YouVersion Logo
Search Icon

ESDRAS 4

4
Juduen etsaiak tenplua eraikitzearen aurka
1Jakin zuten judatarren eta benjamindarren etsaiek erbestealditik etorriak Israelen Jainko Jaunari tenplua eraikitzen ari zitzaizkiola. 2Orduan, Zorobabel eta familiaburuengana hurbildurik, esan zieten:
—Zuekin lan egin nahi genuke; geuk ere zuen Jainkoa gurtzen baitugu eta berari eskaintzen dizkiogu opariak, Asiriako errege Asarhadonek hona ekarri gintuenez geroztik#4,2 Hemen mintzo diren etsaiak asiriar erregeek Palestinara erbesteratutako nazio paganoetako jendea dira; Asarhadon (K.a. 681-669) izan zen errege horietako bat. Atzerritar horien erlijio-egoerari buruz, ik. 2 Erg 17,24-41..
3Baina Zorobabel, Josue eta Israelgo beste familiaburuek erantzun zieten:
—Ezinezkoa da zuek eta gu elkarrekin gure Jainkoarentzat etxea eraikitzen aritzea. Geuk bakarrik behar diogu egin tenplua Jaunari, Israelen Jainkoari, Pertsiako errege Zirok agindu bezala.#Zorobabel eta Josue 2,2+. Ziroren agindua 1,1+.
4Orduan, bertako jendea juduei adorea kentzen eta beldurra ematen hasi zitzaien, lana utz zezaten.#lanak uztearen arrazoia Ik. Ag 1,2-9. 5Juduen asmoak desegiteko, errege-kontseilariak erosi egin zituzten. Honela jardun zuten Pertsiako errege Ziroren garai guztian, Darioren erregealdia arte#4,5 Darioren erregealdia arte: Hemen bukatzen den kontakizunak 4,24an jarraitzen du; tarteko atala (4,6-23) geroagoko gertakizunei buruz ari da. Dario I.a 522tik 486ra izan zen errege..
Juduak Artaxerxesen aurrean salatuak
6Xerxesen#4,6 Xerxes: K.a. 486tik 465era izan zen errege; Artaxerxes (7. tx.), berriz, 465etik 423ra. erregealdiaren hasieran, salaketa bat idatzi zuten erbestealditik itzulitakoen etsaiek, Judako eta Jerusalemgo bizilagunen aurka. 7Geroago, Artaxerxesen garaian, Bixlam, Mitridates, Tabeel eta beste funtzionarioek Pertsiako errege Artaxerxesi idatzi zioten; gutuna arameera-idazkeraz eta -hizkeraz idatzia zegoen.
8Rehum#4,8 Rehum: 4,8—6,18 atala arameeraz idatzia dago; arameera Pertsiar inperioko hizkuntza ofiziala zen. gobernariak eta Ximxai idazkariak Artaxerxes erregeari gutun bat idatzi zioten Jerusalemi buruz. Honoko hauek izenpetu zuten: 9Rehum gobernariak, Ximxai idazkariak eta beste lagunek; epaileek, ordezkariek, pertsiar funtzionarioek; Ur, Babilonia eta Susako elamdarrek, 10eta Asurbanipal handi eta ospetsuak erbesteratu eta Samariako hirietan eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeetan#4,10 Asurbanipal: Asnapar dio jatorrizkoak; segur aski, Asiriako errege Asurbanipalen (K.a. 668-626) beste deitura bat. Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeak: Eufratesen mendebaldeko pertsiar probintziak Siria eta Palestina hartzen zituen bere baitan. bizitzen jarri zituen beste herrietakoek.
11Hona bidali zuten gutunaren kopia:
«Artaxerxes erregeari, bere zerbitzariok, Eufrates ibaiaren mendebaldeko biztanleok#4,11 Tx. honen bukaeran, etab. laburduraren pareko hitz bat dator..
12«Jakin beza erregeak, Mesopotamiatik Jerusalemera etorritako juduak hiri menderagaitz eta gaizto hau berriro eraikitzen ari direla; zimentarriak konpondu dituzte, harresiak jasotzeko asmoz. 13Jakin beza, bada, erregeak, hiria berriro eraiki eta harresiak jasotzen badituzte, juduek ez dutela zergarik, ez petxarik, ez bidesaririk ordainduko eta, azkenean, erregeen kalterako izango dela. 14Beraz, hainbeste mesede zor diogunez gero#4,14 hainbeste mesede zor: Mendetasuna adierazten duen esakune honi jauregiko gatza jan delako irudia dagokio jatorrizko testuan; gatzaren eta itunaren arteko erlazioari buruz, ik. Lb 2,13 eta oh., ez zaigu bidezkoa iruditzen erregeari egiten zaion iraina; horregatik bidaltzen dizkiogu erregeari argibide hauek, 15berorren gurasoen agiri-liburuetan azter ditzan. Hor ikusiko du, hiri hau beti menderagaitza izan dela, erregearentzat eta eskualdearentzat kaltegarria, eta bertan antzinatik matxinadak gertatu izan direla. Horrexegatik suntsitu zuten lehen ere. 16Hauxe jakinarazten diogu, beraz, erregeari: juduek hiria berriro eraiki eta harresiak jasotzen badituzte, laster galduko dituela erregeak Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeak».
17Erregeak honela erantzun zien:
«Rehum gobernariari, Ximxai idazkariari eta Samarian eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeetan bizi diren beste lagunei, bakea!
18«Irakurri didate argi eta garbi#4,18 argi eta garbi: Honela ere itzul daiteke: zehatz itzulirik. zuek bidali didazuen gutuna. 19Eta nire aginduz aztertu ondoren, hiri hori antzinatik erregeen aurka jaiki eta bertan matxinadak eta erreboltak gertatu izan direla agertu da.#Jerusalem erregeen aurka jaiki 2 Erg 18,7; 24,1.20. 20Behinola, errege ahaltsuak izan ziren Jerusalemen eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurralde guztia menderatu zuten; zergak, petxak eta bidesaria beraiei ordaintzen zitzaizkien. 21Emazue, bada, lan hori geldiarazteko agindua; ez dezatela eraiki hiria, beste agindurik ematen ez dudan bitartean. 22Ez gero arduragabe jokatu arazo honetan, erregearen kaltetan egoera okerrago ez dadin».
23Artaxerxes erregearen gutuna Rehum gobernariaren, Ximxai idazkariaren eta hauen lagun funtzionarioen aurrean irakurri zenean, berehala joan ziren Jerusalemera, eta indarrez eta gogorrean geldiarazi zituzten juduen lanak. 24Orduan, Jaunaren etxea eraikitzeko lanak utzi egin behar izan zituzten, eta geldi egon ziren Pertsiako errege Darioren erregealdiko bigarren urtea arte#4,24 Berriro, 4,6an utzitako kontakizunari heltzen zaio; izan ere, tarteko pasartea ez dagokio tenpluaren berreraikuntzari, hiriaren eta beronen harresien berritzeari baizik. Darioren erregealdiko bigarren urtea: K.a. 520. urtea..

Currently Selected:

ESDRAS 4: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy