JENESA 4
4
1 Bada Adamec eçagutu çuen Eba, bere emaztea, ceina içorra guerthatu baitzen eta erdi Cainez, erraten çuelaric: Jaincoaren nahiarequin içan dut guiçon bat.
2 Berriz ere haurdun eguin cen Abel haren anaiaz. Bada Abel içan cen arçain, eta Cain laborari.
3 Eta handic asco egunen buruan, guerthatu cen Cainec Jaunari dohainac escaini cituela lurreco fruituetaric.
4 Abelec ere escaini cioizquien bere arthaldeco lehembicico sorthuetaric eta guicenenetaric: eta Jaunac beguiratu cioten Abeli eta haren emaitzei.
5 Bainan etzioten beguiratu Caini eta haren emaitzei: eta Cain borthizqui sumindu cen, eta erori cen haren beguithartea.
6 Eta Jaunac erran cioen: Certaco samurtu çare? eta certaco erori da çure beguithartea?
7 Baldin ongui eguiten baduçu, ez othe çare sariztatua içanen? eta gaizqui eguiten baduçu, çure bekatua ez othe da berehala çure atheraco? bainan hartaraco lehia çure baithan içanen da, eta çu nausitu behar çaizco.
8 Eta Cainec erran cioen Abel bere anaiari: Ilki gaitecen campora. Eta camporatu cirenean, Cain jauci citzaioen Abel bere anaiari, eta hil içan çuen.
9 Eta Jaunac erran cioen Caini: Non da Abel çure anaia? Hunec ihardesten dio: Ez daquit nic. Ni othe naiz ene anaiaren çaina?
10 Eta Jaunac erran cioen: Cer eguin duçu? çure anaiaren odola nire lurretic oihuz dagoquit.
11 Orai beraz madaricatua içanen çare lurraren gainean, ceina idequi baita harceco çure escutic çure anaiaren odola.
12 Çuc lanthu-eta, ez darozquitzu bere fruituac emanen: lurraren gainean ihes eta lekuz-leku ibilico çare.
13 Eta Cainec ihardetsi cioen Jaunari: Handieguia da ene bekatua, nic merecitzecotzat barkamendua.
14 Huna non egun kencen nauçun ene lurretic, eta ni gordeco naiz çure beguietaric, eta lurrean içanen naiz ibildaun eta ihesdun: beraz hilen nau edocein atzematen nauenac.
15 Eta Jaunac erran cioen: Ez da holacoric içanen: bainan nornahic hil deçan Cain çazpitan gaztigatua içanen da. Eta Jaunac Caini hatz bat eçarri içan cioen, atzematen çuenac hil etzeçançat.
16 Cain Jaunaren aitzinetic atheraturic ihesdun egon cen Edenetic iguzqui-sorce alderaco bazterretan.
17 Cainec bere emaztea eçagutu içan çuen; eta hau içorra guerthatu cen, eta erdi cen Henoquez: eta hiri bat eguin içan çuen eta deithu Henoc bere semearen icenetic.
18 Bada Henoc aitatu cen Iradez. Irad aitatu cen Mabiaelez. Mabiael aitatu cen Mathusaelez. Mathusael aitatu cen Lamequez.
19 Hunec hartu cituen bi emazte, bat Ada eta bercea Seia deitzen cirenac.
20 Ada amatu cen Jabelez, ceina içan baitzen olhetan daudecinen eta arçainen aita.
21 Eta haren anaia deitzen cen Jubal: hau içan cen arrabita eta maniura jotzen dutenen aita.
22 Sela ere amatu cen Tubalcainez, ceina içan baitzen harotz eta burdinazco eta letoinezco obra orotan languile. Noema cen Tubalcainen arreba.
23 Eta Lamequec erran cioten Ada eta Sela bere bi emazteei: Lamequen andreac, ençun çaçue ene boça, adi çaçue ene solasa: hil içan baititut guiçon bat ene escuticaco sarrasquian, eta guiçon gazte bat ene escuticaco cazcacoz.
24 Baldin Cainen heriotzea çazpitan içaten bada gaztigatua, Lamequena hiruretan hogoi eta hamaçazpi aldiz.
25 Adamec berriz ere eçagutu çuen bere emaztea: eta hunec içan çuen seme bat Seth deithu çuena, erraten çuelaric: Jaunac, Abel Cainec hil çuenaren orde, eman içan darot berce ondore bat.
26 Sethen ganic ere sorthu cen seme bat Enos deithu çuena: hau hasi içan cen Jaunari dei eguiten.
Šiuo metu pasirinkta:
JENESA 4: BHNT
Paryškinti
Dalintis
Kopijuoti
Norite, kad paryškinimai būtų įrašyti visuose jūsų įrenginiuose? Prisijunkite arba registruokitės