YouVersion Logo
Search Icon

ZAKARIAS 13

13
1«Egun hartan, iturburu bat sortuko da Daviden ondorengoen eta Jerusalemgo bizilagunen bekatua eta kutsadura garbitzeko».#iturburua sortuko 14,8+. garbitzeko Ez 36,25.
Jaunak sasijainkoak eta sasiprofetak desegingo
2Jaunak dio: «Egun hartan garbitu egingo ditut lurretik sasijainkoen izenak, ez da aurrerantzean haien aipamenik egingo; bota egingo ditut profetak, baita haiek kutsatzen dituen espiritua ere.#sasijainkoak garbitu Mi 5,11-12. profetak bota Jr 23,11-12; Ez 13,8-9. 3Norbait profeta-jardunean hasten bada, sortu zuten gurasoek berek esango diote: “Hil egin behar duk, Jaunaren izenean gezurrak iragarri ditualako”. Bere gurasoek zulatuko dute alderik alde, profeta-jardunean ari den bitartean.#profeta hil Dt 18,20. gezurrezko mezua Nk 2,14+. 4Egun hartan, lotsatu egingo dira profetak beren profeta-jardunaz eta ez dira soingaineko iletsuz jantziko#13,4 soingaineko iletsuz jantzi: Profeten janzkera berezia (ik. 2 Erg 1,8; Mt 3,4)., engainatzeko. 5Esango dute: “Ni ez naiz profeta, nekazari baizik; lursailen jabe naiz gaztetandik#13,5 lursailen… gaztetandik: Hebreerazko testua ez da argia.”.#Ni ez naiz Ik. Am 7,14. 6Eta galdetuko diote: “Zer dituk, bada, soinean daramatzaan zauri horiek?” Eta hark erantzungo: “Neure maitaleen etxean#13,6 Neure maitaleen etxean: Maitale hauek sasijainkoak dira; horien ohorezko ospakizunetan urradurak egin ohi zituzten gorputzean (ik. 1 Erg 18,28). zauritu naute”».
Herri berria sortuko
7Jaun ahalguztidunak dio:
«Jaiki zaitez, ezpata,
nire artzainaren aurka,
nire laguntzailearen aurka.
Jo artzaina:
ardiak sakabanatu egingo dira,
txikienak ere jo egingo ditut.#Jo artzaina Mt 26,31. txikienak ere Jr 44,12.
8Lurralde guztian, hirutatik bi kendu
eta hil egingo dira,
eta heren bat soilik geratuko da.#hirutatik bi hil Ez 5,1-4.
9Heren hori sutan garbituko dut
zilarra garbitzen den bezala,
urrea arragoan bezala.
Hark dei egingo dit
eta nik erantzun egingo diot:
“Ene herri” esango dut,
“Jauna, ene Jainko”#13,9 Ene herri, ene Jainko: Tradiziozko formula dugu itunaren burutzea edo, hemen bezala, berriztapena adierazteko. esango du».#sutan garbitu Is 1,25; 48,10; Ml 3,2+. Ene herri, ene Jainko 8,8+; Os 2,25.

Currently Selected:

ZAKARIAS 13: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in