YouVersion Logo
Search Icon

ESDRAS 5

5
Jainkoaren etxea eraikitzen
1Aldi hartan, bi profeta, Ageo eta Idoren seme#5,1 Idoren seme: Za 1,1en arabera, Idoren biloba zen Zakarias profeta. Zakarias, Juda eta Jerusalemgo juduei hitz egiten hasi ziren, beren Jaun Israelgo Jainkoaren izenean.#Ageo eta Zakariasen mezua Ag 1,14—2,9; Za 4,9. Ik. 6,14. 2Orduan, Xealtielen seme Zorobabel eta Jotzadaken seme Josue Jainkoaren etxea eraikitzen hasi ziren Jerusalemen, Jainkoaren profetek, adore emanez, laguntzen zietela.#Zorobabel eta Josue 2,2+.
3Baina berehala etorri zitzaizkien Tatenai, Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernaria, Xetar-Boznai eta hauen funtzionario-lagunak, esatera: «Nork eman dizue etxe hau eraikitzeko eta horma horiek#5,3 horma horiek: Hitzaren esanahia ez da segurua; horma indartzeko zurajea izan daiteke. jasotzeko baimena? 4Etxegintzan ari direnen izenak eman behar dizkiguzue».
5Baina Jauna erne zegoen juduen arduradunak zaintzeko eta ez zizkieten lanak geldiarazi, harik eta Dariogana txostena bidali eta honen erantzuna jaso arte.
Dariori gutuna juduak salatuz
6Hona hemen Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernari Tatenaik, Xetar-Boznaik eta hauen funtzionario-lagunek Dario erregeari bidali zioten gutuna. 7Honela zioen:
«Dario erregeari, bakea!
8«Jakin beza erregeak Judako eskualdera joan garela, eta han Jainko handiaren etxea harlanduz eraikitzen eta hormak zurez estaltzen ikusi ditugula. Arreta handiz dihardute lanean eta asko ari dira aurreratzen. 9Galdetu diegu arduradunei ea nork eman dien etxea eraiki eta hormak jasotzeko baimena. 10Gainera, beren izenak eskatu dizkiegu, buru dituztenenak idatziz hartu eta zuri jakinarazteko. 11Eta hona zer erantzun diguten: “Zeru-lurren Jainkoaren zerbitzari gara, eta haren etxea ari gara jasotzen. Duela urte asko Israelgo errege handi batek eraiki eta bukatu zuen etxea; 12baina gure gurasoek zeruetako Jainkoa haserrarazi zutelako, Babiloniako errege Nabukodonosor kaldearraren esku utzi zituen; etxe hau hondatu eta gatibu eraman zuen herria Babiloniara.#herria Babiloniara gatibu 2 Erg 25,8-21. 13Babiloniako errege Zirok, ordea, bere erregealdiaren lehen urtean, Jainkoaren etxea berriro eraikitzeko agindu zuen. 14Horrez gainera, itzuli egin zituen urre eta zilarrezko ontziak, Nabukodonosorrek Jerusalemgo tenplutik kendu eta Babiloniako jauretxera eramandakoak; Babiloniako jauretxetik atera eta gobernari izendatu zuen Xexbatzar zeritzon gizon bati eman zizkion.#Nabukodonosorrek eramandako ontziak Dn 5,2.23. Xexbatzar 1,8. 15Ontzi haiek hartu eta Jerusalemgo tenplura eramateko esan zion eta Jainkoaren etxea lehengo toki berean eraikitzeko. 16Orduan, Xexbatzar Jerusalemera etorri zen eta Jainkoaren etxearen oinarriak jarri zituen. Harrezkero, etxea eraikitzen ari gara, eta oraindik ez dugu bukatu”. 17Orain, bada, erregeak ongi baderitzo, azter bezate Babiloniako errege-artxiboan, Jerusalemen Jainkoaren etxe hau eraikitzeko agindua Zirok eman zuen ala ez; eta eman guri erregeak erabakiaren berri».

Currently Selected:

ESDRAS 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy