JENESA 5
5
1 Huna Adamen ondoregoaren liburua. Jaincoac noicere eguin baitzuen guiçona, bere iduritara eguin içan çuen.
2 Eguin cituen guiçonqui eta emaztequi, eta benedicatu içan cituen: eta Adam deithatu hequien eguiteco egunean.
3 Adam bici içan cen ehun eta hogoi eta hamar urthe, eta aitatu cen seme batez dena bere eite eta iduricoa, eta deithatu çuen Seth.
4 Sethez aitatuz gueroztic, Adam bici içan cen çorci ehun urthe: eta içan cituen semeac eta alabac.
5 Eta Adamen biciaren iraupen gucia içan cen bederatzi ehun eta hogoi eta hamar urthe, eta guero hil cen.
6 Seth ere bici içan cen ehun eta borz urthe, eta guero aitatu cen Enosez.
7 Eta Enosez aitatuz gueroztic, Seth bici içan cen çorci ehun eta çazpi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.
8 Eta Sethen bicitze guciac iraun çuen bederatzi ehun eta hamabi urthe, eta guero hil içan cen.
9 Enos bici içan cen lau hogoi eta hamar urthe, eta aitatu cen Cainanez.
10 Hau sorthuz gueroztic, bici içan cen çorci ehun eta hamaborz urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.
11 Eta haren bici guciac iraun çuen bederatzi ehun eta borz urthe, eta guero hil içan cen.
12 Cainan ere bici içan cen hirur hogoi eta hamar urthe, eta aitatu cen Malaleelez.
13 Eta Malaleel sorthuz gueroztic, bici içan cen çorci ehun eta berrogoi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.
14 Eta Cainanen bici guciac, iraun çuen bederatzi ehun eta hamar urthe, eta guero hil içan cen.
15 Malaleel bici içan cen hirur hogoi eta borz urthe, eta aitatu cen Jaredez.
16 Eta Jaredez aitatuz gueroztic, bici içan cen çorci ehun eta hogoi eta hamar urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.
17 Eta Malaleelen bici guciac iraun çuen çorci ehun eta lau hogoi eta hamaborz urthe, eta guero hil içan cen.
18 Jared hirur hogoi eta bi urthe bici içan cen, eta aitatu cen Henoquez.
19 Eta Henoquez aitatuz gueroztic, Jared bici içan cen çorci ehun urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.
20 Eta Jareden bici guciac iraun çuen bederatzi ehun eta hirur hogoi eta bi urthe, eta guero hil içan cen.
21 Bada Henoc bici içan cen hirur hogoi eta borz urthe, eta aitatu cen Mathusalemez.
22 Eta Henoc ibili cen Jaincoarequin; eta Mathusalemez aitatuz gueroztic, bici içan cen hirur ehun urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.
23 Eta Henoquen bici guciac iraun çuen hirur ehun eta hirur hogoi eta borz urthe,
24 Eta ibili cen Jaincoarequin, eta etzen guehiago aguertu, Jaincoac eraman çuelacotz.
25 Mathusalem ere bici içan cen ehun eta lau hogoi eta çazpi urthe, eta aitatu cen Lamequez.
26 Eta Mathusalemez aitatuz gueroztic, bici içan cen çazpi ehun eta lau hogoi eta bi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.
27 Eta Mathusalemen bici guciac iraun çuen bederatzi ehun eta hirur hogoi eta bederatzi urthe, eta guero hil içan cen.
28 Lamec bici içan cen ehun eta lau hogoi eta bi urthez, eta aitatu cen seme batez,
29 Ceina deithu baitzuen Noe, erraten çuelaric: Hunec lagunduco gaitu gure eguite eta lanetan, Jaunac madaricatu içan duen lur hunen gainean.
30 Eta Noez aitatuz gueroztic, bici içan cen borz ehun eta lau hogoi eta hamaborz urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.
31 Eta Lamequen bici guciac iraun çuen çazpi ehun eta hirur hogoi eta hamaborz urthe, eta guero hil içan cen. Noe, borz ehun urthetan aitatu cen Semez, Camez eta Japhetez.
Šiuo metu pasirinkta:
JENESA 5: BHNT
Paryškinti
Dalintis
Kopijuoti
Norite, kad paryškinimai būtų įrašyti visuose jūsų įrenginiuose? Prisijunkite arba registruokitės