YouVersion Logo
Search Icon

2 TIMOTEORI 2

2
Jesu Kristoren soldadu ona
1Zu, beraz, ene seme, sendo zaitez Kristo Jesusengandik hartutako dohainaz. 2Testigu askoren aurrean niri entzun zenidana, aholkatu zeuk, besteei ere irakasteko gai izango diren gizon fidagarriei.#Testigu askoren aurrean 1 Tm 6,12. entzun zenidana 1,13.
3Hartzazu parte nirekin sufrimenduetan, Kristo Jesusen soldadu onari dagokionez.#Hartzazu parte nirekin sufrimenduetan 1,8+. 4Soldadutzan dagoena ez da bizitza zibileko gorabeheretan nahasten, soldadutzara deitu duenari atsegin eman nahi badio. 5Atletari ere ez diote saririk ematen, jokoaren legeen arabera lehiatzen ez bada.#Atletak 1 Ko 9,24-25. 6Lanean ahalegindu den nekazariak behar du izan lehena uzta-biltzean.#nekazariak behar du izan lehena uzta-biltzean 1 Ko 9,7.10. 7Hartu gogoan esaten dizudana: Jaunak ulertaraziko dizu guztia.
8Gogoan izan Jesu Kristo, Daviden jatorritik sortua, hildakoen artetik piztua. Hau da nik irakasten dudan berri ona,#Ik. Erm 1,3-4. hildakoen artetik piztua Eg 13,30; 1 Ko 15,4.20. Daviden jatorritik sortua Eg 13,22-23. Ik. Mt 1,1+. 9eta honengatik nago neketan, gaizkile bezala katez lotua; baina Jainkoaren hitza ez dago katez lotua.#honengatik nago neketan Ef 3,1; Flp 1,12-14. 10Horregatik, dena jasaten dut Jainkoak aukeratu dituenen onerako, horiek ere guk Kristo Jesusengan dugun salbamena eta betiko aintza irits ditzaten.#dena jasaten dut Jainkoak aukeratu dituenen onerako Kol 1,24. 11Sinesgarria da doktrina hau:
Harekin hiltzen bagara,
harekin biziko gara;#Sinesgarria da doktrina hau 1 Tm 1,15+. Harekin hiltzen bagara, harekin biziko Erm 6,5.8.
12harekin sufritzen badugu,
harekin izango gara errege;
ukatzen badugu,
hark ere ukatu egingo gaitu;#harekin errege Erm 8,17. ukatu Mt 10,33+.
13gu leialak ez bagara ere,
hark leial dirau,
ez baitezake bere burua uka#2,11-13 Tx. hauek martiriaren ohorezko kristau-gorazarre zahar baten atal ditugu (ik. 1 Tm 3,16). Azken bertsoek, aurrekoen paralelismoa apurtuz, bekatua gorabehera, leial dirauen Jaunaren maitasuna azpimarratzen dute..#hark leial dirau Zen 23,19; Erm 3,3-4; 1 Ko 1,8-9; Tt 1,2.
Langile frogatua
14Gogora iezaiezu hau eta eskatu, arren, Jainkoaren izenean, ez daitezela hitzei buruzko eztabaidatan nahas, hori ez baita on ezertarako, entzuten dituztenen hondamendirako baino.#eztabaidatan ez nahasi 2,23; 1 Tm 1,4; 6,4; Tt 3,9. 15Saia zaitez Jainkoaren aurrean onesgarri agertzen, zertan lotsaturik ez duen langilea bezala, egiaren mezua zuzen irakasten duena bezala.#zertan lotsaturik ez duen langilea 1 Tm 4,6; Tt 2,7-8. 16Utz itzazu berriketa hutsalak, horietara emanak gero eta gehiago aldentzen baitira benetako erlijiotik.#Utzi berriketa hutsalak 1 Tm 4,7; 6,4. 17Horrelakoen irakatsia minbizia bezala hedatzen da; horietakoak dira Himeneo eta Fileto. 18Egiatik okertu egin dira, piztuera jadanik gertatu dela#2,18 piztuera jadanik gertatu dela: Dirudienez, Himeneok eta Filetok ez zuten onartzen bataioko piztuera mistikoa baizik (ik. Ef 2,6; Kol 2,12-13; 3,1), gorputzaren piztuera ukatuz; hau onartezina gertatzen zitzaion greziar pentsaerari (ik. Eg 17,32). baitiote, horrela batzuen sinesmena galbidean jarriz. 19Hala ere, Jainkoak ezarritako oinarri sendoak tinko dirau eta idazkun hau#2,19 idazkun hau: Beharbada, etxearen zimenduetan agiri bat gordetzeko ohitura aipatzen digu hemen Paulok; eroriak erori, eliz eraikina tinko dago, oinarria sendo duelako: ezagutzen ditu Jaunak bereak. Lehen aipamenak Jainkoaren iniziatiba aipatzen du; bigarrenak gizakiaren erantzuna. darama: Ezagutzen ditu Jaunak bereak dituenak, eta «Ihes egin beza gaiztakeriatik Jainkoaren izenari dei egiten dionak».#oinarri sendoa 1 Ko 3,11; Ef 2,20; 1 Tm 3,15. Ezagutzen ditu… Zen 16,5. Ik. Jn 10,14; 1 Ko 8,3. Ihes egin… Zen 16,26; Is 26,13.
20Etxe handi batean ez dira izaten urrezko eta zilarrezko ontziak bakarrik, baita zurezkoak eta buztinezkoak ere; batzuk baliotsuak dira, beste batzuk, berriz, arruntak.#mota desberdinetako ontziak Erm 9,21-24. 21Beraz, bere burua gauza horietatik garbi gordetzen duena ontzi baliotsua izango da, Jainkoarentzat sagaratua, Jaunarentzat baliagarria eta edozein eginkizun onetarako aproposa.#edozein eginkizun onetarako 3,17.
22Egin ihes gaztaroko grinetatik, eta saia zaitez justizian, sinesmenean, maitasunean eta bakean, Jaunari bihotz garbiz dei egiten diotenekin batera.#Egin ihes… eta saia zaitez 1 Tm 4,12; 6,11. 23Alde egizu eztabaida zoro eta zentzugabeetatik, badakizu-eta horiek sesioak sortzen dituztela.#eztabaida zoro 2,14.16+. 24Jaunaren zerbitzariak, ordea, ez du sesiotan ibili behar, baizik eta bihozbera izan guztientzat, irakasteko trebe, jasankor,#Jaunaren zerbitzariak nola jokatu 4,2; 1 Tm 3,2-3; Tt 1,7-9. 25aurka jartzen direnak gozotasunez zentzatzen dakiena. Nork daki Jainkoak ez ote dien bihozberritzea emango, egia ezagut dezaten,#egia ezagut dezaten 1 Tm 2,4+. 26eta ez ote duten ihes egingo bere nahira makurtuak dituen deabruaren sareetatik?

Currently Selected:

2 TIMOTEORI 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy