EPAILEAK 5
5
Deboraren kantua#5,1 Deboraren kantu hau Bibliako zaharrenetarikoa da.
1Egun hartan, Deborak eta Abinoamen seme Barakek honela kantatu zuten:
2«Prest daude israeldarrak gudurako#5,2 Prest… gudurako: Hebreerazko esaeraren esanahia ulergaitza da; h.h., Israelen ile-adatsak askatzean.,
herriak bere burua eskaintzen du.
Goretsi Jauna!
3Entzun, erregeok!
Adi, nagusiok!
Nik nahi diot Jaunari kantatu,
Jauna, Israelen Jainkoa, goraipatu.
4Zu Seirtik ateratzean, Jauna,
Edomgo zelaietan barrena
aurrera egitean,
lurra ikaratu egin zen,
ortzia dardaratu#5,4 Seir: Itsaso Hilaz hegoaldera zegoen lurraldea; esaera horrek Jainkoa basamortutik israeldar leinuen gidari zetorrela adierazi nahi du. dardaratu: H.h., Ortzia jarioka hasi.;
hodeiek euria isuri zuten,#Seirtik atera Jauna Dt 33,2. Ik. Sal 68,8.
5mendiek behea jo,
Jauna, Sinaiko Jauna,
Israelen Jainkoa igarotzean.#Izadia ikaratua Jauna hurbiltzean 1 Erg 19,11-12; Hab 3,3-6; Sal 29; 68,9; Heb 12,26. Ik. Ir 19,16-18; Sal 77,18-19; 97,3-5.
6«Anaten seme Xamgarren
egunetan,
Jaelen egunetan,
ezin zen bideetan ibili,
bidaiariek zeharbidez
ibili behar zuten#5,6 ezin… ibili: H.h., ez zebilen karabanarik. bidaiariek zeharbidez… zuten: Izan ere, kanaandarrek eragotzi egiten zituzten israeldar leinuen arteko harremanak. Bideak kontrolatzeko egokiak ziren hiri gotorretan bizi ziren kanaandarrak: Taanak eta Megido hirietan, Izreelgo lautadan, iparraldean (19. tx.); Haroxet-Goim hirian, lautadaren mendebaldean (4,2); Hatzor hirian Galileako iparraldean..#zeharbidez ibili Ik. Is 33,8.
7Ez zegoen buruzagirik,
ez zegoen bat ere Israelen,
neu, Debora#5,7 Ez zegoen buruzagirik: Beste itzulpen bat: ez zegoen nekazaririk. neu, Debora: Honela ere itzul daiteke: zu, Debora, altxatu zinen arte., altxatu nintzen arte,
Israelen amatzat
agertu nintzen arte.
8Beste jainko batzuk
aukeratu zituzten,
gudua gainean zuten arren.
Ez zuten babeskirik, ez lantzarik#5,8 Ez zuten… lantzarik: Hebreerazko testua iluna da; honela ere itzul daiteke: ez zegoen garagar-ogirik, edota bost hiritarako ez zegoen babeskirik, ez lantzarik.
Israelgo berrogei mila gizonek.#armarik gabe 1 Sm 13,19-22.
9«Israelgo gudalburuekin
nire bihotza,
beren burua eskaintzen duten
herritarrekin.
Goretsi Jauna!
10Asto#5,10 Asto: Aldi haietan pertsonaia handiak ibili ohi ziren asto gainean (ik. 10,4; Zen 22,21). zuri baten gainean,
tapiz gainean eseriak zoaztenok
eta oinez zoaztenok, entzun
11putzuetan ura
banatzen dutenen oihua:
Jaunaren garaipena
kontatzen ari dira,
bere indarrez Israeli
emaniko garaipena.
Jaunaren herria
hiriko ateetara jaitsi da#5,11 Hebreerazko testuan tx. hau oso nahasia eta iluna da..
12Esna, itzar zaitez, Debora,
itzarri, esnatu,
kanta ezazu!
Jaiki, Barak,
hartu zeure gatibuak,
Abinoamen seme horrek!
13«Jaitsi dira bizirik geldituak
handiekin batera;
jaitsi da
Jaunaren herria
ausartekin batera,
nik, Deborak, deitua.
14Efraimdarrek menderatu#5,14 menderatu: H.h., erauzi, errotik atera. Beste itzulpen bat: Efraimdarren buruzagiak lautadara etorri dira. Hebreerazko testua oso nahasia da. 14-18 tx.etan ez dira Juda eta Simeonen leinuak aipatzen; izan ere, hegoaldean bizi ziren eta harremanetarako zailtasunak zituzten, tartean bizi ziren beste leinu batzuengatik. dute
Amalek;
haien atzetik benjamindarrak datoz,
beraien gudari artean.
Makirren senitartetik datoz
zure gudalburuak
eta Zabulonengandik
aginte-makila dutenak.#Efraim Jos 16,1-10. Amalek Ik. 12,15. Benjamin Jos 18,11-28. Makir Zen 32,39; Jos 17,1. Zabulon 1,30.
15Isakartarren buruzagiak
Deborarekin joan dira
eta, isakartarrak bezala,
Barak ere bai,
haren ondoren lasterka lautadan.
Rubendarren familietan
handiak erabakiak!#5,15 Rubendarren… erabakiak!: Beste itzulpen bat: Rubendarren familietan zalantza handiak zituzten.#Isakar Jos 19,17-23. Debora 4,4-5. Barak 4,6. Ruben Jos 13,15-23.
16Zergatik gelditu zara, bada,
eskortetan, Ruben,
artzain-txistuak entzuten?
Rubendarren familietan
handiak erabakiak!
17Galaaden jendea#5,17 Galaaden jendea: Hemen Galaad leinu edo senitarte baten izena da (Dan eta Manasesen leinuena, alegia); gehienetan, ordea, lurralde baten izena da.
Jordanez beste aldera gelditu zen.
Danen leinuak
zergatik gelditu ziren
itsasontzietan?
Axertarrak itsasbazterrean
gelditu ziren eseriak
eta beren portuetan jarraitzen dute.#Galaad Zen 32,1. Dan Jos 19,40-51. Axer Jos 19,24-31.
18Zabulondarrek, bai,
ia hiltzeraino arriskatu zuten bizia,
orobat Neftalik ere zelai garaietan.#Neftali Jos 19,32-39.
19Erregeak etorri ziren borrokara,
borrokatu ziren Kanaango erregeak
Taanaken,
Megidoko iturriaren ondoan;
ez zuten ganorazko
harrapakinik hartu.#Taanak, Megidoko iturriaren ondoan 1,27; Jos 12,21; 17,11.
20Ortziko izarrak ere borrokatu ziren,
beren ibiltokietatik borrokatu
Siseraren aurka.
21Kixon errekak ezabatu zituen,
antzinako erreka hark,
Kixon errekak.
Aurrera! Eutsi gogor!
22Orduan, zaldien hanka-hotsa
entzun zen, lurra joz,
zaldiak bizkor lauoinka.
23«Jaunaren aingeruak dio:
“Madarikatua Meroz hiria#5,23 Meroz hiria: Neftaliko Kedex hiritik hegoaldera; guduan parte hartu ez zuelako zen madarikatua.,
madarikatuak hango bizilagunak,
ez baitziren etorri
beren gudari ausartekin
Jaunari laguntzera!”
24«Emakumeetan bedeinkatuena Jael,
Heber kendarraren emaztea,
emakume nomaden artean
bedeinkatuena!#5,24 emakume nomaden… bedeinkatuena!: H.h., oihal-etxoletako emakumeen artean bedeinkatuena!
25Siserak ura eskatu zion
eta Jaelek esnea eman#5,25 Ik. 4,19.,
esnegaina errege-katiluan.
26Hartu zuen ezkerraz ziria
eta eskuinaz langileen mailua,
jo zuen Sisera
eta burua txikitu zion,
bekokia zanpatu eta zulatu zion.#burua txikitu Jdt 13,8.
27Jaelen oinetara makurtu zen,
erori eta lurrean gelditu zerraldo.
Beraren oinetara
makurtu zen tokian
erori zen hilotz.
28«Siseraren amak,
leihotik begira,
leiho-saretik oihuka, zioen:
“Zergatik dator hain berandu
haren guda-gurdia?
Zergatik hain geldo
haren zaldiak?”
29Damarik argienak erantzuten dio,
eta berak bere buruari
errepikatzen:
30“Aurkitutako harrapakinak
banatzen ari dira, noski!
Bana, bina neskatxa
gudari bakoitzari,
kolorezko ehunak Siserarentzat,
kolorezko oihalak:
koloretan bordaturiko oihalak
haren leporako#5,30 Testu iluna; honela ere itzul daiteke: garailearen leporako.”.
31«Gal bitez horrela
zure etsaiak, Jauna.
Zure adiskideak, aldiz,
izan bitez eguzkia
egunsentian bezain bizi!»
Hauen guztien ondoren, bakean bizi izan ziren israeldarren herrialdean berrogei urtez.#Gal bitez horrela zure etsaiak Zen 10,35; 1 Sm 2,10; Sal 37,20; 68,2; 72,9. eguzkia egunsentian bezala 2 Sm 23,4; Dn 12,3; Mt 13,43.
Currently Selected:
EPAILEAK 5: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso