HASIERA 13
13
1Abram, Egiptotik Negev aldera abiatu zen bere emazte eta ondasun guztiekin. Lot ere berarekin zihoan.
Abraham eta Lot bere iloba
2Oso aberatsa zen Abram. Abere, zilar eta urre ugari zuen.#Oso aberatsa 24,35; 26,13; 30,43; 32,6; Sal 112,1-3; Jb 1,2.10. 3Geldiuneak eginez, Negevetik Betelera itzuli zen, beste behin ere oihal-etxola kokatua zuen lekura, Betel eta Airen artean. 4Eta lehenago aldarea eraiki zuen leku berean gurtu zuen Jauna.#lehenago aldarea eraiki 12,7+.
5Abramen bidelagun zen Lotek ere bazuen artalde, behi-talde eta oihal-etxola ugari. 6Horrenbeste abere izanik, lurralde hark ez zien denak batera bizitzeko egokierarik eskaintzen; 7garai hartan, gainera, kanaandarrak eta periztarrak bizi ziren han. Behin batean, liskarra sortu zen Abramen eta Loten artzainen artean.#artzainen artean liskarra 26,20. Ik. 36,7. 8Abramek Loti esan zion: «Senitartekoak gara biok. Beraz, ez dugu bion artean liskarrik izan behar, ezta zure eta nire artzainen artean ere. 9Bereiz gaitezen, beraz. Hor duzu aurrean eskualde guztia; zuk ezkerrera jotzen baduzu, ni eskuinera joango naiz; zuk eskuinera jotzen baduzu, ni ezkerrera joango naiz».
10Jaso zituen begiak Lotek eta Jordango ibarra ikusi zuen. Jaunak Sodoma eta Gomorra erraustu baino lehen, ibar hura Tzoar-eraino#13,10 Sodoma eta Gomorra: Seguruenik, Itsaso Hilaren ekialdean zeuden hiriak. 18—19 kap.ek beraien suntsipena kontatzen digute. Tzoar: Sodoma eta Gomorratik hurbil zegoen herrixka (ik. 19,21-22). uretan aberatsa zen: Jaunaren baratzea zirudien, Nilo ibarraren antzekoa.#Sodoma eta Gomorra 18,16+. 11Lotek Jordango ibar osoa hautatu zuen beretzat eta ekialderantz jo. Honela, banatu egin ziren bata bestearengandik.
12Abram Kanaan lurraldean jarri zen bizitzen, eta Lot ibarreko hirietan. Honen oihal-etxolak Sodoma bertaraino hedatzen ziren. 13Sodomako bizilagunak gaiztoak ziren eta bekatu larriak egiten zituzten Jaunaren aurka.#gaiztoak 18,20; 19,4-11.
14Lotek alde egin ondoren, honela mintzatu zitzaion Jauna Abrami: «Begira inguru guztira; zuzendu begiak zauden lekutik iparralde nahiz hegoaldera, ekialde nahiz mendebaldera. 15Ikusten duzun lurralde hau guztia betiko emango dizuet zeuri eta zure ondorengoei#13,15 ondorengoei: Ik. 12,2 oh. Bigarrenez datoz hemen lurraldearen eta ondorengotza ugariaren (13,16) agintzariak..#lurraldearen agintzaria 12,7+. 16Lurreko hautsa bezain ugari egingo ditut zure ondorengoak: ezin konta ahalako izango dira, lurreko hautsa ezin konta ahalako den bezala.#ondorengotza ugaria 12,2+. 17Zoaz orain lurralde hau bere luze-zabalean zeharkatzera, zeuri emango baitizut».
18Oihal-etxolak bildu eta Hebronen#13,18 Hebron: Jerusalemdik hegoaldera, 30 km ingurura, zegoen herrixka; bertatik hurbil, 3 km ingurura, Mambre dago. Abrahamen eta beste patriarken bizitzan joan-etorri handiko tokia da (ik. 18,1; 23,17-19; 25,9; 49,30; 50,13). zegoen Mambreren artadian kokatu zen Abram, eta aldarea eraiki zion Jaunari.#Hebron 23,2; Zen 13,22; 2 Sm 2,1; 3,2-5; 5,1-5; 15,7-10. aldarea eraiki 12,7+.
Terpilih Sekarang Ini:
HASIERA 13: EABD
Highlight
Kongsi
Salin
Ingin menyimpan sorotan merentas semua peranti anda? Mendaftar atau log masuk
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso