1
HASIERA 25:23
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
eta Jaunak erantzun: «Bi nazio dituzu sabelean, bi herri aterako zaizkizu erraietatik: bata besteari nagusituko zaio, zaharrena gazteenaren morroi izango da».
Bandingkan
Selidiki HASIERA 25:23
2
HASIERA 25:30
eta esan zion anaiari: —Emadak lapikoko gorri horretatik, leher egina nator eta. (Honegatik, Edom —hau da, «Gorri»— izena ezarri zitzaion).
Selidiki HASIERA 25:30
3
HASIERA 25:21
Rebeka emaztea agorra zela eta, haren alde erregutu zion Isaakek Jainkoari. Jaunak erregua aditu eta haurdun gelditu zen Rebeka.
Selidiki HASIERA 25:21
4
HASIERA 25:32-33
Esauk erantzun: —Goseak hiltzear egonik, zertarako diat lehen-semetzaren eskubidea? Eta Jakobek: —Zin egidak. Zin egin zion Esauk, lehen-semetzaren eskubidea salduz.
Selidiki HASIERA 25:32-33
5
HASIERA 25:26
Berehala anaia irten zen, bere eskuaz anaiaren orpoari helduta. Honengatik, Jakob eman zioten izena. Hirurogei urte zituen Isaakek Rebekak bikiak izan zituenean.
Selidiki HASIERA 25:26
6
HASIERA 25:28
Isaakek maiteago zuen Esau, gogoko baitzuen ehiza-jana; Rebekak, aldiz, Jakob zuen maiteago.
Selidiki HASIERA 25:28
Halaman Utama
Alkitab
Pelan
Video