YouVersion Logo
Search Icon

NEHEMIAS 9

9
Batzarrak bekatuen barkamena eskatu
1Hil hartako hogeita laugarren egunean israeldarrak barau egiteko bildu ziren; doluz jantzi ziren eta buruak hautsez estali#9,1 buruak hautsez estali: Ik. Esd 9,3 oh.. 2Israeldar arrazakoak atzerritar guztiengandik bereizi ziren eta, zutiturik, beren bekatuak eta arbasoenak aitortu zituzten.#bekatuen aitormena 1,6; Esd 9,6-15+. 3Hala eman zuten egunaren laurdena, nor bere lekuan zutik, beren Jainko Jaunaren lege-liburua irakurtzen zen bitartean; beste egun laurdena beren bekatuak aitortzen eta, ahuspezturik, Jauna, beren Jainkoa, gurtzen eman zuten.
4Josue, Bani, Kadmiel, Xebanias, Buni, Xerebias, Bani eta Kenanik lebitarren oholtza gainera igo eta oihu handiz egin zioten dei Jaunari, beren Jainkoari. 5Gero, Josue, Kadmiel, Bani, Haxabnias, Xerebias, Hodias, Xebanias eta Petahias lebitarrek honela ziotsoten herriari: «Zuti zaitezte! Bedeinka Jauna, zeuen Jainkoa, betidanik betiraino!
Otoitz nagusia
«Bedeinkatua izan bedi
zure izen ospetsua,
bedeinkapen eta gorespen guztien
gainetik dagoena!#zure izen ospetsua Dn gr 3,52.
6Zu zara Jauna, zu bakarrik!
Zeuk egin dituzu zeruak,
zeruen zeruak eta izar guztiak,
lurra eta lur gainekoak,
itsasoa eta bertako guztiak.
Zeuk biziarazten dituzu guztiak,
zeruko izarrak
ahuspez dituzu aurrean jarriak.#Zu bakarrik Jauna Dt 6,4. kreatzaile Has 1.
7Zeu zara Jauna,
zeu Abram aukeratu
zenuen Jainkoa;
zeu Kaldeako Ur hiritik atera
eta Abraham izena eman zeniona.#Abram aukeratu Has 12,1. Abraham izena eman Has 17,5.
8Leiala zitzaizula ikusirik,
ituna egin zenuen harekin,
kanaandarren, hititen,
amortarren,
periztarren, jebustarren
eta girgaxtarren lurraldea
hari eta haren ondorengoei
emateko.
Eta bete egin zenuen zeure hitza,
zuzena baitzara.#ituna Has 15,18-21.
9Ikusi zenuen
gure arbasoen atsekabea Egipton,
entzun zenuen garrasia
Itsaso Gorriaren ertzean.#Egipton Ir 2,23-24; 3,7.
10Mirariak eta egintza harrigarriak
egin zenituen faraoiaren kontra,
honen zerbitzari
eta Egiptoko herriaren kontra;
bazenekien, bai,
harrokeriaz jokatu zutela
israeldarrekin.
Horrela zeureganatu zenuen
gaurdaino duzun izen ospetsua.#Mirariak eta egintza harrigarriak Ir 7—12.
11Itsasoa erdibi egin zenuen
israeldarren aurrean,
eta itsasoan barrena igaro ziren
oinik busti gabe.
Itsas hondora amildu zenituen,
ostera, haien erasotzaileak,
harria ur sakonera bezala.#Itsasoa erdibi egin Ir 14,15-30. erasotzaileak amildu Ir 15,4-5.10.
12Laino-adarra eman zenien
gidari egunez, su-adarra gauez,
egin behar zuten bidea argitzeko.#laino-adarra, su-adarra Ir 13,21-22.
13Sinai mendira jaitsi zinen
eta zerutik hitz egin zenien.
Erabaki zuzenak, lege sendoak,
arau eta agindu onak
eman zenizkien.#Sinaira jaitsi Ir 19. Erabaki zuzenak Dt 4,5-8.
14Larunbata zuri sagaratzen
irakatsi zenien;
aginduak, arauak eta legea
eman zenizkien,
zeure zerbitzari Moisesen bidez.#Larunbata Ir 20,8-11.
15Gose zirelarik,
ogia eman zenien zerutik;
egarri zirelarik,
ura sorrarazi harkaitzetik.
Zin eginez agindu zenien lurraz
jabetzera bidali zenituen.#ogia zerutik Ir 16. ura harkaitzetik Ir 17,1-7. lurraz jabetzera bidali Dt 1,21.
16Baina harrotu egin ziren
gure gurasoak,
burugogor izan ziren,
zure aginduei ez obedituz.#obeditu nahi ez Zen 14,1-4; Dt 1,26-33. Jainko bihozbera eta errukiorra Ir 34,6-7+.
17Ez zuten aditu nahi izan.
Ez zituzten gogoan hartu
zuk haien alde egindako
gauza harrigarriak.
Egiptora, morrontza-herrira,
berriro itzuli nahian hasi ziren#9,17 Egiptora: Zenbait eskuizkriburen eta grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak beren errebeldian dio; bi hitzek letra baten aldea besterik ez dute. itzuli nahian hasi ziren: Honela ere itzul daiteke: buruzagia aukeratu zuten itzultzeko.
beren burugogorkerian.
Baina zu Jainko barkatzailea zara,
bihozbera eta errukiorra,
haserregaitza eta onginahiz betea,
eta ez zenituen bazter utzi.
18Ezta urre urtuzko zekorra
egin zutenean ere,
“Hau da zure jainkoa,
Egiptotik atera zaituena”
esaten zutenean.
Zein irain handia egin zizuten!#urrezko zekorra Ir 32,1-5.
19Zuk, ordea, zeure erruki handiaz,
ez zenituen basamortuan baztertu,
laino-adarra ez zen
haiengandik aldendu
egunez bidean gidatzeko,
ez eta su-adarra gauez
bidean argi egiteko.
20Zeure espiritu ona eman zenien,
ulertzen laguntzeko;
ez zenion ukatu zeure mana
haien ahoari,
ezta ura ere haien eztarriari.
21Berrogei urtez mantendu zenituen
basamortuan,
ez zuten izan ezeren faltarik;
ez zitzaizkien jantziak zahartu,
ez oinak handitu.#Berrogei urtez Dt 8,2-4.
22Erreinu eta herriak
menpean jarri zenizkien,
eta inguruko lurrak banatu.
Hexbongo errege Sihon-en lurraldea
hartu zuten,
Baxango errege Og-ena.#Erreinuak menderatu Zen 21,21-35; Dt 1,4; 2,26—3,11.
23Zeruko izarrak bezainbat
ugaritu zenizkien seme-alabak,
haien gurasoei agindu lurraldera
ekarri zenituen.#seme-alabak ugaritu Zen 1,20-46; 26,1-51; Dt 1,10.
24Lurraldera heldu
eta hartu egin zuten,
haien menpe jarri zenituen
kanaandarrak, bertako biztanleak.
Erregeak eta hango herriak
eman zenizkien,
beren gogara erabil zitzaten.
25Hiri babestuak eta lur gizenak
hartu zituzten,
ondasunez beteriko etxeez
eta ur-putzuez jabetu ziren,
mahasti, olibadi
eta fruta-arbolen sail handiez.
Asetzeraino jan zuten,
sabela puzteraino;
zure ondasun ugariz gozatu ziren.#Hiri babestuak… Dt 6,10-11.
26Baina beren burugogorkerian
zure aurka jarri ziren,
bizkarra eman zioten
zure irakaspenari;
zuregana itzultzeko
ari zitzaizkien deika profetak,
eta hil egin zituzten!
Zein irain handia egin zizuten!
27Etsaien menpe
jarri zenituen orduan,
eta hauek zapaldu egin zituzten.
Baina beren estuasunean
deiadar egin zizuten,
eta zuk zerutik entzun.
Zeure erruki handiaz
askatzaileak bidali zenizkien,
etsaien menpetik atera zitzaten.#askatzaileak bidali Ep 2,11-19.
28Bakealdia etorri orduko, ordea,
okerbidera itzuli ziren;
eta etsaien menpe utzi zenituen,
berauen hankapean.
Deiadar egin zizuten berriro,
eta zuk zerutik entzun;
sarritan atera zenituen onik
zeure erruki handiaz.
29Zure irakaspenera itzultzeko
dei egin zenien;
haiek, ordea, beren harrokerian
entzungor egin zieten zure aginduei;
bekatu egin zuten
zure erabakien kontra,
betetzen dituenarentzat bizi-iturri.
Bizkarra eman zuten
beren gorbizian,
ez zuten aditu nahi izan
beren burugogorkerian.#aginduak bizi-iturri Lb 18,5+.
30Urte askoz jasan zenituen.
Zure espirituak profeten bidez
egin zien dei;
baina haiek aditu nahi ez,
eta atzerritarren esku utzi zenituen.#atzerritarren esku utzi 2 Erg 17,5-6; 23,31—25,21.
31Baina zeure erruki handiaz
ez zenituen guztiz galdu,
ez zenituen eskutik utzi,
Jainko bihozbera
eta errukiorra baitzara.#ez zenituen eskutik utzi 9,17.
32Zu zara gure Jainkoa,
Jainko handi, bizkor eta ikaragarria,
zeure ituna leialtasunez
mantentzen diguzuna!
Ez gutxietsi orain gure atsekabea,
gure errege eta buruzagiei,
apaiz eta profetei,
gure guraso eta herri osoari,
Asiriako erregeen egunetatik
gaurdaino#9,32 Asiriako erregeen egunetatik gaurdaino: Hau da, Asiriako erregeak Israelgo Samaria hiriburua eta erresuma osoa hondatu zituenetik, K.a. 721ean; beraz, hirurehun urte iraganak dira.
gainera erori zaigun atsekabea.#Jainko handi 1,5.
33Zuk ez duzu errurik
gertatu zaigun guztian,
leial jokatu baituzu;
guk, berriz, oker.#Zuk ez duzu errurik Esd 9,15.
34Gure errege, buruzagi,
apaiz eta gurasoek
ez dute bete zure irakaspena,
ez dituzte aditu aginduak,
ezta eman zenizkien
burubideak ere.
35Ez erregeak izan zituztenean,
ez zuk emaniko ondasun ugarietan,
ezta zuk eskuratu zenizkien
lur zabal eta gizenetan ere
ez zintuzten zerbitzatu,
ez ziren itzuli
beren egintza gaiztoetatik.
36Eta gaur esklabo gaude gu,
esklabo gure gurasoei
zuk emandako lurraldean,
fruitu eta ondasunez gozatzeko
eman zenien lurraldean.
37Lurralde honetako
emaitza aberatsak
atzerriko erregeentzat dira gaur,
geure bekatuengatik nagusi
ezarri dizkiguzun erregeentzat;
geu eta geure abereak
menpean gauzkate beren gogara.
Guztiz atsekabetuak gaude!»

Currently Selected:

NEHEMIAS 9: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in