KOHELET 8
8
Jakintsuaz
1Nor jakintsua adinakoa?
Nork daki gauzen zergatia argitzen?
Jakinduriak argitzen dio
gizakiari aurpegia,
eta bekozkoa aldatzen.
2Bete itzazu erregearen esanak,
hala egin baitzenion zin
Jainkoaren aurrean.#Bete erregearen esanak Erm 13,1.
3Ez arbuiatu erregearen nagusigoa#8,3 Ez arbuiatu erregearen nagusigoa: H.h., Ez alde egin azkar erregearen aurretik. Testu iluna da; honela ere itzul daiteke: Lehia zaitez erregearen esanak betetzera.,
eta ez jardun gaiztakerian,
nahi duen guztia
egiten baitu erregeak.
4Honen esana, izan ere,
ahalmen handikoa;
nork galdetu hari zertan ari den?
5Agindua bete dezanak
ez du inolako txarrik izanen;
jakintsuak badaki noiz eta zer egin.#Agindua bete 12,13; Es 19,16.
6Arazo guztientzat daude
aldi eta era bereziak;
gizakiarentzat, berriz, atsekabe ugari.
7Izan ere, inork ezin jakin
zer gertatuko den.
Adieraz ote diezaioke norbaitek?#inork ez daki 3,11+.
8Gizon-emakumeak ezin izan
beren bizi-arnasaren jabe#8,8 ezin izan… jabe: H.h., haizea menderatu. Eskuizkribu batzuek ezta lotu ere eransten dute.;
ezin egin ihes heriotza-egunari,
ezin alde egin borrokaldi honetatik.
Gaiztakeriak ez du salbatuko
gaiztoa.#ez bizi-arnasaren jabe Jkd 2,1.
9Hauen guztien berri izan dut,
eguzkipean egin ohi diren
lan guztiak
aztertzen saiatu naizenean,
kalte eginez, gizakiak gizakia
menderatzen duenean.
Zuzenaren eta gaiztoaren saria
10Era berean, ikusia dut
nola lurperatu dituzten gaiztoak;
toki santutik urruti bizi izan ziren;
hala ere, hirian ahaztu egin zuten
haien jokabidea#8,10 toki santutik… haien jokabidea: Testu iluna. Honela ere itzul daiteke: Hauek izanak ziren maiz toki santuan (tenpluan); hirian (Jerusalemen) ahaztu egin zitzaien haien jokaera..
Hau ere zentzugabekeria!
11Izan ere,
gaiztakeriaren aurkako epaia
berehala betetzen ez delako,
makurkeria egiteko gogoz
bete ohi da
gizon-emakumeen bihotza.
12Hamaika gaiztakeria egin ohi du
bekatariak!
Baina luzaz bizi da.
Hala ere, badakit:
«Jainkoari begirune eta lotsa
diotenei ongi doakie.#Jainkoari begirune Es 10,27+. luzaz bizi Sal 73.
13Gaiztoak ez du onik izango
eta ez du bere bizia luzatuko
itzal bat adina,
ez baitio begirunerik Jainkoari».
14Lurrean, ordea,
beste zentzugabekeria hau
gertatu ohi da:
zenbait gizaki zuzenek
gaizkileei dagokien zoria dute,
eta zenbait gizaki gaiztok
ongileei dagokiena.
Nire ustez, hau
guztiz zentzugabekoa da.#zuzenak eta gaiztoak 7,15+.
15Gora, bada, alaitasuna!
Ez baitu gizakiak
eguzkipean beste onik,
jan, edan eta gozatzea baizik.
Horixe bakarrik atera dezake
bere eginahaletik,
Jainkoak mundu honetan bizitzeko
eman dizkion egunetan.#gozatzea 2,24+.
Inork ulertzen ez Jainkoak egina
16Gogotik saiatu naiz jakintsu izaten
eta lurrean egin ohi diren jarduerak
ulertzen.
Gau eta egun, begirik bildu gabe,
ari izaten dira gizon-emakumeak.
17Baina, ikusi dudanez,
Jainkoak eguzkipean ari dituen
egintza guztietarik bat ere
ezin dute gizon-emakumeek
garbi ulertu.
Zenbat eta gehiago saiatu
egintza horien arrazoi bila,
hainbat eta nekezago
aurkituko dute.
Jakintsuak berak,
badakiela esanik ere, ez du ulertzen.#Jainkoaren egintzak ulertu 3,11+.
Currently Selected:
KOHELET 8: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso