YouVersion Logo
Search Icon

NEHEMIAS 3

3
Jerusalemgo harresiak eraikitzen
1Eliaxib apaiz nagusiak eta beronen apaizkideek ekin zioten, beraz, lanari, eta Ardien atea egin zuten. Sagaratu ondoren, ate-alderdiak konpondu zituzten. Gero, Ehunen dorreraino konpondu zuten harresia eta, sagaratu ondoren, Hananeelen dorreraino#3,1 Ardien atea: Hiriaren ipar-ekialdeko ertzean zegoen. Ehunen dorrea eta Hananeelena: Ez ditugu ezagutzen, kap.an aipaturiko beste hainbat toki bezala; ondoren, puntu nabarmenenak bakarrik azalduko ditugu oh.etan. jarraitu zuten.#Hananeelen dorrea 12,39; Jr 31,38; Za 14,10. 2Haien ondoan Jerikoko gizonak ari izan ziren lanean eta hauen aldamenean Imriren seme Zakur. 3Hasenaaren ondorengoek Arrainen atea berregin zuten; zurezko armazoia egin ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zizkioten. 4Hauen ondoren Hakotzen iloba eta Uriasen seme zen Meremotek jardun zuen lanean; harantzago, berriz, Mexezabeelen iloba eta Berekiasen seme zen Mexulamek, eta honen aldamenean Baanaren seme Tzadokek. 5Gero, tekoarrak zetozen; baina hauen arteko handikiek ez zuten lan-arduradunen esanetara jarri nahi izan.
6Jexanako atea, Paxeahen seme Joiadak eta Besodiasen seme Mexulamek berregin zuten; zurezko armazoia egin ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zituzten. 7Horien aldamenean Gabaongo Melatiasek eta Meronoteko Jadonek jardun zuten lanean, Gabaongo eta Mitzpako beste gizon batzuekin batera, Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernariaren kontura#3,7 gobernariaren kontura: Esanahia ez da segurua; gobernariaren egoitzaraino ere itzul daiteke.. 8Harantzago, Harhaias zilarginaren seme Uziel ari izan zen, eta honen ondoan Hananias lurringilea. Hauek, harresi zabaleraino heldu arte egin zuten lan Jerusalemen. 9Hurrengo tartean, Hurren seme eta Jerusalemgo barruti erdiaren buru zen Refaiasek jardun zuen. 10Harantzaxeago, Harumafen seme Jedaiasek bere etxe aurreko zatia konpondu zuen; ondoren, Haxabniasen seme Hatux ari izan zen. 11Beste zati batean, Labeen dorrerainokoan#3,11 Labeen dorrea: Hiriaren ipar-mendebaldeko ertzean zegoen., Harimen seme Melkiasek eta Pahat-Moaben seme Haxubek egin zuten lan. 12Hauen ondoan, Halohexen seme eta Jerusalemen beste barruti erdiaren buru zen Xalumek jardun zuen, bere alabek laguntzen ziotela. 13Hanunek eta Zanoaheko bizilagunek berregin zuten Haraneko atea#3,13 Haraneko atea: Ik. 2,13 oh.; eraiki ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zituzten; gainera, bostehunen bat metrotan konpondu zuten harresia Zabortegiko ateraino. 14Zabortegiko atea Rekaben seme eta Bet-Kerem herrialdeko buru zen Melkiasek eraiki zuen; jaso ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zituen.
15Iturriko atean, Kol-Hozeren seme eta Mitzpa herrialdeko buru zen Xalumek jardun zuen; jaso eta gaina eman ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zizkion; berak konpondu zuen Erregearen lorategi ondoan dagoen Siloeko#3,15 Iturriko atea: Hiriaren hego-ekialdera zegoen. Siloe: Hebreerazkoa izen arrunta ere izan daiteke, ubide esan nahi duelarik. uraskaren ondoko harresi-zatia ere, Daviden hiritik jaisten diren harmailetaraino. 16Harantzago, Azbuken seme eta Bet-Tzurreko barruti erdiaren buru zen Nehemiasek egin zuen lan, Daviden hilobien aurrean, urmaeleraino eta gudarien kuarteleraino. 17Hurrengo zatietan lebitarrek jardun zuten: Baniren seme Rehumek eta, ondoren, Keilako herri-barruti erdiaren buru zen Haxabiasek bere barrutiaren izenean; 18ondoren, Henadaden seme eta Keilako beste herri-barruti erdiaren buru zen Binui aritu zen; 19Josueren seme eta Mitzpako buru zen Ezerrek harresiaren ertzean dagoen armategiko aldapa-aurrealdea#3,19 harresiaren… aurrealdea: Jatorrizko testua iluna da. konpondu zuen. 20Honen aldamenean, Zebairen seme Barukek egin zuen lan, Zokotik Eliaxib apaiz nagusiaren etxeko ateraino. 21Harantzago, Akotzen iloba eta Uriasen seme zen Meremotek, Eliaxiben etxeko atetik etxe beraren ertzerainoko sailean jardun zuen.
22Ondorengo sailetan, ingurutik etorritako apaizak ari izan ziren. 23Benjamin eta Haxubek beren etxe aurreko sailean egin zuten lan, eta Ananiasen iloba eta Maaseiasen seme Azariasek, aldiz, bere etxe ondoan. 24Henadaden seme Binuik Azariasen etxetik Zokorainoko sailean. 25Uzairen seme Palalek, berriz, Zokotik errege-jauregiaren gainaldeko dorreraino, kartzelako patiotik hurbil. Paroxen seme Pedaias 26eta Ofel auzategian bizi ziren tenpluko laguntzaileak ekialderantz aritu ziren, Ur-atearen#3,26 Ofel… laguntzaileak: Testua ez da argia; agian, Ofelgo biztanleei buruzko esaldia parentesi bat besterik ez da; hobeto legoke 27. tx.aren bukaeran. Ur-atea: Errege-jauregikoa zen, eta ez harresikoa; plaza zuen aurrean (ik. 8,1). eta aipaturiko dorrearen aurrean.#Ofel auzategian bizi 11,21. 27Ondorengo sailean Tekoako bizilagunek egin zuten lan, esandako dorre handiaren aurretik Ofelgo harresiraino.
28Zaldien atetik aurrera apaizek egin zuten lan, nork bere etxe aurrean. 29Aurrerago Imerren seme Tzadok aritu zen bere etxe aurrean; honen ondoren, Xekaniasen seme eta Ekialdeko ateko zaintzaile zen Xemaias; 30hurrengo sailean, aldiz, Xelemiasen seme Hananiasek eta Tzalafen seigarren seme Hanunek bere etxebizitzaren aurrean. 31Urrunago, Malkias zilarginak egin zuen lan, tenpluko laguntzaileen eta merkatarien etxeraino, Zaintze-atearen aurretik Zokoko goiko gelaraino. 32Hemendik Ardien ateraino#3,32 Ardien ateraino: Harresiei itzuli osoa egin ondoren, abiapuntura iristen dira berriro (ik. 3,1). zilarginek eta merkatariek jardun zuten.
Etsaiek lanak geldiarazi nahi
33Harresia#3,33 Grekozko antzinako itzulpenak hemen hasten du 4. kap.a. berreraikitzen ari ginela jakin zuenean, Sanbalat haserre bizian jarri zen eta erabat sumindu. Iseka egiten zuen juduen lepotik,#Sanbalat 2,10+. 34eta bere lagunen eta Samariako gudarien aurrean honela zioen: «Zertan ari da jende zirtzil hori? Jarraitzen utzi behar al diegu? Gaur bertan bukatu nahi ote dute eta amaierako sakrifizioak eskaini?#3,34 Jarraitzen… sakrifizioak eskaini?: Testua ez da argia, ezta itzulpena ere segurua. Zabor-pilatik ateratako harri kiskaliei berriro bizia emango ote diete, bada?» 35Ondoan zegoen Tobias amondarrak ere honela zioen: «Egin dezatela! Azeri bat bertara igotzea aski izango da harresia lurrera botatzeko!»
36Orduan, otoitz egin nuen: «Entzun, gure Jainkoa, nola egiten diguten iseka! Eror bedi beraien gainera egiten diguten iraina, gerta bitez lotsagarri erbestean.#egin nuen otoitz 1,5; 5,19; 6,9.14; 13,14.22.29.31. 37Ez barkatu berorien gaiztakeria, ez ahaztu berorien bekatua, harresia eraikitzen dutenei irainka ari baitira».#Ez barkatu Jr 18,23; Sal 79,12.
38Jarraitu genuen, hala ere, harresia eraikitzen, eta harresi osoa erdiraino konponduta gelditu zen. Herriak gogo beroa agertu zuen lanerako.

Currently Selected:

NEHEMIAS 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy