YouVersion Logo
Search Icon

ZAKARIAS 9

9
ISRAEL ETA ATZERRIKO NAZIOAK (9,1—14,21)
Jaunak atzerriak zigortu eta salbatuko
1Jaunaren hitza
Hadrak lurraldera dator,
eta Damaskon gelditzen da;
Jaunarena baita Siriako hiriburua#9,1 Hadrak: Siria iparraldeko hiria. Siriako hiriburua: Hebreerazkoak Adamen (gizakiaren) begia dakar; baina, Adam-en ordez Aram (Siria) irakurtzen dugu. Begia, berriz, hiriburua, Damasko, adierazteko metafora da.,
Israelgo leinuak bezala;
2baita Damasko aldameneko Hamat
eta hain trebe diren
Tiro eta Sidon ere.
3Tirok gotorlekua jaso du,
hautsa adina zilar pilatu du,
kaleetako lokatza adina urre;#Tiro Am 1,9+. Tiroren aberastasuna Ez 27,2-27.
4baina Jaunak biluztu egingo du,
itsasora jaurtiko ditu
haren ondasunak
eta hiria bera suak irentsiko.#Tiro hondatua Is 23,15; Ez 27,34.
5Hori ikustean,
Axkelon dardaraz jarriko da,
Gaza min gorritan;
baita Ekron ere,
bere itxaropenak
huts egin baitio.
Gazak erregea galduko du,
Axkelonek#9,5 Axkelon, Gaza, Ekron eta Axdod (9,6): Filistear hiri nagusiak dira. Huts egin dion itxaropena Tiro da, berau baitzen kostaldeko hirien ekonomia bultzatzen zuena. bizilagun oro;#Filistearren hiriak Jos 13,2-3; Am 1,6-7; So 2,4-7.
6Axdod jende arrotzez beteko da.
Honela dio Jaunak:
«Horrela ezereztuko dut
filistearren harrokeria;#jende arrotz Dt 23,3.
7kendu egingo diet ahotik
odola darion okela,
haginetatik idoloei eskainitako jakiak;
hala ere,
geldituko dira batzuk bizirik
eta neure-neureak izango ditut,
Judako leinuak bezala;
Ekrongoak jebustarrak bezala#9,7 jebustarrak bezala: Davidek hartu aurretik Jerusalemen bizi zen jendea; Davidek ez zituen hil eta israeldarren artean bizi izan ziren bakean (ik. Jos 15,63; 2 Sm 5,6-9).
izango dira.#odola darion okela Has 9,4; Lb 19,26; Ez 33,25. idoloei eskainitako jakiak Is 66,3. bizirik geldituak Is 4,3+.
8Neure lurraldearen jagole izango naiz
inguruan dabiltzan
gudari-taldeen aurka;
zapaltzailea ez da gehiago
lurralde honetan sartuko,
orain neure begiz zaintzen dut eta».
Errege apal eta bakegilea
9Poztu biziro, Sion hiri eder!
Egin irrintzi, Jerusalem hiriburu!
Hara, badatorkizu zeure erregea:
zuzen eta garaile dator,
apal eta asto baten gainean,
astakume baten gainean.#Ik. Mt 21,5. Poztu, Sion 2,14+. errege zuzena Is 9,5-6; 11,1-5; 32,1; Jr 23,5.
10Berak hondatuko ditu
Efraimgo guda-gurdiak
eta Jerusalemgo zaldiak;
hautsiko ditu guda-uztaiak,
eta bakea iragarriko die nazioei;
itsasotik itsasora aginduko du,
Eufrates ibaitik
lurraren bazterreraino#9,10 Berak hondatuko: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak nik hondatuko dio. itsasotik… bazterreraino: Esamolde honek Salomonen garaiko Israel erresumaren mugak adierazten ditu, hots, Israel erresuma inoiz baino handiago izan zen garaikoak..#guda-gurdiak, zaldiak hondatu Os 2,20+; Mi 5,9. bakea Is 9,5-6; Mi 4,3; 5,4; Sal 46,10; 72,7. itsasotik itsasora Sal 72,8; Si 44,21.
Jaunak gatibuak askatu
11Honela dio Jaunak:
«Zurekin
odolez baietsi nuen itunarengatik,
askatuko ditut zure gatibuak
espetxetik,
erbestetik, ur gabeko putzu horretatik.#odolez baietsiriko ituna Ir 24,4-8; Sal 50,5. Ik. Mt 26,28. ur gabeko putzu Has 37,20-29; Jr 38,6.
12Itzuli gotorlekura,
itxaropena gorde duzuen gatibuok!
Hala nik gaur agindu:
Ordain ugaria itzuliko dizuet.#Ordain ugaria Is 61,7+.
13Juda gezi-uztaia bezala tenkatuko dut
eta Efraim izanen da gezi;
Sion gudari-ezpata bihurtuko dut,
eta haren semeak greziarren aurka
jaikiaraziko ditut».#greziarrak Is 66,19; Ez 27,13; Jl 4,6.
14Jauna agertuko zaie
geziak tximistak bezala jaurtiz;
Jainko Jaunak turuta jo
eta hego-haize beltzen artean
aurrera egingo du.#Jaunak geziak jaurti Sal 18,14-15. turuta jo Ir 19,16; Is 27,13; Jl 2,1+. hego-haize beltzen artean (Teman aldetik) Hab 3,3+.
15Jaun ahalguztidunak babestuko ditu:
habaila-harriz
hondatuko dituzte etsaiak,
ardoa bezala isuriko dute
etsaien odola, isipu-ontzi beteetatik
aldare-ertzetan behera jaisten den
opari-odola bezala#9,15 Tx. osoaren jatorrizko testua iluna eta ulergaitza da eta itzulpena segurua ez..#aldare-ertzetan odola Ir 29,12; Lb 4,7.
16Egun hartan Jaunak, beren Jainkoak,
salbatuko du bere herria,
artzainak artaldea bezala;
distira egingo dute herritarrek
beren lurraldean,
diadema bateko harribitxiek bezala.#herria Jaunaren artalde Sal 77,21+.
17Hura bai zoriona!
Hura bai edertasuna!
Gariak eta ardoak
biziberrituko dituzte
neska-mutil gazteak.#Gariak eta ardoak biziberritu Jr 31,12-13.

Currently Selected:

ZAKARIAS 9: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Videos for ZAKARIAS 9