PSALMOAC 145
145
1 Lauda Jauna, Agjeo eta Çacariarena.
2 Ene arima, lauda çaçu Jauna; ene bician laudatuco dut Jauna; psalmoac cantatuco diotzat ene Jaincoari içanen naiceno.
Ez beçaçue çuen sinhestea eman aitzindarietan,
3 Ez-eta guiçasemeetan, ceinetan ez baita salbamendua.
4 Goanen çaiote bicia eta bihurtuco dira beren lurrera; egun hartan sunsituren dira hequien gogorapen guciac.
5 Dohatsu haina ceinaren lagunçaile baita Jacoben Jaincoa! Bere iguriquitza duduca bere Jainco Jauna baithan,
6 Ceinac eguin baititu cerua, lurra, itsasoa eta hequietan direnac oro.
7 Harec beguiratzen du bethi cintasuna; çucena bihurcen diote makurra jasaiten dutenei; jatecoa ematen diote gosez daudenei.
Jaunac libratzen ditu burdinetan direnac;
8 Jaunac arguitzen ditu itsuac.
Jaunac xutitzen ditu eroriac; Jaunac maithatzen ditu prestuac.
9 Jaunac çaincen ditu arrotzac; lagunduco ditu umeçurça eta alharguna, eta xahutuco bekatoreen bideac.
10 Jauna erreguinatuco da mendeetan; çure Jainco içanen da, oi Sion, guiçaldi orotan.
Currently Selected:
PSALMOAC 145: BHNT
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in