ZAKARIAS 7
7
Barauari buruzko galdera: ospakizunak eta zuzentasuna
1Darioren erregealdiko laugarren urtean, Kasleu deritzan hilean, hau da, bederatzigarren hilaren lauan#7,1 laugarren urtea, bederatzigarren hila: K.a. 518ko azaroa. Kasleu: Ik. Egutegia, Bibli Hiztegian., Jaunak bere mezua zuzendu zion Zakariasi.
2Betel-Saretzerrek, erregearen gobernu-gizon nagusiak, lagun-talde bat bidali zuen#7,2 Tx. honen jatorrizko testua oso iluna da eta era desberdinetan interpretatua. Jaunari mesedea eskatzera#Jaunari mesedea eskatu 8,21; Ir 32,11; Jr 26,19; Ml 1,9; Sal 119,58. 3eta Jaun ahalguztidunaren etxeko apaizei eta profetei galdera hau egitera: «Dolu eta barau egin behar ote dugu bosgarren hilean#7,3 barau bosgarren hilean: K.a. 587an babiloniarrek Jerusalem hartu eta tenplua desegin zuteneko (ik. 2 Erg 25,8-9) urtemuga ospatzen zen., aspaldiko urteetan egin izan dugun bezala?»#apaizei galdera Lb 27,8.11-12.14; Jr 2,8; Ag 2,11. Ik. Ml 2,6+. Dolu (negar) Sal 137,1; Nk 1,2+. barau Jl 1,14+.
4Jaun ahalguztidunak erantzun hau eman zidan, 5apaizei eta herritar guztiei adierazteko: «Hirurogeita hamar urteotan, bosgarren eta zazpigarren hilean#7,5 zazpigarren hilean: Jerusalem erori eta bi hilabetera gertaturiko Judako gobernari Gedaliasen hilketa oroitzen zen (ik. 2 Erg 25,25; Jr 41,1-3). dolu eta barau egiten duzuenean, nire omenez egiten al duzue?#Hirurogeita hamar urte 1,12+. nire omenez? Is 58,5; Mt 6,16. 6Jan eta edaten duzuenean, ez al duzue zeuen onerako egiten?» 7Gisa honetako mezua iragarria zuen jadanik Jaunak antzinako profeten bidez ere, Jerusalem, inguruko herriak, Negev eta Xefela#7,7 Negev, Xefela: Ik. Ab 19 oh. oraindik bizilagunez beteak eta bakean zeudenean.
8Jaunak mezu hau ere eman zion Zakariasi: 9«Honela dio Jaun ahalguztidunak: Epai ezazue zuzentasunez, izan on eta errukitsu;#izan on Is 1,17; Mi 6,8+. Ik. 8,16-17. 10ez zapaldu alargun, umezurtz, arrotz eta errukarriak; ez dezala inork lagun hurkoaren aurka kalterik asmatzen jardun».#alargunak, umezurtzak… Is 1,16-17+; Am 2,6-7. kaltea asmatu Mi 2,1+.
11Ez zuten, ordea, jaramonik egin; bizkarra eman zioten Jaunari, entzungor egin haren hitzari.#entzungor egin 1,4; Is 6,10; Jr 18,12; Ez 2,4-5. 12Gogortu egin zuten beren bihotza, Jaun ahalguztidunak, bere espirituaz, antzinako profeten bidez ematen zizkien irakaspen eta hitzak ez entzuteko. Orduan, haserre gorritan jarri zen Jaun ahalguztiduna,#bihotza gogortu Ir 32,9; 2 Erg 17,14; Is 48,4; Ez 11,19; Ne 9,16. 13eta esan zuen: «Nik dei egitean entzun ez zutenez, nik ere ez diet entzungo beraiek niri dei egitean.#Nik dei egitean entzun ez Is 50,2; 65,12; Jr 7,13; 35,17; Es 1,24-33. 14Herri ezezagunetan sakabanatu nituen; haien atzean lurra soil geratu zen, bizilagunik eta ibiltaririk gabe. Hara lur bikaina lur gorri bihurtua!»
Currently Selected:
ZAKARIAS 7: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso