YouVersion Logo
Search Icon

NEHEMIAS 4

4
Nehemiasek lanean ari direnak armatu
1Baina Jerusalemgo harresia konpontzeko lanak aurrera zihoazela eta zuloak betetzen ari zirela jakin zutenean, Sanbalat, Tobias, arabiarrak, amondarrak eta Axdod aldeko jendea amorru bizian jarri ziren.#Sanbalat eta Tobias 2,10+. 2Eta denek bat egin zuten Jerusalemi eraso eta bertan nahasketa sortzeko. 3Guk otoitz egin genion geure Jainkoari eta haien aurka zaintzaileak jarri genituen gau eta egun. 4Honela kantatzen zuten juduek:
«Zaborrak hain dira ugariak,
besoak ditugu eroriak;
inoiz ere bukatuko ote
geure harresiak?»
5Etsaiek, aldiz, beren artean zioten: «Ezertaz ohar daitezen baino lehen, haien gainera erori eta hil egingo ditugu. Horrela bukatuko ditugu horien lanak!»
6Baina haien artean bizi ziren juduak behin eta berriro etorri zitzaizkigun esatera: «Alde guztietatik gure aurka datoz#4,6 aurka datoz: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoaren esanahia ulergaitza da.».
7Orduan, familia-talde batzuk ezkutuan jarri nituen, harresiaren azpialdean, ezpata, lantza eta uztai-geziekin, harresiek babesik ez zuten toki-guneetan#4,7 harresiek… toki-guneetan: Esaldiaren esanahia iluna da eta itzulpena ez erabat segurua.. 8Guztiari begiratu bat eman ondoren, handiki, agintari eta gainerako herriari esan nien: «Ez izan beldurrik! Oroit zaitezte Jainko handi eta ikaragarriaz; borroka zaitezte zeuen senide, seme-alaba, emazte eta etxekoen alde!»
9Etsaiak ohartu ziren jakinaren gainean geundela. Honela ezereztu egin zituen Jainkoak beraien asmoak, eta gu harresietara itzuli ginen, nor bere lanera. 10Baina, egun hartatik aurrera, nire gizonen erdiak lan egiten zuen bitartean, beste erdia lantzaz, ezkutuz, gezi-uztaiz eta korazaz armaturik egon ohi zen. Buruzagiek judu guztien ardura zuten. 11Bai harresia egiten zutenek eta bai gauzak garraiatzen zituztenek esku batean arma zuten, besteaz lanean ari ziren bitartean. 12Hargin guztiek ezpata gerrian zeramatela egiten zuten lan. Turuta-jotzailea neure ondoan nuen. 13Eta, esan ere, esan nien handiki, agintari eta herriko gainerako jendeari: «Lana handia eta zabala dugulako, harresi gainean sakabanatuta gabiltza, bata bestearengandik urrun. 14Beraz, turuta-hotsa entzuteaz batera, edonon zaudetela ere, bil zaitezte guregana. Gure Jainkoa borrokatuko da gure alde».
15Honela jarraitu genuen lanean egunsentitik izarrak agertu arte, jendearen erdiak lantza eskuan zuela. 16Agindu hau ere eman nien: «Guztiek, beren laguntzaileekin, Jerusalemen igaroko dute gaua. Horrela, gauez guardia egingo dugu eta egunez lanari ekingo». 17Nik neuk eta nire senide laguntzaile eta guardiakoek ere erantzi gabe egiten genuen lo, armak eskura #4,17 eskura: Jatorrizkoak ura dakar, eskura itzuli dugun tokian; bi hitzek antzeko forma dute hebreeraz. genituela.

Currently Selected:

NEHEMIAS 4: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy