HASIERA 12

12
PATRIARKEN HISTORIA (12,1—50,26)
Abraham (12,1—23,20)
Jaunak Abrahami dei
1Jaunak esan zion Abrami#12,1 Abram: Abram zenari Abraham izena emango dio Jaunak gerora (ik.17,5). Alabaina, tituluetan Abraham erabiliko dugu, hala egiten baitu I.B.k berak ere Has 12—16 kap.ak aipatzean (ik. Eg 7,2-3; Heb 11,8).:
«Utzi zeure lurra, zeure ahaideak
eta zeure aitaren etxea
eta zoaz nik erakutsiko dizudan
lurraldera.#Abram (Abraham) Jos 24,3; Is 51,2; Jkd 10,5; Si 44,19-21; Eg 7,2-4; Heb 11,8-10.
2Nazio handi eginen zaitut#12,2 Nazio handi eginen zaitut: 12,2.3.7 tx.etan Jaunak Abrahami eginiko hiru agintzariak aurkitzen ditugu. Hasiera liburu guztian zehar behin eta berriro errepikatuko dira, irakurlearen begiak etorkizunera zuzenduz: 1. Nazio handi egin, erruz ugaldu (12,2). 2. Abrahamen bitartez herri guztiak bedeinkatu (12,2-3). 3. Kanaan lurraldea ondorengoei eman (12,7)..
Ospetsu bihurtuko dut zure izena.
Bedeinkatuko zaitut,
eta bedeinkazio-iturri izango zara.#ondorengotza ugariaren agintzaria 13,16; 15,5; 17,2.4-6; 22,17; 26,4.24; 28,14; 35,11; 47,27; 48,4. Ik. Ir 1,7+.
3Bedeinkatzen zaituena
bedeinkatu egingo dut;
madarikatzen zaituena, berriz,
madarikatu.
Zure bitartez bedeinkatuko ditut
lurreko herri guztiak».#Bedeinkatzen zaituena bedeinkatuko 27,29; Zen 24,9. Zure bitartez herriak bedeinkatuko 18,18; 22,18; 26,4; 28,14; Eg 3,25; Ga 3,8.
4Abiatu zen, beraz, Abram, Jaunak agindu bezala. Hirurogeita hamabost urte zituen Harandik atera zenean. 5Berekin hartu zituen bere emazte Sarai, iloba Lot#12,5 iloba Lot: Haran Abrahamen anaiaren semea (ik. 11,31)., Haranen lortutako ondasunak eta erositako esklaboak. Hala, Kanaan aldera jo zuten.
Abraham Kanaan lurraldean
Kanaanera iritsi zirenean, 6Abramek lurraldea igaro zuen Sikem#12,6 Sikem: Jerusalemdik iparraldera, 50 km ingurura. deritzan lekuraino, Moreko arteraino. Kanaandarrak ziren garai hartan bertako bizilagun.#Sikem 33,18-20; Jos 24; 1 Erg 12,1-16; Jn 4,5 (Sikar).
7Jauna agertu zitzaion Abrami eta esan zion: «Hau da zure ondorengoei emango diedan lurraldea».
Eta aldarea eraiki zion bertan Abramek agertu zitzaion Jaunari.#lurraldearen agintzaria 13,15; 15,18; 17,8; 26,3; 28,13; 35,12; 48,4; Dt 1,8; 34,4; Sal 105,11; Eg 7,5; Ga 3,16. aldarea eraiki 13,4.18; 22,9; 26,25; 33,20; 35,7. 8Handik, mendi aldera jo zuen, Betel-en#12,8 Betel: Jerusalemdik iparraldera, 15 km ingurura; izenak Jainkoaren etxe esan nahi du (ik. 28,19 oh.). ekialdera. Han kokatu zuen oihal-etxola, Betel mendebaldera eta Ai ekialdera zituela. Beste aldare bat eraiki eta Jauna gurtu zuen.#Betel 28,18-19; Ep 1,22-26; 20,26-27; 1 Erg 12,29—13,34; Am 4,4+. 9Ondoren, geldialdiak eginez, Negev#12,9 Negev: Palestina hegoaldean hedatzen den basamortua. aldera jo zuen.
Abraham Egipton#12,10 Abraham Egipton: 20,1-18 eta 26,6-11 pasarteetan bi kontakizun ditugu 12,10-20aren oso antzekoak.
10Gosetea izan zen lurralde hartan. Hain larria zenez, Egiptora joan zen Abram, atzerritar gisa bizitzera.#Egipton egonaldia 20; 26,1-11; Sal 105,13-15.#Gosetea 26,1; 41,54. 11Hara iristear zegoela, Sarai bere emazteari esan zion: «Adizu, badakit emakume ederra zarela. 12Egiptoarrek, ikus zaitzatenean, nire emaztea zarela uste izango dute eta hil egingo naute, eta zu bizirik utzi. 13Esazu, arren, arreba zaitudala#12,13 arreba zaitudala: 20,12aren arabera, Sara egiaz zen Abrahamen arreba., zuri esker bizirik utzi eta ongi har nazaten».
14Abram Egiptora heldu bezain laster, ikusi zuten egiptoarrek oso ederra zela haren emaztea. 15Ikusi zuten faraoiaren#12,15 faraoia: Egiptoko erregeen titulua, jadanik K.a. XV. gizaldian erabilia. Etxe handi esan nahi du. zenbait zerbitzarik ere, eta haren edertasuna faraoiari aipatu zioten. Horrela, faraoiaren jauregira eraman zuten. 16Oso tratu ona eman zioten Abrami Sarairengatik, eta ardiak eta behiak, astarrak eta astemeak, neskame-morroiak eta gameluak eskaini zizkioten oparitzat. 17Jaunak, ordea, gaitz handiz zigortu zituen faraoia eta honen etxea, Abramen emazte Sarai zela eta.
18Deitu zuen faraoiak Abram eta esan zion: «Zer egin didazu? Zer dela-eta ez didazu jakinarazi zeure emazte zenuela? 19Arreba duzula esan didazu eta emaztetzat hartu dut. Horra zeure emaztea, hartzazu eta zoaz».
20Eta Abram, bere emazte eta zituen guztiekin, bidaltzeko agindua eman zien faraoiak bere zerbitzariei.

Արդեն Ընտրված.

HASIERA 12: EAB

Ընդգծել

Կիսվել

Պատճենել

None

Ցանկանու՞մ եք պահպանել ձեր նշումները ձեր բոլոր սարքերում: Գրանցվեք կամ մուտք գործեք