YouVersion Logo
Search Icon

KOHELET 6

6
1Ikusia dut eguzkipean
gizakume artean maiz
gertatu ohi den beste gaitz bat:
2Ematen dizkio Jainkoak bati
aberastasunak, ondasunak, ohorea;
nahi duen guztia du,
ez du falta deus ere.
Baina Jainkoak ez dio uzten
halakoez gozatzen,
arrotz batek dizkio irensten.
Hau bai zentzugabekeria
eta zoritxar handia!#arrotz batek irentsi Si 14,3-4; Lk 12,20.
3Batek ehun seme-alaba ukan,
urte luzez bizi
eta anitz egun harturik ere,
bere ondasunez
aski gozatzen ez badu,
eta hilobitarako ere ez badu,
horra zer diodan: halakoa
haur-galdua baino okerrago da.#haur-galdua baino okerragoa 4,3+.
4Haur-galdua, etorri ere,
alferrik etorri baitzen,
eta ilunpetan dabil,
beronen izena ere
ilunpetan geldituko da.
5Ez du egun-argia ikusi,
ez ezagutu;
hala ere, beste horrek baino
atseden handiagoa du.
6Izan ere, gerta daiteke,
hark, mila urte bi aldiz bizi arren,
bere ondasunak ez gozatzea.
Baina, azkenean,
ez al doaz guztiak toki berera?#denak toki berera Si 41,4. Ik. 3,20+.
7Ahora zer eramana izateko
lehiatu ohi dira
gizon-emakumeak lanean;
hala ere beren barnea asetzen ez.
8Zer du jakintsuak
ergelak baino gehiago?
Eta bizien aurrean
jokatzen dakien behartsuak ere
zer du onik?
9Hobe desiratzen dena ikusi,
ikusten ez dena desiratu baino.
Hau ere, ordea, huskeria da,
haizea atzeman nahi izatea.#huskeria 1,14+.
10Orain den guztia
izendatua zuen jadanik Jainkoak
eta bazekien zer den gizona.
Ezin dio gizonak auzian aurre egin
bera baino indartsuagoa denari.#auzian aurre egin Jb 9,14+.
11Zenbat eta hitz gehiago
zorakeria gehiago.
Zertarako jardun?#hitz asko, zorakeria asko Ik. Es 13,3+.
12Batek daki
zer duen hoberena gizonak
bere bizitza hutsalean
ematen dituen egun urrietan!
Itzala bezala joaten zaio denbora.
Esan ote diezaioke inork gizonari
zer izanen ote den beraren ondoren
eguzkipean?#Batek daki 3,11+. Itzala bezala Sal 102,12; 109,23; Jb 14,2+.

Currently Selected:

KOHELET 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy