YouVersion Logo
Search Icon

ZAKARIAS 8

8
Jaunak zorion-agintzaria Jerusalemi
1Jaun ahalguztidunak mezu hau eman zidan:
2«Honela dio Jaun ahalguztidunak:
Maitasun biziz maite dut Sion,
maitasun garretan nago
berarengatik.#Sion maite dut 1,14+.
3Honela diotsuet nik,
Jaun ahalguztidun honek:
Itzuliko naiz Sionera,
Jerusalemen naiz biziko,
Jerusalem “Hiri Zintzo” deituko da;
Jaun ahalguztidunaren Sion mendia
“Mendi Santu”.#«Hiri zintzo» deituko Is 1,26+; 62,12; Jr 33,16; Ba 5,4.
4Honela diotsuet nik,
Jaun ahalguztidun honek:
Berriro jesarriko dira
adineko gizon-emakumeak
Jerusalemgo kaleetan,
nork bere makila eskuan,
zaharraren zaharrez;#adinekoak Dt 4,40; Is 65,20.
5hiriko kaleak neskato-mutikoz
beteko dira, plazetan jolas eta jolas.
6Honela diotsuet nik,
Jaun ahalguztidun honek:
Egun haietan,
herri honetan bizirik geldituek
hau ezinezkotzat jotzen badute ere,
ez da niretzat ezinezko izango.#ezinezko ez Has 18,14; Jr 32,27; Lk 1,37. Ik. Is 50,2.
7Honela diotsuet nik,
Jaun ahalguztidun honek:
Neuk salbatuko dut neure herria;
sortalde eta sartaldeko
lurraldeetatik
8ekarriko ditut,
Jerusalemen bizi daitezen.
Neure herri izango ditut nik,
beren Jainko izango naute haiek,
leialtasunez eta zuzentasunez.#Jaunak herria ekarriko 10,10; 1 Erg 8,34; Is 43,5; 49,6; Jr 32,37; Ez 34,13; So 3,20; Ne 1,9. Neure herri, beren Jainko 13,9; Jr 7,23+.
9«Honela diotsuet nik,
Jaun ahalguztidun honek:
Izan bihotz,
Jaun ahalguztidunaren
etxea jasotzeko
oinarriak jarri ziren egun haietan
profeten ahotik
hitz hauek entzun zenituztenok.#Izan bihotz Ag 1,14; 2,4-5.
10Artean, ez zegoen lan-irabazirik
ez abereentzat, ez gizakientzat;
ez zen bake segururik
batetik bestera ibiltzeko,
etsaiengatik.
Neuk xaxatzen nituen guztiak
bata bestearen aurka.#Artean Ag 1,9-10.
11Orain, ordea, ez dut jokatuko
lehengo aldietan bezala
herri honetan bizirik geldituekin.
Hala agintzen dizuet nik,
Jaun ahalguztidun honek.#bizirik geldituak Ag 1,12+.
12Izan ere, bakea ereingo dut#8,12 bakea ereingo dut: H.h., bake-hazia (ereitea) izango da.,
mahastiak emango du bere fruitua,
lurrak bere ekarria
eta zeruak bere ihintza;
herri honetan bizirik geldituei
emango diet hori guztia.#bakea eta fruituak Ag 2,9+; 2,19. Ik. Ag 1,10-11.
13Juda eta Israel,
nazioen begietan madarikatuak
izan zareten bezala,
bedeinkatuak izango zarete
nik salbatuko zaituztedanean.
Ez beldurtu, izan bihotz!#bedeinkatuak Has 12,3; Sal 72,17.
14«Honela diotsuet nik,
Jaun ahalguztidun honek:
Zuen gurasoek ni haserre jartzean,
zuei kalte egitea erabaki nuen,
eta ez nintzen damutu;
15baina, egunotan,
aldatu egin dut neure erabakia,
Jerusalemi eta Judari on egiteko.
Ez izan, bada, beldur!#Jaunak erabakia aldatu Jr 18,8; 26,3; Jl 2,13; Jon 3,9+.
16Hauxe egin behar duzue:
esan egia lagun hurkoari,
epaitu zuzenbidez
zeuen auzitegietan,#Ik. 7,9-10.
17ez erabili asmo txarrik
elkarren aurka,
ez egin gezurrezko zinik,
gorroto baitut hori guztia.
Nik, Jaunak, esana».#gezurrezko zinak 5,3+.
18Jaun ahalguztidunak mezu hau eman zidan: 19«Honela dio Jaun ahalguztidunak: Laugarren, bosgarren, zazpigarren eta hamargarren#8,19 7,3 eta 5ean (ik. oh.ak) aipaturiko barauez gainera, beste bi ditugu hemen: laugarren hilekoak Jerusalemgo harresietan eginiko lehen zuloa gogoratzen zuen (ik. Jr 52,6-7), eta hamargarrenekoak Jerusalem setiatzen hasi zireneko data (ik. 2 Erg 25,1-4). hilebeteetako barauak jai zoriontsu bihurtuko dira Judarentzat, poz eta alaitasunez beteak. Zuek, ordea, egia eta bakea behar dituzue maite.#baraua jai bihurtu Is 60,20; Jr 31,13; Sal 90,15; Jn 16,20. 20Honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidun honek: Etorriko dira oraindik Jerusalemera herriak eta hiri handietako bizilagunak;#herriak etorriko 2,15; 14,16; Mi 4,1+. 21hiri batekoak bestekoengana joango dira eta esango diete: “Goazen Jaunaren bila, berari mesede eske”. Eta erantzungo diete: “Bai, bagoaz gu ere”.#Jaunari mesede eske 7,2+. 22Herri asko eta nazio indartsuak etorriko dira horrela Jerusalemera, nire, Jaun ahalguztidun honen, bila eta niri mesede eske.
23«Honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidun honek: Egun haietan, hizkuntza arrotz bakoitzeko hamar gizonek soineko hegaletik judu bati heldu eta esango diote: “Zuekin joan nahi dugu, Jainkoa zuekin dagoela jakin baitugu” ».#judu Ne 1,2. Jainkoa zuekin 2,9+; Is 7,14+.

Currently Selected:

ZAKARIAS 8: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Videos for ZAKARIAS 8