YouVersion Logo
Search Icon

NEHEMIAS 7

7
Hiria babesteko neurriak
1Harresia burutu zenean eta ate-alderdiak jaso, atezainak, kantariak eta lebitarrak beren eginkizunetan jarri nituen. 2Neure anaia Hanani eta gotorlekuko buruzagi zen Hananias jarri nituen Jerusalemgo buru; izan ere, Hananias hau, besteen aldean, gizon leiala eta jainkozalea zen. 3Agindu hauek eman nizkien: «Eguzkia berotzen hasi baino lehen ez dituzte Jerusalemgo ateak zabalduko; atezainak beren tokietan jarri bitartean#7,3 jarri bitartean: Hebreerazko testua iluna da eta itzulpen bat baino gehiago eman daiteke., atalagak eta morroiloak itxirik egonen dira. Zaintzaile-taldeak egingo dira Jerusalemgo bizilagunekin: batzuk guardia-postuetan eta beste batzuk beren etxe inguruan egongo dira zaintzen».
Herrira itzulitakoen zerrenda
(Esd 2,1-70)
4Jerusalem handia eta zabala zen; bizilagunak, ostera, gutxi; etxe asko#7,4 etxe asko: Zenbaitek familia ulertzen du etxe ordez; horren ondorioa litzateke berehala datorren familien erroldatzearen premia. lur jorik zegoen artean. 5Orduan, Jainkoaren eraginez, handiki, agintari eta gainerako herritarrak bildu nituen erroldatzea egiteko. Eta aurkitu nuen hasieran atzerritik etorritakoen zerrenda#7,5 zerrenda: Esd 2,1-70ean emandakoa bera da, zenbait aldaketa nola izenetan hala kopuruetan gorabehera.; bertan hauxe zegoen idatzirik:
6Babiloniako errege Nabukodonosorrek Babiloniara gatibu eraman zituenetatik zenbait israeldar nor bere herrira, Jerusalemera eta Judara, itzuli ziren erbestealdiaren ondoren.#herria Babiloniara gatibu Esd 5,12+. 7Zorobabel, Josue, Nehemias, Azarias, Raamias, Nahamani, Mardokeo, Bilxan, Misperet, Bigbai, Nehum eta Baana gidari zituztela etorri ziren.
Hona israeldar hauen zerrenda:#Zorobabel eta Josue Esd 2,2+. 8Paroxen ondorengoak 2.172 lagun; 9Xefatiasenak 372; 10Arahenak 652; 11Pahat-Moabenak, hots, Josue eta Joaben ondorengoak, 2.818; 12Elamenak 1.254; 13Zaturenak 845; 14Zakairenak 760; 15Binuirenak 648; 16Bebairenak 628; 17Azgadenak 2.322; 18Adonikamenak 667; 19Bigbairenak 2.067; 20Adinenak 655; 21Aterrenak, hots, Ezekiasen ondorengoak, 98; 22Haxumenak 328; 23Betzairenak 324; 24Harifenak 112; 25Gabaonenak 95; 26Belen eta Netofako gizonak 188; 27Anatotekoak 128; 28Bet-Azmabetekoak 42; 29Kiriat-Jearim, Kefira eta Beerotekoak 743; 30Rama eta Gebakoak 621; 31Mikmasekoak 122; 32Betel eta Aikoak 123; 33Nebokoak 52; 34beste Elam batekoak 1.254; 35Harimgoak 320; 36Jerikokoak 345; 37Lod, Hadid eta Onokoak 721; 38Senaakoak 3.930.
39Apaizak: Jedaiasen ondorengoak, hots, Josueren jatorrikoak, 973; 40Imerrenak 1.052; 41Paxhurrenak 1.247; 42Harimenak 1.017.
43Lebitarrak: Josueren eta Kadmielen ondorengoak, hots, Hodabiasen jatorrikoak, 74.
44Kantariak: Asafen ondorengoak, 148.
45Atezainak: Xalum, Ater, Talmon, Akub, Hatita eta Xobairen ondorengoak, guztira, 138.
46Tenpluko laguntzaileak#7,46 Tenpluko laguntzaileak: Ik. Esd 2,43 oh.: Tziha, Hasufa eta Tabaoten ondorengoak; 47Keros, Sia eta Padonenak; 48Lebana, Hagaba eta Xalmairenak; 49Hanan, Gidel eta Gaharrenak; 50Reaias, Retzin eta Nekodarenak; 51Gazam, Uza eta Paseahenak; 52Besai, Meunim eta Nefixsimenak; 53Bakbuk, Hakufa eta Harhurrenak; 54Batzlit, Mehida eta Harxarenak; 55Barkos, Sisera eta Tamahenak; 56Netziah eta Hatifarenak.
57Salomonen zerbitzarien#7,57 Salomonen zerbitzariak: Ik. Esd 2,55 oh. ondorengoak: Sotai, Soferet eta Peridaren ondorengoak; 58Jaala, Darkon eta Gidelenak; 59Xefatias, Hatil, Pokeret-Hatzebaim eta Amonenak.
60Tenpluko laguntzaileak eta Salomonen zerbitzarien ondorengo guztiak, 392 lagun.
61Tel-Melah, Tel-Harxa, Kerub-Adon eta Imertik itzulitako batzuek beren familiaz eta jatorriz israeldar zirenik ezin izan zuten argitu. 62Delaias, Tobias eta Nekodaren ondorengoak ziren, 642 lagun.
63Zenbait apaiz ere egoera berean zeuden: Hobaias, Hakotz eta Barzilairen ondorengoak ziren. Azken honek Galaadeko Barzilairen alaba batekin ezkondu zelako zeraman izen hori. 64Beren jatorri bila genealogi liburuetan ibili arren, ez zuten aurkitu; horregatik, apaizgotik kanpora bota zituzten. 65Janari sakratuetatik jatea debekatu egin zien gobernariak, harik eta apaiz batek «Urim eta Tumim»#7,65 Urim eta Tumim: Ik. Esd 2,63 oh. epaigailuen bidez haien egoera argitu arte.
66Itzulitako guztiak 42.360 ziren. 67Gainera, 7.337 morroi eta mirabe eta 245 kantari, gizon eta emakume. 68Bazituzten 435 gamelu eta 6.720 asto ere#7,68 Esdrasenean (2,66-67), zaldiak eta mandoak azaltzen dira gainera..
69Familiaburu#7,69 69-72 zatiak ez du Esd 2,68-70arekin halako parekotasunik; ez da erraza desberdintasunaren arrazoia jakitea. batzuek emaitzak ekarri zituzten tenplua eraikitzeko; gobernariak 8 kilo urre, 50 kopa eta 530 apaiz-tunika eman zituen altxortegirako. 70Familiaburuetako batzuek 160ren bat kilo urre eta 1.200en bat kilo zilar eman zituzten altxortegirako. 71Gainerako israeldarrek 160ren bat kilo urre, 1.100en bat kilo zilar eta 67 apaiz-tunika eman zituzten.
72Orduan, apaizak, lebitarrak, atezainak, kantariak, tenpluko laguntzaileak eta atzerritik etorritako israeldar guztiak beren hirietan jarri ziren bizitzen.
Esdras jendaurrean legea irakurtzen
Zazpigarren hilabetea iritsi zenean, israeldarrak jadanik beren hirietan zeuden.#Zazpigarren hilabetea Esd 3,1.

Currently Selected:

NEHEMIAS 7: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy