HASIERA 2
2
1Honela burutu zituen Jainkoak zeru-lurrak, berauetan dagoen guztiarekin. 2Zazpigarren egunerako burutu zuen Jainkoak berak eginiko lana eta zazpigarren egunean lanari utzi zion.#zazpigarren eguna Ir 20,11; 31,12-17; Heb 4,4. 3Eta bedeinkatu egin zuen zazpigarren eguna#2,3 zazpigarren eguna: Larunbata da, Jaunari sagaratu beharreko atseden-eguna. Zazpigarren egunean Jaunak lanari utzi (xabat) eta atseden hartu zuen. Horren ondorioz, larunbata (xabat) atsedenari atxikia egongo da Israelen (ik. Ir 23,12) eta Jainkoaren eta herriaren arteko itunaren seinale bihurtuko (ik. Ir 31,12-17). eta sagaratu, egun horretan hartu baitzuen atseden kreazio-lanetik. 4Hau da zeru-lurren kreazioaren historia#2,4 kreazioaren historia: H.h., jatorriak. Normalean, jatorri bateko ondorengoak adierazten ditu (5,1; 6,9; 10,1); testuinguru honetan jaiotza, sorrera bezala hartzen da..
Gizakiaren kreazioa
Jainko Jaunak zeru-lurrak egin zituenean, 5ez zegoen oraindik landarerik lurrean, ezta belarrik ere erneta, Jainko Jaunak ez baitzion oraindik lurrari euririk eman, eta ez baitzen lurra lantzeko gizakirik. 6Hala ere, lurrazala hezetzen zuen lurrina zerion lurrari.
7Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen.#bizi-arnasa gizonari Sal 104,29-30; Jb 33,4; 34,14-15; Koh 3,20; 12,7; 1 Ko 15,45-49. 8Ondoren, Jainko Jaunak baratzea landatu zuen Edenen#2,8 Eden: Toki-izena da, non zegoen jakiterik ez dugun arren. Hebreerazko hitzak atsegin esan nahi duen hitzarekin zerikusia du., ekialdean, eta hantxe ezarri moldaturiko gizona.#Eden 3,23-24; 4,16; Is 51,3; Ez 31,9.16.18; 36,35; Jl 2,3. 9Orotariko zuhaitzak sorrarazi zituen lurretik, ikusgarriak eta fruitu gozodunak. Baratze erdian bi zuhaitz ernearazi zituen: batak bizia ematen zuen eta besteak dena ezagutzeko ahalmena#2,9 batak bizia… ezagutzeko ahalmena: H.h., biziaren zuhaitza eta ongiaren eta gaizkiaren ezagutzaren zuhaitza. Bigarren zuhaitzari dagokionez, honela ere uler daiteke: besteak, zoriontsu izateko jakituria..#bizia ematen zuen zuhaitza 3,22; Es 3,18; Ap 2,7; 22,2.24. dena (ongia eta gaizkia) ezagutzeko ahalmena 3,5.17.22; Dt 1,39; 2 Sm 14,17; 1 Erg 3,9; Is 7,15-16.
10Edendik ibai bat sortzen zen; baratzea ureztatu eta gero, lau adarretan banatzen zen. 11Lehenari Pixon zeritzan; urrea aurkitzen den Habilako#2,11 Pixon: Erabat ezezaguna zaigu. Habila: Arabia iparraldean dago (ik. 10,29); baina Palestina hegoaldean, Egiptotik hurbil, dagoen lurralde bat ere izan daiteke (ik. 25,18). lurraldea inguratzen du. 12Urre ona hangoa; badira han erretxina eta harribitxiak ere. 13Bigarrenari Gihon zeritzan; honek Etiopiako#2,13 Gihon: Ezezaguna hau ere, izen bera duen Jerusalem ondoko iturria izan ezik (ik. 2 Kro 32,30). Etiopia: H.h., Kux, normalean Etiopia adierazten duen izena; baina bazen beste Kux bat ere, Madianen, Palestinaren hego-ekialdean. lurralde guztia inguratzen du. 14Hirugarrenari Tigris, Axurko ekialdetik doana. Laugarrenari Eufrates#2,14 Tigris, Eufrates: Mesopotamia besarkatzen duten bi ibai ezagunak dira. Axur edo Asiria Mesopotamiako iparraldea da..
15Jainko Jaunak gizona hartu eta Edengo baratzean ezarri zuen, landu eta zain zezan. 16Eta agindu zion: «Baratzeko zuhaitz guztietatik jan dezakezu; 17baina ez jan dena ezagutzeko ahalmena ematen duen zuhaitzetik; hartatik jaten baduzu, hil egingo zara».#hil egingo zara Erm 6,23. Ik. Jkd 1,12-15.
Emakumearen sorrera
18Gero, esan zuen Jainko Jaunak: «Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna».#dagokion laguna Es 18,22; Si 36,29.
19Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen. 20Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu. 21Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik. 22Jainko Jaunak gizonari#2,22 gizonari: Lehen kapituluetan gizaki edota gizon itzulitako hitza, 4,25etik aurrera Adam pertsona-izen bezala erabilitako hitza bera da. Adam lur esan nahi duen adama hitzetik eratorria da; izatez, ez da pertsona-izena, izen arrunta baizik, gizateria, gizon-emakume guztien multzoa, adierazten duena. kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eraman zion.#emakumea gizonarentzat sortua 1 Ko 11,8-9; 1 Tm 2,13. 23Honek esan zuen:
«Hau bai dela
ene hezurraren hezur,
ene haragiaren haragi!
“Emakume” izango da deitua,
gizakumeagandik#2,23 Emakume/gizakume: Hitz-jokoa egiten du hebreerazkoak gizon esan nahi duen hitzaren eta beraren femeninoaren artean, gizonaren eta emakumearen arteko kidetasuna azpimarratzeko.
izan baita hartua».
24Hargatik, gizonak bere aita-amak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko, eta bat bera#2,24 bat bera: Edo izaki bat bera; h.h., haragi bat bera. izango dira.#gizona eta emaztea Es 5,15-20; 31,10-31; Koh 9,9. bat bera izango Ml 2,14-15; Mt 19,5+.
25Biluzik zeuden gizona eta emaztea; hala ere, ez zuten elkarren lotsarik.
Trenutno odabrano:
HASIERA 2: EAB
Istaknuto
Podijeli
Kopiraj
Želiš li svoje istaknute stihove spremiti na sve svoje uređaje? Prijavi se ili registriraj
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso