Zuk, ordea, zeure erruki handiaz,
ez zenituen basamortuan baztertu,
laino-adarra ez zen
haiengandik aldendu
egunez bidean gidatzeko,
ez eta su-adarra gauez
bidean argi egiteko.
Zeure espiritu ona eman zenien,
ulertzen laguntzeko;
ez zenion ukatu zeure mana
haien ahoari,
ezta ura ere haien eztarriari.
Berrogei urtez mantendu zenituen
basamortuan,
ez zuten izan ezeren faltarik;
ez zitzaizkien jantziak zahartu,
ez oinak handitu.