galazia izena ere ematen zitzaion azken honi. Tito: Ik. 2 Ko 2,13 oh. Dalmazia: Jugoslavia zenaren kostaldea..#Tesalonika Eg 17,1; Flp 4,16; 1 Ts 1,1; 2 Ts 1,1. 11Lukas bakarrik dago nirekin. Har ezazu Markos#4,11 Markos: Ik. Eg 12,12 oh. eta ekarri zeurekin, lanerako oso ona baitut. 12Tikiko#4,12 Tikiko: Ik. Eg 20,4 oh. Efesora bidali dut.#Efeso Eg 18,19+. 13Hona etortzean, ekar ezazu Troaden, Karporen etxean, utzi nuen soingainekoa, baita liburuak ere, batez ere pergaminoak.#Troade Eg 16,8+.
14Alexandro errementariak kalte handia egin dit; Jaunak ordainduko dio bere jokabidearen arabera.#Jaunak ordainduko bere jokabidearen arabera 2 Sm 3,39; Sal 28,4; 62,13; Es 24,12; Erm 2,6. 15Kontu izan zuk ere horrekin, gogor jarri baitzen gure irakatsien kontra.
16Nire auziko lehenengo defentsan ez zen inor atera nire alde; bakarrik utzi ninduten denek; Jainkoak ez diezaiela kontuan har.#Paulo bakarrik utzia 1,15. 17Baina Jauna neurekin izan nuen eta indartu egin ninduen, nire bidez mezua oso-osorik iragarria izan zedin eta jentil guztiek entzun zezaten; berak atera ninduen lehoiaren ahotik.#Jauna neurekin izan nuen Mt 10,19; Flp 1,19-20. mezua jentil guztiek entzun zezaten Eg 9,15; 23,11; Ga 2,7; Kol 4,3-4. berak atera ninduen lehoiaren ahotik Sal 22,22; Dn 6,21. 18Jaunak aterako nau gaitz guztietatik eta salbamena emango bere zeruko erreinuan. Berari aintza menderen mendetan! Amen.#Berari aintza Erm 16,27+.
Azken agurrak
19Agurtu Priska eta Akila#4,19 Priska eta Akila: Ik. Eg 18,2 oh., baita Onesifororen etxekoak ere. 20Erasto Korinton gelditu zen; Trofimo#4,20 Trofimo: Ik. Eg 20,4 oh. gaixorik utzi nuen Mileton.#Korinto Eg 18,1; 19,1; 1 Ko 1,2; 2 Ko 1,1. Mileto Eg 20,17. 21Saia zaitez negua baino lehen etortzen.
Eubulok, Pudentek, Linok, Klaudiak#4,21 Eubulo, Pudente, Lino, Klaudia: Zalantzarik gabe, Pauloren lehen presoaldikoan ezagutu zituen Timoteok Erromako eliz elkartekide hauek. eta senide guztiek agurtzen zaituzte. 22Jauna zurekin. Jainkoaren grazia zuekin#4,22 Eskuizkribu askok Amen eransten dute..

Currently Selected:

2 TIMOTEORI 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy