YouVersion Logo
Search Icon

KOHELET 7

7
Heriotzaz oroitu behar
1Hobe izen ona, lurrin gozoa baino.
Hobe heriotza-eguna,
jaioteguna baino.#izen ona Es 22,1; Si 14,12.
2Hobe hiletak jotzen ari diren
etxera joan,
jai-otordua egiten
ari direnera baino;
etxe hartan ikusten baita zein den
gizon-emakume ororen azkena,
han du hausnartzen bizi denak
zer datorkion.
3Hobe negarra, irria baino;
begitartea goibel egon arren,
bihotza ondu egiten baita.
4Zuhurrak, hiletak jotzen ari diren
etxean du bihotza;
tentelak, berriz,
jaietan dagoen etxean.#atsekabea eta alaitasuna Ik. Sal 126,5; Lk 6,25.
5Hobe zuhur baten zentzarazpena,
tentel baten goraipamena baino.
6Izan ere, eltzepeko zotzaren
txinparta-hotsa bezalakoa
ergelaren irria, huskeria hutsa.
7Bortxakeriak zuhurra ere
ergel du bihurtzen,
eta eskupekoak bihotza usteltzen.
8Hobe arazoa bukatu, hasi baino;
hobe eroapena, harrokeria baino.
9Ez zaitez bizkorregi haserretu,
ergelena baita haserretzea.#Ez bizkorregi haserretu St 1,19-20.
10Ez galdegin zergatik
ote ziren hobeak
aldi joanak oraingoak baino.
Zuhurrak ez luke
horrelako galderarik egingo.
11Hoberena, zuhurtasuna
ondasunekin batera izatea;
hori da onurakorrena
lur honetan bizi direnentzat.#zuhurtasunaren balioa Es 8,11+.
12Zuhurtziaren itzala
aberastasunaren itzala adinakoa da;
baina zuhurtzia hobea,
biziarazi egiten baitu bere jabea.
13Begira Jainkoak eginari:
nork zuzen ote dezake
hark okertua?#Jainkoak egina 3,11+.
14Aldi onean goza ezazu,
eta txarrean pentsa;
bata zein bestea Jainkoak egin ditu,
gizonak bere etorkizunari
igarri ez diezaion#7,14 gizonak bere… ez diezaion: Honela ere itzul daiteke: beraren aurkako arrangurarik gizonak izan ez dezan..#Aldi onean gozatu, txarrean pentsatu Jb 2,10.
Gehiegikeriarik ez
15Hamaikatxo ikusia naiz
neure bizitza itxuragabe honetan:
gizaki zuzena, zuzen izanik ere,
galdu egiten da;
makurra, berriz, makur izanik ere,
luzaro bizitzen.#gizaki zuzena, makurra 8,14; 9,2. Ik. 3,17; 8,12-13.
16Ez izan zuzenegi,
ezta behar baino jakintsuago ere,
ea hondatzen duzun zeure burua.
17Ez izan makurregi,
ezta ergelegi ere,
ea garaia baino lehen
hiltzen zaren.
18Hobe duzu honi heldu,
hura eskutik utzi gabe;
Jainkoari begirune dionak
ez baitu ezertan huts egiten.
19Jakinduriak
indartsuago egiten du jakintsua,
hamar buruzagik hiria baino#7,19 hamar buruzagik hiria baino: Hau esan nahi da: hamar buruzagik zaintzen duten hiria indartsua dela..
20Hala ere,
ez da lurrean gizaki zuzenik
hutsik gabe on dagienik.#ez da gizaki zuzenik Sal 143,2; Jb 4,17; Es 20,9; Si 8,5; Erm 3,20; 1 Jn 1,8.
21Ez egin jaramonik esamesa guztiei;
horrela,
ez diozu entzungo zeure morroiari
zutaz gaizki-esaka.
22Ohar zaitez
zeu ere maiz ari izana zarela
besteez gaizki-esaka.
23Arretaz aztertu nuen hau guztia,
neure artean esanez:
«Jakintsu izan behar dut».
Hori, ordea, ez zegoen nire esku.
24Gertatu zena urruti dago
eta sakon-sakona da.
Nork aurki lezake?
Emakumeaz
25Gogotik aztertu nuen dena,
hausnartu eta jakitearren,
jakinduria eta arrazoia
aurkitzearren.
Ohartu naiz
gaizto izatea zorakeria dela,
bihurrikeria eta ergelkeria.
26Entzun dut#7,26 Entzun dut: H.h., Aurkitu dut: Zenbaiten ustetan, iritzi hau ez da Koheletena berarena, inguruan aditzen duena baizik.
heriotza baino garratzagoa dela
lakioa bezalakoa den emakumea:
horren bihotza xedera,
horren besoak lotura.
Jainkoaren begiko denak
ihes egingo dio;
bekataria, aldiz,
harrapatu egingo du
halako emakumeak.#emakumea xedera Es 22,14. Ik. Es 2,16+.
27Hona hemen
zertaz ohartu naizen ni, Kohelet,
argibide bila,
denak banan-banan
aztertu ditudanean:
28bila nabilen hori
ez dudala aurkitu, alegia.
Gizon bakarra aurkitu dut
milaren artean;
baina emakume bakar bat ere ez,
denen artean.
29Azken batean, honetaz ohartu naiz:
Jainkoak zuzena egin duela gizakia;
gizakiak, ordea, bere burua
mila arazoz nahasi duela.

Currently Selected:

KOHELET 7: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in