YouVersion Logo
Search Icon

ESDRAS 6

6
Dario erregearen erantzuna
1Orduan, Dario erregeak, Babiloniako errege-artxiboan aztertzeko agindu zuen. 2Mediako eskualdean dagoen Ekbatana hiri gotorrean agiri bat aurkitu zuten, eta bertan txosten hau zegoen idatzia:
3«Bere erregealdiaren lehen urtean, Ziro erregeak agindu hau eman du Jerusalemgo Jainkoaren etxeari buruz: eraiki bedi berriro Jerusalemen Jainkoaren etxea, opariak eskaintzen diren eta lehengo zimentarrien toki berean; hogeita zazpi metro izango da gora eta beste horrenbeste zabal#6,3 Testua aldatua iritsi zaigu: luzera falta da eta emandako neurriak ez dira sinesgarriak; Salomonen tenpluaren neurriei dagokienez, ik. 1 Erg 6,2..#Ziroren agindua 1,1+. 4Hiru ilara izango ditu harlanduzkoak, eta bat zurezkoa. Gastuak, berriz, errege-altxortegiaren gain joango dira. 5Gainera, Jerusalemera itzuliko dituzte eta beren tokian, Jainkoaren etxean, ipiniko Nabukodonosorrek Jerusalemgo tenplutik kendu eta Babiloniara eraman zituen Jainkoaren etxeko urre eta zilarrezko ontziak».
Honela, bada, Dario erregeak agindu hau eman zuen:
6«Tatenai, Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernari, Xetar-Boznai eta funtzionario-lagunok! Ez sartu arazo horretan. 7Utzi Jainkoaren etxe horretako lanak egiten; eraiki dezatela etxea juduen gobernariak eta arduradunek lehengo toki berean. 8Hona nola jokatu behar duzuen Jainkoaren etxea eraikitzen ari diren arduradunekin: gizon horien gastuak Eufrates ibaiaren mendebaldeko eskualdean bildutako erregearen zerga-dirutik ordainduko dira zehatz-mehatz eta etengabe. 9Egunero, huts egin gabe, emango zaie zeruetako Jainkoari erre-opariak eskaintzeko behar duten guztia, Jerusalemgo apaizek esanari jarraituz: zezen gazteak, ahariak eta bildotsak; baita garia, gatza, ardoa eta olioa ere. 10Horrela, opari atsegingarriak eskaini ahal izango dizkiote zeruetako Jainkoari, eta erregearen eta honen semeen osasunerako otoitz egingo dute.#erregearen osasunerako otoitz Jr 29,7; 1 M 7,33; Ba 1,11. Ik. 1 Tm 2,2. 11Beste hau ere agintzen dut: norbait nire agindu honetatik aldentzen bada, beraren etxetik habe bat kendu, zorroztu eta sar dezatela bertan, beraren etxea zabor-pila bihurtuz.#etxea zabor-pila 2 Erg 10,27; Dn 2,5. 12Nire erabakiak gutxietsiz, Jerusalemgo Jainkoaren etxea hondatzeko eskua luzatzen duen edozein errege edo herri eraitsi dezala bertan bizi den Jainkoak. Neuk, Dariok, ematen dut agindu hau; bete bedi zehatz-mehatz».
13Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernari Tatenaik, Xetar-Boznaik eta berauen funtzionario-lagunek zehatz-mehatz bete zuten Dario erregeak agindua.
Tenpluaren sagarapena
14Juduen arduradunek etxegintza-lanak ongi zeramatzaten aurrera, Ageo profetaren eta Idoren seme Zakariasen hitzak adoreturik; eraiki zuten azkenik etxea, Israelgo Jainkoaren eta Pertsiako Ziro, Dario eta Artaxerxes erregeen aginduen arabera. 15Etxea Adar hilaren hogeita hiruan bukatu zuten, Darioren erregealdiko seigarren urtean#6,15 Darioren erregealdiko seigarren urtea: K.a. 515. urtea; aurreko tx.ean aipaturiko Artaxerxes (465-423) tenplua eraiki eta askoz geroago izan zen errege; agian, hiriaren harresiak konpondu zirenean esku hartu zuelako aipatzen da (ik. Ne 3,9-31).. 16Israeldarrek, apaizek, lebitarrek eta erbestetik etorritako beste guztiek pozik ospatu zuten Jainkoaren etxearen sagarapen-jaia.#sagarapen-jaia 1 Erg 8,62-66; 2 Kro 7,5. 17Jaietan ehun zezen eskaini zituzten, berrehun ahari, laurehun bildots eta hamabi aker, Israelgo leinu bakoitzeko bat, Israel osoaren bekatuen barkamena eskatuz. 18Apaizak beren mailetan eta lebitarrak beren taldeetan jarri zituzten, Jerusalemgo Jainkoaren zerbitzurako, Moisesen liburuan idatzia dagoen bezala.#Apaizen eta lebitarren taldeak antolatu Ir 29; Lb 8; Zen 3; 8; 1 Kro 23—24.
Juduak Pazko-jaia ospatu
19Erbestetik etorriek lehen hilaren hamalauan ospatu zuten Pazkoa.#Pazkoa Ir 12,1-20; 2 Erg 23,21-23. Ik. Mt 26,17-19. 20Apaizek eta lebitarrek, guztiek batera, garbikuntza-ohikuneak beteak zituzten; beraz, garbi zeuden denak. Horrela, erbestetik etorritako guztientzat, beren ahaide apaizentzat eta berentzat hil ahal izan zituzten Pazko-bildotsak. 21Erbestealditik etorritako israeldar guztiek jan zuten Pazko-afaria; baita, bertako jentilekiko harremanak hautsiz, Israelen Jainkoa gurtzeko elkartu zitzaizkienek ere. 22Hurrengo zazpi egunetan pozik ospatu zuten Legamia gabeko Ogien Jaia. Poz-pozik zeuden Jaunak Asiriako erregea#6,22 Asiriako erregea: Asiriak Mesopotamia adierazten du hemen, Pertsiako errege baitzen Dario. beraien alde jarri eta beraiek Israelgo Jainkoaren etxean lan egiteko kemenez bete zituelako.

Currently Selected:

ESDRAS 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy