YouVersion Logo
Search Icon

ESDRAS 3

3
Jerusalemen kultua berriro hasi
1Zazpigarren hila#3,1 Zazpigarren hila: Iraila/urria, Jerusalemen jai garrantzitsuak ospatzen zireneko hila (ik. Lb 23,23-43). iritsi zenean, israeldarrak jadanik beren hirietan zeudelarik, herri guztia gizon bakar bat bezala bildu zen Jerusalemen.#Zazpigarren hileko biltzarra Ne 7,72—8,11. 2Orduan, Jotzadaken seme Josuek, bere ahaide apaizekin, eta Xealtielen seme Zorobabelek, bere ahaideekin, Israelgo Jainkoaren aldarea eraiki zuten, erre-opariak eskain zitezen, Jainkoaren gizon Moisesen legean idatzia dagoenez.#Josue eta Zorobabel 2,2+. Moisesen legean idatzia 2 Kro 23,18. 3Bertako jendearen#3,3 Bertako jendea: H.h, Lurraldeko herria. Esamoldeak, erbestealdikoan Palestinan gelditutako jendea adierazten du, juduak izan nahiz bestelakoak; bertako jende hau errezeloz beterik zegoen Babiloniatik etorri berri zirenen aurrean. Dena den, esaldi osoaren esanahia iluna da, ez baita garbi ikusten zergatik ziren beldur erbestetik herriratuak. beldur baziren ere, lehengo zimentarrien gainean eraiki zuten eta erre-opariak eskaini zizkioten Jaunari goiz eta arratsalde.#goiz eta arratsalde Ir 29,38+. 4Gero, Etxola Jaiak ospatu zituzten agindua dagoenez: egunean eguneko erre-opariak eskaini zituzten.#Etxola Jaia Ir 23,16; Lb 23,33+; Dt 16,13. agindua dagoenez Zen 29,12-38. 5Orduz geroztik, erre-opariak eskaintzen jarraitu zuten: egunerokoak, ilberrietakoak, Jaunari sagaraturiko egunetakoak eta nork bere borondatez eskainitakoak. 6Zazpigarren hilaren lehen egunean hasi ziren Jaunari erre-opariak eskaintzen, Jaunaren tenpluaren oinarriak oraindik ere jarri gabe egon arren.
7Lanerako harginak eta arotzak hartu zituzten; baita sidondarrak eta tiroarrak ere, jan-edari eta olioaren truke, Libanotik Jafara itsasoz zedro-zura ekar zezaten. Pertsiako errege Ziroren baimenarekin egin zuten hori guztia.#tenplua berreraikitzeko prestakuntzak 1 Erg 5,16-25; 1 Kro 22,2-6. 8Jerusalemera, Jainkoaren etxera, itzuli ondoko bigarren urteko bigarren hilean ekin zioten lanari Xealtielen seme Zorobabelek eta Jotzadaken seme Josuek, beren apaiz-ahaideekin, lebitarrekin eta gatibualditik Jerusalemera etorriekin; Jaunaren etxeko lanen arduradun hogei urtez gorako lebitarrak jarri zituzten. 9Josue, beronen seme eta ahaide Kadmiel, Binui eta Hodabiasek#3,9 Binui eta Hodabias: 2,40aren arabera zuzendua; hebreerazkoak haren semeak, Judaren semeak dio. elkarrekin zuzentzen zituzten Jaunaren etxeko lanak; orobat Henadaden seme eta ahaide lebitarrek ere.
10Etxegileek Jaunaren tenpluko zimentarriak jarri zituztenean, han aurkeztu ziren apaizak beren jantzi eta turutekin, eta Asafen ondorengo lebitarrak txilinekin, Jauna gorestera, Israelgo errege Davidek agindu bezala. 11Jaunari gorespenak eta eskerrak ematerakoan, honela erantzuten zioten elkarri: «Ona baita, haren maitasuna Israelentzat betikoa!» Eta herri osoak pozez oihuka eta irrintzika goresten zuen Jauna, honen etxearen zimentarriak jartzen ari zirelako.#Ona baita Sal 106,1+; 136; 1 Kro 16,34; 2 Kro 5,13; 7,3.
12Lehengo etxea ezagutu zuten apaiz, lebitar eta familiaburu zaharrenetako askok zotinka ziharduen negarrez, beren begi aurrean tenplu berriaren zimentarriak jartzen ari ziren bitartean; beste asko, berriz, oihuka eta irrintzika ari ziren, pozaren pozez.#Lehengo etxea ezagutu zutenek Ag 2,3. 13Inor ere ez zen gauza poz-oihuak eta negar-hotsa bereizteko; urrutitik ere entzuterainokoa baitzen jendearen zarata-hotsa.

Currently Selected:

ESDRAS 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy