HASIERA 14
14
Abrahamek Lot askatu
1Hona zer gertatu zen Xinearko Amrafel, Elasarko Ariok, Elamgo Kedorlaomer eta Goimgo Tidal erregeen garaian#14,1 Kap. honetan aipaturiko errege eta tokiak ia erabat ezezagunak zaizkigu; agian, pasadizoaren helburua Abraham Ekialdeko historia orokorrarekin lotzea besterik ez da.. 2Errege hauek gudu egin zieten Sodomako Bera, Gomorrako Birxa, Admako Xinab, Tzeboimgo#14,2 Adma, Tzeboim: Sodoma eta Gomorrarekin zori berean elkarturik azaltzen dira Dt 29,23an; hala ere, ez dakigu non zeuden kokatuak. Xemeber erregeei eta Belako, hau da, Tzoarko, erregeari. 3Azken hauek Sidim haranean bildu ziren, gaur egun Itsaso Hila dagoen lekuan. 4Kedorlaomerren mende hamabi urtez egon ondoren, hamahirugarrenean haren kontra matxinatu ziren. 5Hamalaugarrenean, Kedorlaomerrek, lagun zituen erregeekin joan eta refatarrak#14,5 5-7 tx.etan aipaturiko herriak Damasko eta Negev artean bizi ziren antzinako populazioak dira, horietako zenbait legendazkoak. garaitu zituen Axterot-Karnaimen, zuzitarrak Hamen, emitarrak Xabe-Kiriataimen 6eta hortarrak Seir mendialdean, El-Paran basamortutik hurbil. 7Handik itzultzean, En-Mixpatera, hots, Kadexera, etorri eta amalektarrak xehatu zituzten beren lurralde guztian, baita Jatzetzon-Tamarren bizi ziren amortarrak ere.#amalektarrak 36,12; Ir 17,8+. 8Irten ziren, orduan, Sodoma, Gomorra, Adma, Tzeboim eta Bela edo Tzoarko erregeak, eta eraso egin zieten Sidimgo haranean 9Elamgo Kedorlaomer, Goimgo Tidal, Xinearko Amrafel eta Elasarko Ariok erregeei; bost errege lauren aurka.
10Sidimgo harana galipot-putzuz josia zegoen, eta, ihesi zihoazela, hauetara erori ziren Sodoma eta Gomorrako erregeak; gainerakoek mendialdera egin zuten ihes. 11Garaileek, Sodoma eta Gomorrako ondasun eta jaki oroz jabeturik, alde egin zuten. 12Sodoman bizi zen Abramen iloba Lot ere atxilotu egin zuten, bere ondasun eta guzti. Eta alde egin zuten.
13Iheslarietako bat gertatuaren berri Abram hebrearrari ematera joan zitzaion. Abram Mambre amortarraren artadian bizi zen, eta Mambreren anaia Exkol eta Anerrekin hitzarmena egina zuen. 14Abramek, iloba bahitu ziotela jakitean, hirurehun eta hemezortzi laguneko taldea morroi fidagarrienekin prestatu zuen eta errege haien ondoren joan zen Daneraino#14,14 iloba: Hebreerazkoak anaia dio; baina jakina da semitek anaia izenaz ilobak eta lehengusuak ere adierazten dituztela. Dan: Palestina iparraldeko ertzean zegoen hiri hau Abrahamen garaiaz geroztik sortua da (ik. Ep 18,27-31). Idazleak bere garaiko irakurleei aski ezaguna zitzaien izena aipatzen du.. 15Bere gizataldearekin gauez etsaien gainera erori eta garaitu egin zituen, eta Damaskotik iparraldera dagoen Hobaraino jazarri. 16Haiek harrapatutako guztia berreskuratu zuen: Lot eta honen ondasunak, bahiturik zeramatzaten emakumeak eta gainerako jendea.
Melkisedekek Abraham bedeinkatu
17Kedorlaomer eta honek lagun zituen erregeak garaitu ondoren, itzulbidetik zetorrela, Sodomako erregea atera zitzaion Abrami bidera Xeba haranean, hau da, Erregearen haranean.
18Une hartan, Melkisedek Xalemgo erregeak ogi-ardoak atera zituen, Goi-goiko Jainkoaren#14,18 Melkisedek: Izenak Ene erregea justizia (da) esan nahi du. Melkisedek errege eta apaiz da, antzinako ekialdeko erregeen modura. Xalem: Zenbaitek Jerusalemekin identifikatzen du. 110. Salmoan (grekozko itzulpenean) eta Hebrearrei gutunean (ik. 5,6-10; 6,10; 7,1-10) Mesiasen iruditzat ematen da Melkisedek. Goi-goiko Jainkoa: Autoreak, Goi-goiko deituriko Jainkoa, Melkisedeken Jainkoa, bat egiten du Israelgo Jainkoarekin. apaiza baitzen, 19eta Abram bedeinkatu zuen, esanez:
«Goi-goiko Jainkoak,
zeru-lurren egileak,
bedeinka zaitzala, Abram!#zeru-lurren egilea 1,1+.
20Eta bedeinkatua izan bedi
Goi-goiko Jainkoa,
zure etsaien garaile
egin zaituelako».
Abramek guztiaren hamarrenak eman zizkion Melkisedeki.#hamarrenak 28,22; Lb 27,30+.
21Sodomako erregeak esan zion Abrami:
—Itzul iezadazu neure jendea, eta gorde zeuretzat guda-harrapakinak.
22Abramek ihardetsi zion:
—Jaunarengatik, zeru-lurren egile den Goi-goiko Jainkoarengatik, dagit zin 23ez dudala zurerik deus hartuko, ezta oinetako lokarririk ere, Abram aberastu duzula esaterik izan ez dezazun. 24Ez dut ezer ere nahi neuretzat, nire gizonek jan dutena eta Aner, Exkol eta Mambre nire lagunei dagokiena izan ezik. Hauek har dezatela berena.
Terpilih Sekarang Ini:
HASIERA 14: EABD
Highlight
Kongsi
Salin
Ingin menyimpan sorotan merentas semua peranti anda? Mendaftar atau log masuk
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso