YouVersion Logo
Search Icon

ESDRAS 2

2
Herrira itzulitakoen zerrenda
(Ne 7,4-73)
1Babiloniako errege Nabukodonosorrek Babiloniara gatibu eramandako judu asko Jerusalemera eta Judako beste herrietara, nor bere herrira, itzuli zen. 2Zorobabel, Josue, Nehemias, Seraias, Reelaias, Mardokeo, Bilxan, Mispar, Bigbai, Rehum eta Baana zituzten gidari#2,2 Gidarien zerrenda bera Ne 7,7an dator; hala ere, izenak ez datoz beti bat, eta Nehemiasenean hamabigarren bat —Nahamani izenekoa— azaltzen da..
Hona israeldar hauen zerrenda:#Zorobabel eta Josue 3,2.8; 5,2; Ne 7,7; 12,1; Ag 1,1. 3Paroxen ondorengoak 2.172 lagun; 4Xefatiasenak 372; 5Arahenak 775; 6Pahat-Moabenak, hots, Josue eta Joaben ondorengoak, 2.812; 7Elamenak 1.254; 8Zaturenak 945; 9Zakairenak 760; 10Banirenak 642; 11Bebairenak 623; 12Azgadenak 1.222; 13Adonikamenak 666; 14Bigbairenak 2.056; 15Adinenak 454; 16Aterrenak, hots, Ezekiasen ondorengoak, 98; 17Betzairenak 323; 18Jorarenak 112; 19Haxumenak 223; 20Gibarrenak 95; 21Belengo gizonak 123; 22Netofakoak 56; 23Anatotekoak 128; 24Azmabetekoak 42; 25Kiriat-Arim, Kefira eta Beerotekoak 743; 26Rama eta Gebakoak 621; 27Mikmasekoak, 122; 28Betel eta Aikoak 223; 29Nebokoak 52; 30Magbixekoak 156; 31beste Elam batekoak 1.254; 32Harimgoak 320; 33Lod, Hadid eta Onokoak 725; 34Jerikokoak 345; 35Senaakoak 3.630.
36Apaizak: Jedaiasen ondorengoak, hots, Josueren jatorrikoak, 973; 37Imerrenak 1.052; 38Paxhurrenak 1.247; 39Harimenak 1.017.
40Lebitarrak: Josueren eta Kadmielen ondorengoak, hots, Hodabiasen jatorrikoak, 74.
41Kantariak: Asafen ondorengoak, 128.
42Atezainak: Xalum, Ater, Talmon, Akub, Hatita eta Xobairen ondorengoak, guztira, 139.
43Tenpluko laguntzaileak#2,43 Tenpluko laguntzaileak: H.h., Emanak; atzerritarren ondorengoak ziren, lebitarren menpean tenpluan bigarren mailako zerbitzuak betetzen zituztenak (ik. Jos 9,27).: Tziha, Hasufa eta Tabaoten ondorengoak; 44Keros, Siaha eta Padonenak; 45Lebana, Hagaba eta Akubenak; 46Hagab, Salmai eta Hananenak; 47Gidel, Gahar eta Reaiasenak; 48Retzin, Nekoda eta Gazamenak; 49Uza, Paseah eta Besairenak; 50Asna, Meunim eta Nefusimenak; 51Bakbuk, Hakufa eta Harhurrenak; 52Batzlut, Mehida eta Harxarenak; 53Barkos, Sisera eta Tamahenak; 54Netziah eta Hatifarenak.
55Salomonen zerbitzarien#2,55 Salomonen zerbitzariak: Bigarren mailako eginkizunak zituzten tenpluan; agian, Salomonek tenplua eraikitzen enplegatu zituen kanaandarren ondorengoak ziren (ik. 1 Erg 9,20-21; 2 Kro 8,7-8). ondorengoak: Sotai, Hasoferet eta Perudaren ondorengoak; 56Jaala, Darkon eta Gidelenak; 57Xefatias, Hatil, Pokeret-Hatzebaim eta Amirenak.
58Tenpluko laguntzaileak eta Salomonen zerbitzarien ondorengo guztiak, 392 lagun.
59Tel-Melah, Tel-Harxa, Kerub-Adam eta Imertik itzulitako batzuek beren familiaz eta jatorriz israeldar zirenik ezin izan zuten argitu. 60Delaias, Tobias eta Nekodaren ondorengoak ziren, 652 lagun. 61Zenbait apaiz ere egoera berean zeuden: Hobaias, Hakotz eta Barzilairen ondorengoak ziren. Azken honek, Galaadeko Barzilairen alaba batekin ezkondu zelako zeraman izen hori.#Galaadeko Barzilai 2 Sm 17,27-29; 19,32-33; 1 Erg 2,7. 62Beren jatorri bila genealogi liburuetan ibili arren, ez zuten aurkitu; horregatik, apaizgotik kanpora bota zituzten. 63Janari sakratuetatik jatea debekatu egin zien gobernariak, harik eta apaiz batek «Urim eta Tumim»#2,63 Urim eta Tumim: Ik. Ir 28,30 oh.; Daviden garaiaz geroztik, hemen aipatzen dira lehen aldiz Jaunaren nahia ezagutzeko antzinatik erabili ohi ziren tresna hauek. epaigailuen bidez haien egoera argitu arte.
64Itzulitako guztiak 42.360#2,64 42.360: Zerrendako kopurua 29.818 lagunekoa da; ez dakigu desegokitasun hori nondik datorren. ziren. 65Gainera, 7.337 morroi eta mirabe eta 200 kantari, gizon eta emakume. 66Bazituzten 736 zaldi, 245 mando, 67435 gamelu eta 6.720 asto ere.
68Jerusalemera, Jaunaren etxea egon zen tokira heldu zirenean, familiaburu batzuek borondatezko opariak egin zituzten, berriro Jaunaren etxea toki berean eraikitzeko. 69Bakoitzak ahal zuena eman zuen etxegintza-lanetarako; guztira 488ren bat kilo urre, 2.500en bat kilo zilar#2,69 488ren bat kilo urre, 2.500en bat kilo zilar: Hebreerazko testuan multzo hauen baliokideak 61.000 drakma eta 5.000 mina dira. eta 100 apaiz-tunika.
70Apaizak, lebitarrak, kantariak, atezainak, tenpluko laguntzaileak eta gainerako herritarrak beren hirietan jarri ziren bizitzen. Horrela, israeldar guztiak jatorrizko hirietara itzuli ziren.

Currently Selected:

ESDRAS 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in