EPAILEAK 4
4
DEBORA PROFETESA (4,1—5,31)
Debora eta Barak
1Ehud hiltzean, Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten berriro israeldarrek.#Jaunari atsegin ez zaiona Dt 4,25+. 2Jaunak, orduan, Hatzor hirian kanaandarren errege zen Jabinen esku utzi zituen. Sisera zuen izena haren gudarostearen buruzagiak eta Haroxet-Goim#4,2 Haroxet-Goim: Ez dakigu non zegoen hiri hau; badaiteke Haifatik hego-ekialdera dagoen El-Harithiyeh hiriak antzinako izena gorde izana. hirian bizi zen.#Norbaiten esku utzi 2,14+. Hatzorko errege Jabin 4,23-24; Jos 11,1-11. Sisera 5,28-30; 1 Sm 12,9; Sal 83,10.
3Siserak burdinazko bederatziehun guda-gurdi zituen eta hogei urtez gogor zanpatu zituen israeldarrak; horregatik, israeldarrek dei egin zioten Jaunari.#dei egin 3,9.15.
4Aldi hartan, Lapidoten emazte Debora#4,4 Debora: Izen honek Erlea esan nahi du. Debora epaile ez ezik, profetesa ere bada, Moisesen arreba Miriam bezala (Ir 15,20). profetesak gobernatzen zuen Israel. 5Andre hura Deboraren Palmondopean jarri#4,5 Deboraren Palmondopean jarri: Epaile-eginkizunak betetzera, noski. Palmondo hori Rebekaren inude Debora ehortzi zuten tokiko zuhaitz bera dateke (ik. Has 35,8). ohi zen, Rama eta Betel artean, Efraimgo mendialdean, israeldarrek eramaten zizkioten auziak erabakitzera.
6Behinola, Neftaliren lurraldeko Kedex hirian bizi zen Barak izeneko bati, Abinoamen semeari, dei egin eta esan zion Deborak:
—Hona hemen Jaunak, Israelen Jainkoak, damaizun agindua: «Zoaz eta bil itzazu zeurekin Tabor mendian Neftali eta Zabulonen leinuetako hamar mila gizon.#Barak 5,12.15; Heb 11,32. 7Nik Kixon #4,7 Kixon erreka Karmel mendian behera dator eta Jafa hiriaren inguruan itsasoratzen da Mediterraneon. errekara ekarriko dizut Sisera, Jabinen gudarostearen buruzagia, bere guda-gurdi eta gudari-taldearekin, eta eskura emango».#Kixon erreka 5,21; Sal 83,10.
8Barakek erantzun:
—Nirekin baldin bazatoz, joango naiz; bestela, ez.
9Deborak esan zion:
—Joango naiz, bada, zurekin. Baina egintza honetan ospea ez da zurea izango, emakume baten esku jarriko baitu Jaunak Sisera.
Eta Debora Barakekin joan zen Kedexera. 10Barakek Kedexera deitu zuen Zabulon eta Neftaliren leinuetako jendea. Hamar mila gizon joan zitzaizkion ondoren; Debora ere berarekin zen.
11Aldi hartan Heber kendarra beste kendarrengandik, hau da, Moisesen aitaginarreba zen Hobaben ondorengoengandik banandu eta Kedex ondoan zegoen etxolatua, Tzaanaimgo#4,11 Moisesen aitaginarreba Hobab: Zen 10,29an Hobab hau Moisesen aitaginarrebaren semea dela esaten da; koinatu ere uler daiteke. Tzaanaim: Neftaliren lurraldeko herria. artearen inguruan.#Hobab Zen 10,29. Moisesen aitaginarreba 1,16+.
12Abinoamen seme Barak Tabor mendira igoa zela jakin orduko, Sisera, 13burdinazko bederatziehun guda-gurdiak eta bere gudaroste osoa bildurik, Haroxet-Goimdik atera eta Kixon errekara joan zen. 14Orduan, Deborak esan zion Baraki: «Eutsi! Gaur emanen dizu Jaunak eskura Sisera. Jauna doa zure gudari-taldearen buru».
Bere hamar mila gizonak ondoren zituela jaitsi zen Barak Tabor menditik. 15Eta Jaunak sakabanatu egin zituen#4,15 Hebreerazko testuak ezpataz dakar hemen. Sisera eta beroren guda-gurdiak eta gudaroste osoa, Baraken erasopean. Siserak guda-gurditik jaitsi eta oinez egin zuen ihes. 16Barak Haroxet-Goimeraino joan zen guda-gurdi eta gudarostearen atzetik. Siseraren gudari guztiak ezpatapean erori ziren, bizirik bat ere gelditu gabe.
17Sisera bera oinez joan zen ihesi Heber kendarraren emazte Jaelen oihal-etxolaraino, bakean baitziren Hatzorko errege Jabin eta Heber kendarra.#Jael 5,6.24. 18Jael bidera atera zitzaion Siserari eta esan zion:
—Zatoz, ene jauna, zatozkit; ez izan beldurrik!
Sartu zen, beraz, haren oihal-etxolan eta emakumeak estalki batez gorde zuen. 19Siserak esan zion:
—Emadazu edaten ur pittin bat, egarriak nago eta.
Emakumeak, esne-zahagia irekirik, eman zion edaten eta ezkutatu egin zuen berriro.#ura eskatu, esnea eman 5,25. 20Siserak esan zion:
—Zaude etxolako atean eta norbait inor badagoen galdezka etortzen bada, esaiozu ezetz.
21Sisera leher egina zegoen eta zerraldo lo gelditu zen. Orduan, Heberren emazte Jaelek, oihal-etxolari eusteko ziri bat eta mailua eskuan hartu, Siserarengana isilean hurbildu eta buruan sartu zion alderik alde, lurrari josiz. Horrela hil zen.
22Barak Siseraren ondoren zebilen. Jaelek, bidera irtenik, esan zion: «Zatoz, neuk erakutsiko dizut bila zabiltzan gizona».
Sartu zen Barak oihal-etxolara eta Sisera hila aurkitu zuen, ziria buruan sartua zuela.
23Horrela makurrarazi zuen Jainkoak israeldarren aurrean Kanaango errege Jabin. 24Israeldarrak geroz eta gogorrago izan ziren Kanaango errege Jabinekin, erabat hondatu zuten arte.
Currently Selected:
EPAILEAK 4: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso