YouVersion Logo
Search Icon

NEHEMIAS 8

8
1Herri guztia gizon bakar bat bezala bildu zen Ur-ate aurreko plazan. Jaunak Moisesen bitartez Israeli emandako legearen liburua#8,1 legearen liburua: Pentateukoa da, I.Z.ren lehen partea, ia osatua edo osatzeko zorian garai honetarako. ekartzeko esan zioten Esdras lege-maisuari. 2Ekarri zuen, beraz, liburua Esdras apaizak, gizon-emakume eta ezaguera zuten guztien batzarrera. Zazpigarren hileko lehen eguna zen. 3Eta goizetik eguerdiraino Ur-ate aurreko plazan batzar osoari irakurtzen aritu zitzaion. Herria adi-adi zegoen.
4Esdras lege-maisua hartarako egin zuten oholtza gainean zegoen zutik; eskuinean Matitias, Xema, Anaias, Urias, Hilkias eta Maaseias zituen; ezkerrean, aldiz, Pedaias, Mixael, Malkias, Haxum, Haxbadana, Zakarias eta Mexulam. 5Zabaldu zuen Esdrasek liburua herri osoaren aurrean, denak begira zituela; liburua zabaltzearekin batera, herri osoa zutitu egin zen#8,5 5-8ko deskripzioa ez dagokio tenpluko kultuari, sinagogetako liturgi zerbitzuari baizik; tenpluko kultuaren muina sakrifizioak ziren legez, sinagogetako liturgiarena Liburu Santuen irakurketa eta azalpena zen.. 6Gero, Jauna, Jainko handia, goretsi zuen Esdrasek, eta herriak «Amen! Amen!» erantzun zuen, eskuak jasorik; ondoren, makurtu eta lurreraino ahuspeztu ziren Jauna gurtzeko.#herriak Amen erantzun 5,13+. 7Josue, Bani, Xerebias, Jamin, Akub, Xabtai, Hodias, Maaseias, Kelita, Azarias, Jozabad, Hanan eta Pelaias lebitarrek legearen azalpena egin zioten herriari. Bitartean zutik zegoen herria. 8Lebitarrek zehatz eta garbi#8,8 zehatz eta garbi: Honela ere uler daiteke: argi itzuliz; hebreeratik arameerara noski, jendeak egiten zuen hizkuntzara, alegia. irakurtzen zuten Jainkoaren legea, esanahia azalduz, herriak ulertzeko eran.
9Herri osoak negarrari eman zion legearen hitzak entzutean. Orduan, Nehemias gobernariak, Esdras lege-maisuak eta irakasten ari ziren lebitarrek esan zioten herriari: «Gaurko eguna Jaunari, gure Jainkoari, sagaratua dugu. Beraz, ez egon triste, ez egin negarrik».
10Gainera, esan zien: «Zoazte eta jan haragi guria, edan edari bikainak, eta bidali janaria ezer ez dutenei ere, egun hau Jaunari sagaratua baita. Ez atsekabetu, Jaunarengandiko pozak ematen baitizue indar!»
11Lebitarrak ere herria lasaitu nahirik zebiltzan, esanez: «Ixo, gaurko hau egun santua da; ez egon triste!»
12Joan zen, bada, herri osoa jan/edatera, eta zer janik ez zuenari ere banatu zioten; pozaren pozez egin zuten jai, ulertu baitzituzten entzundako hitzak.
Etxola Jaia
13Hurrengo egunean, herri osoko familiaburuak, apaizak eta lebitarrak Esdras lege-maisuaren ondora bildu ziren legeak irakasten duena hobeki aztertzeko. 14Eta Jaunak Moisesen bidez eman zuen legean agindu hau aurkitu zuten: israeldarrek etxoletan bizi behar zutela zazpigarren hileko jaietan,#legean agindu hau Lb 23,33-36.39-43. 15eta Jerusalemen eta beste hiri guztietan hauxe iragarri behar zutela: «Atera mendira eta ekarri handik olibondo, pinu, mirto, palmondo eta orridun zuhaitzen adarrak, etxolak egiteko».
16Orduan, adarrak ekartzera joan eta etxolak egin zituen herriak: batak bere etxe gainean, besteak Jainkoaren etxeko atarietan nahiz Ur-ateko plazan nahiz Efraimen ateko plazan. 17Erbestetik etorritako guztiek egin zituzten etxolak eta horietan jarri ziren bizitzen. Nunen seme Josueren garaietatik ez zuten halako jairik egin israeldarrek! Hango poza guztiena!#ez zuten halako jairik egin Ik. Esd 3,4.
18Lehenbiziko egunetik azkenekora, egunero irakurri zen Jainkoaren lege-liburua. Zazpi egun iraun zuten jaiek, eta zortzigarrenean batzar nagusiaz amaitu ziren, erabakia zegoenez.#batzar nagusiaz amaitu Lb 23,36.

Currently Selected:

NEHEMIAS 8: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy