YouVersion Logo
Search Icon

NEHEMIAS 6

6
Etsaiak oztopoak jartzen berriro
1Sanbalat, Tobias, Gexem arabiarra eta gainerako etsaiek jakin zuten harresia eraikia nuela. Ez zen zulorik gelditzen, nahiz eta artean ate-alderdiak jarri gabe egon.#Sanbalat, Tobias 2,10+.
2Orduan, Sanbalatek eta Gexemek mandatu hau bidali zidaten: «Zatoz Ono haraneko#6,2 Ono harana: Xaron lautadaren ekialdeko ertzean, Loden eta Jafaren artean. Kefirimera gurekin hitz egitera». Niri kalte egiteko asmoa zuten. 3Beraz, mandatariak bidali nizkien erantzun honekin: «Lan handietan nabil eta ez naiteke joan. Zuengana joateagatik bakarrik lanak ez nituzke utzi nahi». 4Lau aldiz mandatu berbera bidali zidaten eta lauretan gauza bera erantzun nien.
5Bosgarrenean, Sanbalatek bere laguntzaile bat bidali zidan gutun ireki batekin. 6Hona zer zioen: «Gexemek#6,6 Gexem: Hebreerazkoak Gaxmu dakar, izen beraren beste idazkera bat. esan didanez, zurrumurru hau zabaldu da herrien artean: zu eta zure herritarrak erregearen aurka jaikitzeko asmotan zabiltzatela, horretarako ari zaretela harresia eraikitzen; gainera, zeu izango zinatekeela horien errege. 7Jerusalemen Judako erregetzat aldarrika zaitzaten profetak ere izendatu omen dituzu. Zurrumurru hauek hel daitezke erregeagana. Zatoz, beraz, horretaz elkarrekin hitz egitera».
8Honela erantzun nion: «Diozun horretan ezertxo ere ez da egia; zeure kabuz sortutako asmakeria besterik ez da». 9Beldurra sartu nahi ziguten, adorea galdu eta lana utziko genuen ustetan.
«Eta orain, Jauna, sendotu nire asmoa!»
10Egun batez, Mehetabelen iloba eta Delaiasen seme zen Xemaiasen etxera joan nintzen, berak etortzerik ez zuela eta. Hark esan zidan:
—Bil gaitezen biok Jainkoaren etxean, tenplu barruan, eta itxi ditzagun ateak, etsaiak zu hiltzera baitatoz; gaur gauean bertan etorriko dira.
11Erantzun nion:
—Ni bezalako batek ez du ihes egiten. Eta naizena izanik, ez naiteke tenplura joan, bizirik ateratzeko#6,11 bizirik ateratzeko: Honela ere itzul daiteke: eta bizirik iraun? Izan ere, Nehemiasek, laikoa izanik, heriotza-zigorra ezarria zuen bekatu larria egingo zuen santutegira sartuz gero (ik. Zen 18,7).; inolaz ere ez!
12Izan ere, konturatu nintzen aholku hori ez zidala Jainkoak eraginik ematen, Tobiasek eta Sanbalatek erosita baizik. 13Beldurra sartu nahi zidaten eta, hark esan bezala jokatuz, bekatua eragin. Horrela, belztu egingo zuten nire izena, eta neu lotsarazi.
14«Gogoan izan, ene Jainko horrek, Tobiasek eta Sanbalatek egin didatena! Gogoan izan Noadias profetesa eta beldurra sartu nahi zidaten beste profetak ere!»#otoitza 3,36+. profeta maltzurrak Jr 23,9-40; Za 13,2-3.
15Harresia, Elul hilaren hogeita bostean#6,15 Elul hilaren hogeita bostean: K.a. 445eko urriaren hasieran (ik. 2,1). bukatu zen, hasi eta berrogeita hamabi egunera. 16Gure etsaiak eta inguruko herriak, hori jakin zutenean, zeharo harriturik gelditu ziren, eta lan hori gure Jainkoaren laguntzaz egina zela aitortu beharra izan zuten.
17Baina, egun haietan ere, Judako handikiek eta Tobiasek gutun asko idatzi zioten elkarri. 18Izan ere, jende asko zegoen Judan Tobiasekin hitzartua: Arahen seme Xekanias juduaren suhia baitzen Tobias eta honen seme Johanan Berekiasen seme Mexulamen alabarekin ezkondua baitzegoen. 19Nire aurrean goraipatu egiten zuten gainera, eta nik esandakoak berari jakinarazten zizkioten. Tobiasek berak gutunak bidaltzen zizkidan, ni izutzeko.

Currently Selected:

NEHEMIAS 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy