KOHELET 9
9
Gizon-emakumeen zoria
1Hauek guztiak hausnartu ditut
neure baitan,
eta ohartu naiz
Jainkoaren eskuetan direla
bai zuzenak, bai jakintsuak,
baita berauen egintzak ere.
Maitasunaz eta gorrotoaz
ez daki deus ere gizakiak.#Jainkoaren eskuetan Dt 33,3; Sal 16,1; Jkd 3,1; 7,16.
2Zori bera dute denek:
zuzenek zein makurrek,
garbiek zein likitsek;
opariak eskaintzen dituenak
bezalakoa
eskaintzen ez dituenak ere;
zintzoak bezalakoa bekatariak;
zin dagienak bezalakoa
zin egiteko beldur denak ere.#zuzenak zein makurrak 7,15+.
3Hauxe duzu,
eguzkipean direnen artean txarrena:
ororentzat zori berbera.
Horregatik,
gaiztakeriaz eta zorakeriaz
betea dago
gizon-emakumeen bihotza,
bizi diren bitartean;
eta, azkenean, hildakoen artera!
4Batek, bizirik dagoen bitartean,
baduke itxaropen:
hobe zakur bizia, lehoi hila baino.#zakurra Sal 22,17; Es 26,11; Mt 7,6; Lk 16,21.
5Badakite biziek hil beharra dutela;
hilek, ordea, ez dakite ezer,
ez dute aurrerantzean saririk,
galdua da haien oroitzapena.
6Bukatu ziren jadanik haientzat
amodioa, gorrotoa eta grinak.
Ez dute aurrerakoan esku-hartzerik
mundu honetan
egiten diren lanetan.
7Ea bada! Jan bozkarioz zeure ogia,
edan alai zeure ardoa,
atsegin baititu jadanik Jainkoak
zure egintzak.#bizitzaz gozatu 2,24+.
8Eraman beti jantzi zuriak soinean,
ez egon zeure burua lurrindu gabe.
9Goza bizitzaz
maite duzun emaztekiarekin,
Jainkoak eguzkipean bizitzeko
eman dizkizun egun hutsal orotan;
horixe baituzu zeure bizitzaren
eta eguzkipean dagizun
lanaren saria.#maite duzun emaztekia Es 5,18.
10Egin dezakezun guztia egizu gogoz,
ez baita lanik, ez gogoetarik,
ez zientziarik,
ezta jakinduriarik ere
zu zoazen Hildakoen Egoitza horretan.
11Beste hau ere ikusia dut
eguzkipean:
lasterketan ez dela beti
bizkorrena nagusitzen,
ezta guduan ere indartsuena;
jakintsuak ez duela beti
ogia irabazten,
ezta buruargia ere aberasten;
jakituna ez dela beti
ongi ikusia izaten.
Denei datozkie
aldi onak eta txarrak.
12Gainera,
ez dakite gizon-emakumeek
noiz duten beren ordua;
sareak harrapatzen baititu arrainak
eta lakioak txoriak,
halaxe ditu aldi txarrak
bat-batean harrapatzen
gizon-emakumeak.#gizonak ez daki ordua Lk 12,20.
Indarra ala jakinduria?
13Ikusia dut eguzkipean
beste gauza oso jakingarri bat.
14Ba omen zen herri txiki bat
bizilagun gutxikoa.
Errege handi batek
eraso omen zion, setiatu
eta inguruan erasogailu handiak
eraiki omen zituen.
15Ba omen zen hiri hartan
gizon behartsu baina jakintsu bat,
eta bere jakinduriaz
libratu omen zuen hiria.
Ondoren, ordea,
ez zen inor ere oroitu
gizon behartsu hartaz.
16Hobe da jakinduria indarra baino,
diot nik;
behartsuaren jakinduria, ordea,
arbuiatu egin ohi da
eta ez dira haren hitzak aditzen.#jakinduriaren balioa Es 8,11+.
17Jakintsuaren hitz eztiak
errazago aditzen dira
ergelen buruzagiaren
deiadarrak baino.
18Hobe jakinduria armak baino.
Aski da, ordea, batek huts egitea
on guztiak hondatzeko.
Currently Selected:
KOHELET 9: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso