HASIERA 25
25
Abrahamen beste ondorengo batzuk
(1 Kro 1,32-33)
1Abraham berriro ezkondu zen Ketura izeneko emakume batekin. 2Honek seme hauek eman zizkion: Zimran, Jokxan, Medan, Madian#25,2 Madian: Tx. hauetan aipaturiko izenetatik Madian ez beste denak ezezagunak ditugu (ik. Ir 2,15)., Ixbak eta Xuah. 3Jokxanek, bere aldetik, Xeba eta Dedan sortu zituen. Dedanen ondorengoak hauek izan ziren: axurtarrak, letuxtarrak eta leumdarrak. 4Eta Madianen semeak Efa, Efer, Henok, Abida eta Eldaa. Hauek guztiak Keturaren ondorengoak dira.
5Zeukan guztia Isaaki utzi zion Abrahamek.#Zeukan guztia utzi 24,36. 6Beste ohaideen semeei opariak eman zizkien, eta Isaakengandik urruti bidali zituen ekialderantz, bera oraindik bizi zela.
Abrahamen heriotza
7Ehun eta hirurogeita hamabost urtez bizi izan zen Abraham. 8Zahartzaro luze eta betearen ondoren hil zen eta bere arbasoekin elkartu.#zahartzaro luze eta bete 15,15. 9Bere seme Isaak eta Ismaelek ehortzi zuten Makpelako harpean, Tzohar hititaren seme Efronen soroan, Mambreren aurrez aurre.#Makpelako harpea 23. 10Abrahamek hititei erositako soroan#25,10 erositako soroa: Soroaren eta Makpelako harpearen erosketa 23. kap.an dator. ehortzi zituzten Abraham eta honen emazte Sara.
11Abraham hil ondoren, Jainkoak bedeinkatu egin zuen haren seme Isaak; hau Lahai-Roiko#25,11 Lahai-Roi: Ik. 16,14 oh. ur-putzuaren ondoan bizi zen.
Ismaelen ondorengoak
(1 Kro 1,28-31)
12Hona hemen Abrahamen seme Ismaelen ondorengoak —Ismael Sararen mirabe egiptoarrak sortu zion#25,12 Agarrek sortua: Ismaelen jaiotza 16,1-6an kontatzen da. Abrahami—.#Ismaelen ondorengoak 16,10+. 13Hauek dira Ismaelen semeen izenak: Nebaiot lehen-semea; ondoren, Kedar, Adbeel, Mibsam, 14Mixma, Duma, Masa, 15Hadad, Tema, Jetur, Nafix eta Kedma. 16Horiek dira Ismaelen semeen izenak; hamabi buruzagi beste hainbeste leinurentzat; izen horiek eman zitzaizkien haien bizileku eta kanpalekuei ere.
17Ehun eta hogeita hamazazpi urtez bizi izan zen Ismael. Gero, azken arnasa emanez, hil egin zen eta bere arbasoekin elkartu. 18Haren ondorengoak Habila eta Xur-en#25,18 Habila eta Xur: Ik. 2,11 eta 16,7 oh.ak. artean dagoen eskualdean, Egiptoren mugan, Axur bidean, jarri ziren bizitzen, beren anaien aurrez aurre.
Jakob (25,19—36,43)
Esau eta Jakob
19Hona hemen Abrahamen seme Isaaken historia.
Abrahamek Isaak sortu zuen. 20Isaakek berrogei urte zituen, Betuelen alaba eta Labanen arreba zen Rebekarekin ezkondu zenean. Betuel eta Laban Mesopotamiako#25,20 Mesopotamia: Ik. 24,10 oh. Hala ere, beste hitz bat erabiltzen da hemen Mesopotamia adierazteko: Paddan-Aram. Batzuek Aramgo lautada itzultzen dute; dena den, Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurraldea da, aramearren sorterria. aramearrak ziren.
21Rebeka emaztea agorra zela eta, haren alde erregutu zion Isaakek Jainkoari. Jaunak erregua aditu eta haurdun gelditu zen Rebeka.#agorra 11,30; 29,31; Ep 13,2-3; 1 Sm 1,5-6; Lk 1,7.
22Bi ume ari zitzaizkion sabelean elkarren lehian. Rebekak zioen berekiko: «Zergatik gertatu zait gero niri horrelakorik?» Jaunarengana jo zuen argitasun eske, 23eta Jaunak erantzun:
«Bi nazio dituzu sabelean,
bi herri aterako zaizkizu erraietatik:
bata besteari nagusituko zaio,
zaharrena gazteenaren morroi
izango da».#zaharrena gazteenaren morroi 27,29.37.40; 48,19; Ml 1,2-3; Erm 9,12.
24Erditzerakoan bikiak izan zituen. 25Lehenengo atera zena ilegorria zen, abere-larrua bezain iletsua: Esau#25,25 Esau: Esau izenak iletsu itzuli dugun hitzaren antzeko doinua du. Esau Edom ere deituko da (ik. 25,30), edomdarren arbasotzat jotzen delako. eman zioten izena. 26Berehala anaia irten zen, bere eskuaz anaiaren orpoari helduta. Honengatik, Jakob#25,26 Jakob: Izenak orpo (akeb) hitzarekin doinu-kidetasuna du. Hala ere, 27,36an txanda kendu (akab) aditzarekin — beste zenbait kasutan iruzur egin itzulia — erlazionatuko da. Egiaz, Jakob-ek (Jainkoak) babes dezala esan nahi du. eman zioten izena. Hirurogei urte zituen Isaakek Rebekak bikiak izan zituenean.#anaiaren orpoari helduta Os 12,4.
27Haurrak handi egin ziren. Esau ehiztari trebe bihurtu zen eta oihan-gizon. Jakob, ostera, gizon patxadatsua zen eta etxekoia. 28Isaakek maiteago zuen Esau, gogoko baitzuen ehiza-jana; Rebekak, aldiz, Jakob zuen maiteago.#ehiza-jana gogoko 27,3-10.
Esauk bere lehen-semetzaren eskubidea saldu
29Behin batean, Jakob lapikokoa egosten ari zela, iritsi zen Esau oihanetik, oso nekatua, 30eta esan zion anaiari:
—Emadak lapikoko gorri horretatik, leher egina nator eta. (Honegatik, Edom —hau da, «Gorri»— izena ezarri zitzaion).
31Jakobek esan zion:
—Heure lehen-semetzaren eskubidearen#25,31 lehen-semetzaren eskubidea: Lehen-semeari zegozkion herentziaren zatirik handiena (ik. Dt 21,17) eta aitaren bedeinkazio berezia (ik. 27. kap.). truke emango diat.
32Esauk erantzun:
—Goseak hiltzear egonik, zertarako diat lehen-semetzaren eskubidea?
33Eta Jakobek:
—Zin egidak.
Zin egin zion Esauk, lehen-semetzaren eskubidea salduz. 34Orduan, eman zizkion Jakobek anaiari ogia eta platerkada dilista. Hark jan, edan, mahaitik altxa eta alde egin zuen. Honela gutxietsi zuen Esauk bere lehen-semetzaren eskubidea.#lehen-semetzaren eskubidea gutxietsi Heb 12,16. Ik. 27,36.
Terpilih Sekarang Ini:
HASIERA 25: EABD
Highlight
Kongsi
Salin
Ingin menyimpan sorotan merentas semua peranti anda? Mendaftar atau log masuk
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso