YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 146

146
1 Lauda Jauna.
      Lauda çaçue Jauna, ceren on baita psalmoa: gure Jaincoari goço eta eder içan bequizquio gure laudorioac.
2 Jaunac berritzean Jerusaleme, bilduco ditu Israelgo ume barraiatuac.
3 Harec sendatzen ditu bihotzac hautsiac dituztenac, eta lotzen ditu hequien çauriac.
4 Harec kondatzen du içarren ostea, eta deitzen ditu cein bere icenaz.
5 Handia da gure Jauna, eta handia haren indarra; ecin-neurtuzcoa da haren çuhurcia.
6 Jaunac soincatzen ditu ezti direnac; eta berriz, lurreraino aphalcen bekatoreac.
7 Abia çatzue, aithor bihurcean, Jaunaren laudorioac; guitarraren gainean psalmoac canta dioçotzue gure Jaincoari.
8 Harec estalcen du cerua hedoiez eta lurrari xuxencen dio uria.
      Harec eraguiten ditu belharra mendietan eta landareac guiçonen cerbitzuco.
9 Harec jatecoa ematen daroete abereei eta belearen ume hari deiez daudecinei.
10 Ez du nahicunderic içanen çaldiaren indarrean eta haren gogoa ez da içanen guiçonaren çangarretan.
11 Jaunac duduca bere gogoa haren beldur direnençat, eta haren urricalmenduaren gainean beren phesquiça dutenençat.

Currently Selected:

PSALMOAC 146: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in